 |
LAURGARREN LIBRUA
JESUSEN NEKE GOGORRAK, ETA ERIOTZA
Oraindañokoan guk ekusi ditugun gauzak ongi-asko adirazten digute andia dela, bai, ta bazterrik bagekoa, gure Jesusen ontasuna, ta Jesus beraren guganako ongi naia edo amorea: baña gure Jesusen ontasun au bera, ta Jesusen guri ongi nai-amore au obeki baizik Jesusek agertzen ez digu guri bere Pasioneko egun nekagarrietan, edo egun orietan, gure onerako berak egin, ekusi, ta eraman izandu zuenarekin.
Orregatik bada, ta guri geroi, beraganako esker-bide berri on bat agertzeko, egin bear dieztegu zenbait begiraldi, ta astizko ekuste Jesus nekatu-maitagarriaren Pasione santako gauzei ere; oriek ongi ta kontuz ekusiz, ezagu dezagun oraindañoko guzian baño ere agitz obeki, guk Jesus berari diogun zor andiaren zatiren bat edo beste; ta orduko gure ezaguera onek eraman gaitzan, Jesusen amore andi oni geren amorez nolerebait erantzutera. Asi gaitezen Judas galduaren esker-gabetasun arrigarriaren ekustetik.
|
 |