 |
SAN LUIS GONZAGAREN SEI-URRUNA
Hau egiten dutenak urteoro, irabatzen dituzte sei Induljenzi Plenari, edo oso.
San LUIS Gonzaga kanonizatu zuen Aita Santuak, kanonizatu zuela dio, izan dedin leneko bere birtute ta bizitza zuzenarekin munduko guzien, ta, guzien artean, gazte ikasleen erakusle; ta Jaungoikoarekiko duen bere esku andiarekin orien, ta nai duten guzien Bitarteko.
Artu duten zar-gazteei etzaie egiñaz bat ere damutu; bada beren Santua gertatu zaie Erakusle, ta Birarteko guztiz ongille zuzena, edo agiz ongi lagundu diena beren ikasteetan, ta beren Jaunagandik uste zituzten gauzak erdisten.
Orregatik, eskerdun onak bezala, zenbaitek egiten ziozkaten Santuari onelako presentak, zenbaitek alakoak, eta orietatik batzuek Bederatz-urrunak, eta besteak Sei-urrunak, nori nola bere debozioneak agintzen edo eragiten zion.
Eta ekusirik, amabigarren Klemente zeritzan Aita Santuak, Santuaren Sei-urrun hau egiten zutenak erdisten zituztela anitz ondasun ta ontarte, erakutsi zuen mundu guziarentzat ontarte-bide hau, egiten zuela orretarako, horduraño beste Santurekin Aita Santuk egin ez duen gauz andi bat.
Zer, uste dezu?
San LUISen izenean urteoroko sei Induljenzi oso-oso, edo plenari bereistea.
Zeri zegokala?
Santuak Jesusen Konpañian igarorikako urteen izenean.
Konpañi onetan sartu zenetik ill arteko Santuaren urte guziak sei urte izandu ziran.
Beti bizitu zen ongi gure Santua; baña azkeneko bere sei urte orietan Aingeru baten eran.
Naiez bada Klemente Aita Santuak, Bitartekotzat artzen dutenak San LUIS, bizi ditezen onen eran, ekusiz, ta maiz gogoratzen dutela, sei urtez Santu gazte batek egin zuena, ta guk ere, nai badugu, dagikeguna ematen diezte 1740garren urteko bere Bula batean sei Induljenzi Plenari, edo oso, S. LUIS Gonzagaren Festa baño lenagoko sei Igandeetan, edo urteko beste edozein seietan konfesa-komekatzen diranei, sei Urtez Santuak Konpañian egiñikako bizitz-onaren izenean, Santu beraren izenean igandeoro egiten badituzte deboziozko zenbait gauza. Gauz oriek dira libruetan irakurtzea, otoitz egitea, behartsuari zerbait ematea, ta Bederatz-urrunerako berezi ditugunetatik beste zenbait, pag. 150.
Erraza da, dakusazun bezala, ta ondasunduna San LUIS Gonzagaren Sei-urrun hau egin dezakezula, uzteko. Egizu bada urteoro, ta irabaz-kitzu ondasun oriek, eta anitz birtute, ta Zeruko grazia.
Behar dezun, indarra
Jainkoak eman dizu;
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
Nekez zatoz mundura
Amaren sabeletik;
BIRGIN Arteko arturik,
Jaio ziñan bizia.
BATAIOko grazia
lendanik artu dezu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
CASTELLON, ta best erriak
nai zatuzte Jauntako;
etzaduzka orretako
Jainkoaren gogargiak.
JESUSen Konpañia
Jaunak eman nai dizu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
Aidez-gurasoz etsaia
dabil zu makurtu naiez;
zu zabiltza zuzen, aiez
dezula ez aditu-naia.
JESUSgatik mundua
lenbaitlen utzi dezu
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
JESUSen ondotik zu
zuzen zenbiltzan beti:
Konpañian obeki
lan hau zuk egin dezu.
Len ona, emen Santua
ekus izan zaitugu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
JESUS nekez betea
beti dezu gogoan;
al badezu soñean
ordañezko nekea:
barren kanpoz bai-zara
haren imajina zu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
JESUS humill, humill zu;
biok Aita meneko;
onen naia hark osoro,
bai zuk ere egin dezu.
Zere JESUS maitea
Maisutzat artu dezu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
JESUS amorez urtzen
ALDAREko maiean;
LUIS komunioan
haren amorez urtzen,
bein bata, bein bestea
erakusle ditugu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
Bagenu guk artua,
JESUS, zure bidea,
zure amorez betea
geneduke bihotza.
ONGI zuk ikasia
ibilliz, utzi duzu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
BIRJIN AMA maitea
onetsi dezu beti:
sar balekit gaur niri
beraren amorea!
ERDISTEKO grazia
Arteko ona zara zu:
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
Zuk eskatuz egin du
Jaunak anitz gauz audi;
orain dago egingarri,
eskatzera noan hau.
Zuk ala nai dezula
gaur nik uste dut artu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
Bitarteko izan zaitez
gaur, ta bigar, ta beti;
ez gu gabe zuk utzi,
eskatzeko lots-alkez.
ZUK eskatzen dezuna
Jaunagandik badezu.
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
Gloriaz, ta birtutez
beterik zu Zeruan;
beterik gu lurrean
nekez, lanez, nai-gabez.
Zure bide ber-bara
gogoz guk artu dugu:
San Luis zuk iguzu
zere laguntz-eskua.
|
 |