www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poemak
Jon Mirande
1950-1966, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ilhun-argiak / Claroscuros, Jon Mirande (Felix Maraña eta Felipe Juaristiren edizioa). UPV-EHU, 1992.

 

 

  hurrengoa

MAITARZUN

 

Ekhia jaiki zeneko

Neskari muthil bizkorrak:

«Nehoiz ez haut ahantziko!»

 

Ondikotz! Haize gogorrak

Horbelak iroaiten ditu

—bai eta zin ezhilkorrak...

 

Zenean ekhia sarthu

Bertze batekin hitz-hartu

Zuen bethi maitatzeko.

 

  hurrengoa