 |
IRURGARREN LIBRUA
ITZEZKO JESUSEN ERAKUSTEA
Coepit Jesus facere, et docere.
Act. 11.
Jangoiko gizona bazen ere, besteren pean bizitu zen Jesus ogeita amar urteraraño. Urte orietan egin zuenarekin, ezin ederkiago erakutsi edo agertu zigun Jesusek guri guzioi digun amore bazterrik gabekoa; ta denbora berean agertu, edo erakutsi zigun besteren pean bizi diranak, era orretan arkitzen diraño, egin bear dutena.
Bere gain ibilli zen Jesus gerozko bere bizitza guzian; ta lenaren aldean laburra bazen ere Jesusen gerozko bizi-denbora (etzuen iraun alabaña irur urtez baizik), lena bezain andia zen Jesusen orduko guganako amorea; ta denbor-orretan izandu zigun bere amoreak arrerazi ziozkan gure onerako milla neke ta pena; ta azkenean gurutze bateko erioz ezin gogorragoa.
Zigun amorearen erakoa zen Jesus beraren orduko erakustea: ta bere azkeneko urte orietan predikuz, itzez, ta anitz aldetara erakutsi izandu zuen, len lanez ta isil-isiltxorik erakutsi zuena. Ori erakusteko denbora berean, erakutsi zizkigun beste anitz gauz ere; ta besteen artean, zerua irabazteko, ta arako irabazi andiak egiteko, jakin bear dugun guzi-guzia. Orretarako Jesusek egin, ta erran zituen gauzetatik bat edo beste ekustera goaz oraingo Libruan; ta lenbiziko aldian, lenbizitik egin zuena, edo Jesusen Bataioa, Garizuma, ta Pelea.
|
 |