 |
JESUSEN AMAREN BEDERATZ-URRUNA
Gure Jaun emalleak nai du, dio S. Bernardok, guk ar dezagun, berak ematen digun guzia BIRJIN AMAren eskutik; eta orregatik nai du, gu izatea AMA berarenak, edo guk egitea gog-osoz, zuzen ta maiz, BIRJIN AMAri dagozkan deboziozko gauzak.
Oriek era orreran guri eragin naiez, urteoroko berezi dizkigu, gure Jaun emalle-maitagarriak Birjin Amaren emezortzi egun, edo Festa, gutienean; ta orietatik zenbait beren Zortzi-urrunarekin, edo Zortzi egunekoak; eta JESUSEN Festak ere, zenbaitek beintzat, AMA BIRJINAren Festak dirudite; bada AMA ere an arkiku oi da Fest orietan, bere Seme maitearekin
batean.
Ori ez-ezik, anitz igandetan, urteko anitz egunetan, ta Santuen anitz Festetan ere Elizak gure guzien izenean, otoitz egiten dio Birjina berari; edo, hau arteko arturik, Jangoikoari; eta Elizan ematen diran MEZA guziak ere ematen dira, Jangoikoaren izenean ez-ezik, Birjin Amaren honran ere: ET IN HONOREM B. MARIAE. Elizaz kanpoan ere nai du gure Jangoikoak, oroi gaitezen gu maiz-maiz beraren AMA maitagarriaz; ta, guri geren egiteko hau gogorazteagatik, soñarazten du Eliz-ezkilla goiz-arratsetan, eta eguerdian, gugatik onen baitan Jangoiko bera gizon egin zela, gogoan artuz, erran ditzagun aldian irur ABE MARI. Eta ori obeki guri eragin naiez, Aita Santuak berezi ditu egiten dutenendako, guk len (pag. 13.) adirazi ditugun, induljenziak. Onenbat nai du gure Jangoiko maiteak, gu beraren AMAganatzea, guk haren AMArekin anitz debozione izatea; ta Jangoiko berari eskatzen dioguna ere, guk eskatzea, AMA hau Bitarteko arturik, eta Amari ere otoitz egiten diogula.
Zenbaitek, hau obeki egin naiez, artu oi dituzte noizean-bein, Birjin Amaren ohoretan, edo honran zenbait egun, orietan, bera Arteko arturik, eta beraren izenean zenbait gauz on egiten dituztela, Jangoikoari zerbait eskatzeko. Orretarako artzen dituzten egunak, batzuetan geiago dira, besteetan gutiago; baña geienean izan oi dira bederatzi; ta orregatik denbor oni deitzen zaio BEDERATZ-urruna, edo Nobena.
Euskaldunen artean etzen arkitzen, egun orietarako izan oi diran libruetatik bat ere; ta orregatik moldatu dizut, orain ekusten dezun hau. Emen arkituko dituzu, egun orietan egiten diranotoitzak, edo eskaerak. Asierako egunean arkitzen diran lenbizikoa, ta irurgarren Otoitza egunorokoak dira: ta bigarrena aldatzen da egunoro. Egunoro aldatzen den, bigarren otoitzak ukitzen du bere MISTERIOA. Lenbizikoak KONZEPZIOA, edo Birjin amaren Graziaz beterikako Asiera: bigarrenekoak beraren NATIBIDADEA, edo Jait-eguna: irurgarrenekoak PRESENTAZIOA, edo Birjinak bere-buru-zen guziaz Elizan Jangoikoari egiñikako PRESENTA: laurgarrenak ANUNZIAZIOA, edo, Birjinak berak nai zuela, onen baitako Jangoikoaren Gizon egitea: bostgarrenekoak BISITAZIOA, edo Birjin Amaren Santa ISABEL ekustera joatea: seigarrenekoak ESPEKTAZIOA, edo Birjin Amaren bere Seme Jesus Jaiorik ekusi-naia: zazpigarrenekoak PURIFIKAZIOA, edo Seme beraren Present ederra Elizan Ait Eternoari Egitea, ta Elizan orretarako BIRJIN Ama garbia, Ama bekatati erdi-berrien eran Agertzea: zortzigarrenekoak DOLOREAK, edo Birjin Amak, Semearen Pasione Santako denboran, eraman zituen, barreneko Nekeak; eta azkeneko bigarren otoitzak ukitzen dito ASUNZIOA, edo Birjin Amaren eriotza, beraren Zeruratzea, ta guzien Erregin eginik an gelditzea.
MISTERIO, edo Ama Birjinaren FEST orietatik edozeñetan, ta nai badezu guzietan, egin dezakezu zuk zere Bederatz-urruna. Misterioko egunetan egin gogo badezu, asiko dezu zortzi egunez lenagotik, misterioko egunean bukatzeko; edo misterioko egunaren bezperarik, buka dedin misteriotik zortzigarren egunean. Misterioko egunak ez izan arren, badagikezu zuk zere Bederatz-urrun hau; ta egin dezakezu, estutasunen batean arkitzen zaranean, biziera berriren bat artzeko zaudenean; zere Jaunagandik zerbait erditsi nai dezunean, edo Ama Birjinari atsegin ori egin nai diozunean, ta zere gauzetarako beharturik, edo Bitartek-on eginik utzi nai dezunean.
Baña, zere Bederatz-urrun hau egiten dezunetan, egin behar dituzu Mez-enzuteak, Errosarioak, Aldareetako otoitzak, libruetan irakurtzeak, eta bertze zere gauzak, gañerakoan baño kontuzago ta obeki; ta egin behar dituzu, beste egunetan egiten ez dituzun bertze zenbait ere, edo dirala barurak, edo edozein erako hildurak, eta mortifikazioneak, edo urrikarizko, ta karidadezko gauzak; eta gutienean errazkitzu, orain bereziko ditudan ABE MARIAK: goiz-arratsetan IRUR, Jesusen Amak erditsi diezazun zere Jaunagandik, bein egun guziko, ta gero gabeko zere gauzak zuzen egiteko grazia. Horduoro BAT, erraten dezula, artara baño len; HORDU batez laburtu da nere bizitza; ta zer dakit nik, iraunen duen urrengoraño? Zer gerta ere, lagun zakizkit, Ama Birjina, obenik bage nere Jauna serbitzen: ABE MARIA. Etxetik ateratzean: NOIZ etxerako naz, ta NOLA? Izan dedilla, Jesusen Ama maitagarria, hordu onean, ta pausu makurrik egiten ez dudala: ABE MARIA. Lanean asitzean: Izan dedilla lan hau, nere AMA BIRJINA, Jaunaren ohoretan, ta nere onerako: Abe MARIA. Errazu berebat jatean, edaterakoan, etzitera zoazenean, batetik bestera aldatzean, igatean, jaistean, hitz egitera zoazenean, ta egun orietako beste edozein gauzetan. Egiteko onek etzaitu anitz nekatuko, ta maiz eramain zaitu zere Bitarteko on BIRJIN AMAgana.
EGUNOROKO ASIERA
Elizan, edo al dezun lekurik onenean, belaunikaturik, ziñatu, ta Nere Jesu-Kristo, &c. erran ondoan, errazu:
Jesus onaren Ama maitagarria, ta bekararien Bitarteko ezin-obea, nere Jaunari eskatzera nator, zuri zere Bederatz-urrun onetan adiraziko dizudana; ta, baldin Jaun beraren honrari dagokana bada, ta nere onerakoa, erditsi behar didazu, dezakezunak bezala; ta orrekin batean, erditsi zadazu, nere lanak zuzen egiteko, beharko dudan laguntza ta grazia. Bai arren, bai.
LENBIZIKO EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Adan bekatariagandik guri datorkigun bekatuak ukitu etzinduen zu, Jesusen Ama Birjina. Jangoikoak zu egin horduko, utzi zizun zere Anima graziz, doaiez ta birtutez guztiz apaindua; ta Jangoiko berak laguntzen zizula, obenik bage, bizitu ziñan beti zu, ill arteko zere denbora guzian. Orretan zuri egin zizun, on andiagatik, erditsi behar diguzu gure Jangoiko beragandik, guk geren bataiotik onaraño egin ditugun bekatu guzien barkamentua, ta berriz gu bekatura bage, bizitzeko grazia: bai ta, bederatz-urrun onetan eskatzen diogun, beste guzia ere. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.
Egunoro Bigarren Otoitzaren ondoren, irur ABE MARI, aldi artako misterioaren honran, edo izenean.
EGUNOROKO IRURGARREN OTOITZA
Urrikaltasunez beterik arkitzen zaran JESUSen AMA maitagarria, oroi zaitez zu, ez duela orain-dañokoan aditu niork, utzi dezula zuk, lagundu gabe, zere lagunzaren eskean etorri zaitzunik. LAGUNTZA beraren eskean nator ni gaur; ta, emain didazulako, uste osoarekin nator. Ona bada ni zure oñetan belaunikatua, errumes behartsu baten eran, ta zeren nere Jaun ona aser-erazi nuen, naigabez ongi betea! ASER-erazi nuen nik nere Jaun hau nere kulpaz. Nere kulpen barkamentua nai nuke nik, eta kulpa berririk ez egiteko grazia. LAGUN zakizkit zu nere egiteko on onetan; bai ta erdisten ere, eskatzera noakion, gañerako guzia, baldin hau bada, beraren izenari, zure honrari, ta niri ongi dagokigun gauza. BAI arren, Bitarteko maitea, bai.
Isillik agertzen du bakoizak, erditsi nai duena, ta eskatzen dio bere Jangoekoari, BIRJIN AMA Bitarteko ematen diola.
EGUNOROKO BUKAERA
AÑA. Beata Dei genitrix Maria, Virgo perpetua, templum Domini, Sacraium Spiritus Sancti, sola sine exemplo placuisti Domino nostro Jesu Christo.
V. Dignare, me laudare te, Virgo sacrata.
R. Da mihi virtutem contra hostes tuos.
OREMUS
Concede, quaesumus, omnipotens Deus, ut fideles tui, qui sub Santissimae Virginis Mariae protectione laetantur, eius pia intercessiones à cunctis malis liberentur in terris, & ad gaudia aeterna pervenire mereantur in Coelis. Per Christum Dominum nostrum Amen.
BIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Jesusen Ama maitea, zu zere jaiotzetit zara gure artizar eder bat bezala; bada artizarra da, eguzkia baño len agertzen zaikun goizeko izarra; ta zu zere jaiotzetik agertu ziñan, bekatuaren gau illuna mundutik kentzera zetoren eguzki JESUS baño len. IZAN zatez bada goiz-arrats, eta beti gure Animen IZAR argigillea; ta lagundu behar diguzu gure Jaunagandik erdisten, gaur guk eskatu uste diogun guzia. BAI arren, Bitarteko maitea, bai.
IRURGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Jesusen Ama maitea, irur urte zenitueneko, Jerusalengo Elizara ziñan zu, zere Jangoikoak an zuri adirazten zizun guzia zuzen egitera. Ezagutu dut nik zere goizdanikako Elizaratze, edo PRESENTAZIO onetan erakusten diguzuna, ta egin naiez nago, nere Jangoiko berak adirazten didana; ta, dagidan nik hau, utsegin gabe, erditsi behar didazu, orretarako beharko dudan laguntza ta grazia; ta eskatzen diodan guzia ere. BAI arren, Bitarteko maitea, bai.
LAURGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
JESUSEN Ama maitea, Jerusalengo Elizan ezezik, toki guzietan ere humiltasunez beterik arkitzen ziñan zu; ta ongi arritua gelditu ziñan, Jangoikoak bere Aingeru San GABRIELEZ eskatu zizunean, zure baitan, edo zugan gizon egiñik gelditzeko baimena. HORDUKO zere baimenaren alde artu zenituen doai, ta ondasun andiak gatik, erditsi behar didazu, nere Jaunagandik, berak niri adirazten didana zuzen egiteko grazia; ta orain eskatzen diodan guzia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.
BOSTGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Jesusen Ama maitea, Jainkodun eginik gelditu ta laster, artu zenuen zuk zere Aide santa ISABELen Etxerako bidea; ta, zuk hau ekustean, kendu zion zere barreneko seme JESUSek, onek bere sabelean zedukan San JOAN BAPTISTAri bere bekatu etorkia, edo orijinala. Zure seme beragandik uste dugu guk edozein gauza, hau zuk hari eskatu ezkero. ESKA zagozu bada guri dagokigun on guzia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.
SEIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Andia zen, bai, Jesusen Ama, Isaiasen, eta beste Profeten Jesus ekusi-naia: baña agitz andiagoa zen zurea; bada, oriek baño, obeki zenekien zuk, nor zen JESUS, ta JESUSen erortzetik zetorkiguna. Zuk len izandu zenuen, ta Jesusen jait-hordurako agitz anditu zen ekusi-nai onegatik, erditsi behar diguzu Zeruan guk Jesus bera beti ekusteko nai andi bat, orain guk eskatzen dugun beste guziarekin batean. BAI arren, Bitarteko maitea, bai.
ZAZPIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Elizan ekusten zaitut gaur, Jesusen Ama maitea, zere Seme JESUS berrogei egunekoa besoan, ta Legeko ofrenda eskuan daramazula; ta orrela zu Elizara zara, zere Semearen Presenta Aita Eternoari an egitera; ta guri erakusteagatik, eraman ditzagula goizoro guk ere egun guziko geren ASMOAK, HITZAK, eta LAN on guziak. Erditsi behar diguzu, ori guk zuzen egiteko grazia ta gaur eskatzen dugun beste guzia. BAI arren, Bitarteko maitea, bai.
ZORTZIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Gurutzean josirik zegoen JESUS zure Seme Jainko gizonaren ondoan, urrikarizko nekez ta oñazez beterik zeundela zu, AMA Birjina, artu ginduzun zuk gu zere humetako, San JOAN Ebanjelariarekin batean. Milla esker guk zuri, onenbat faboregatik. Erditsi behar diguzu, oni guk erantzuteko grazia, ta orain guk eskatzen dugun guzia. BAI arren, Bitarteko maitea bai.
BEDERATZIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA
Zuk, Jesusen ama maitea, bukatu zenituen amoriozko eriotz batekin lurreko zere egunak: igan ziñan zu zere Semearen aldera; ta or arkitzen zara gorputz eta anima, Zeru guziko Erregin egina, ta atsegin-kontentuz agitz betea. Zure Seme berak or zaduzka zu, orrara daraman bizitz on bat egiten guri laguntzeko. Lagun zakizkigu, bada, orretarako behar den grazia ta guk nai dugun beste guzia erdisten. BAI arren, Bitarteko maitea, bai.
Nai dezuna badezu,
Birjin ama maitea;
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu:
Zikindu zen Mundua
Adanen bekatutik;
Birjin Ama bakarrik
gelditu zen garbia.
Batayoz utzi dugu
Adanen loi galdua;
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Zer ote da, nolakoa,
Ama zure grazia?
Asitze beretik da
edozein arritzekoa.
Jainkoak utzi zaitu
ondasunez betea.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Zara Jaunak egiña
munduaren onetako,
eman dizu orretarako
behar dezun guzia.
Gero berak artu du,
behar zuen bidea.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Gabriel bidaldurik
baimenaren billara,
zu baitan gelditu da
Jainko-gizon eginik.
Zere pean or dezu
Erregen ERREGEA.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Jainkoaren Ama zara
Jainkoaren ALABA;
gure alde zu bazara
ongi doatsuak gara;
Jainkoak egin zaitu
gure ERREGIÑ andia.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Jainkodun ta BIRJINA
izan ziñan noizbait zu;
hume Jaink-egin dezu
ta al ere zu BIRJINA.
Beti beti BIRJIN zu,
BIRJIN Ama maitea;
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Bularrez azi dezu
Jainko-gizon zerea;
zure emanez gosea
hark askotan kendu du.
Soñezkoz utzi dezu
era onean jauntzia.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Igit-artera badoa,
doa zure besoan;
sartuko ba-da ELIZAN
zurekin batean doa.
Zurekin JESUSek du
bere biz-ibillia.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Gurutzean josia
ill zenean SEMEA,
an zen nekez betea
onen AMA BIRJINA:
onek bihotzean du
haren pena-nekea.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Guzien Erregiña,
Zeruan egin zaitu;
or Jaunak eman dizu,
zegokizun KOROA.
Orrekin artu dezu
jabetasun gurea,
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Alaber egin zaitu
gu guzien Arteko;
eman dizu orretako
nai adiñ indar ta esku.
Ongi aski badakizu
gure behar gabea:
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
Erregin manatzalle,
Zeru-lurren jabea,
bihotzez naz zurea,
hitz gogoz eskatzalle;
ez niri zuk ukatu
gaur eskatzen dudana.
Izan nadin obea,
Laguntz anitz indazu.
|
 |