 |
A. S. IGNAZIOREN AMAR-URRUNA, EDO AMAR EGUNEKO DEBOZIONEA
Aita S. IGNAZIOREN eguna baño lenagoko, edo, egun beraren ondorengo amar igandez Jangoikoaren honra, ta Santuaren izenean konfesatzen ta komulgatzen diranak, eta Jesusen Konpañiako Elizaren batean otoitz egiten dutenak irabazten dute Induljenzia, bein (bakoitzak nai duenean) plenaria, edo osoa; ta beste guzietan zazpiña urtetakoa, ta zazpiña berrogeietakoa. Benedictus XIV.19 Sept. 1757.
diaus XIB. 19. Sept, 175.7.
Badakizu, S. Ignazio,
Etsai anitz dugula:
(bai.
guziekin peleara
noiz nai aterako gara,
zu bazatoz gugana.
(ziñez.
Etzaude galzera uzteko,
billatzen zaituena:
(ez ez.
behartuko bazindugu,
euskaldunak uste dugu,
diguzun zuk eskua.
(bai, bai.
Izan ziñan zu Loiolan,
ez bein, bitan jaioa:
(bai, bai.
bein Soldadu mundurako,
urrengoan Zerurako;
len, ta gero Euskalduna.
(bai.
Soldadeska mundukoan
izan ziñan andia:
(bai, bai.
anditasun lurrekoak
etziran deus, Zerukoak
jaitsi ezkero zugana.
(ez, ez.
Non da gerra? non da etsaia
zu izutu zinduena?
(non? non?
armak, lanzak, suak, garrak,
etsai guzien indarrak
zure kontra zer dira?
(zer? zer?
Nondik nai, ta nai adiña
zetozela zugana;
(noiz-nai.
igesi nor-nai lijero
zijoan, artu ezkero
zuk eskuan ezpata.
(bai, bai.
Artzeko zeunden Franzesak
Iruindarren Erria,
(bai, bai.
horduan zuk sartzen zara,
laster zoaz armetara,
ta arritzen da Franzesa.
(bai, bai.
Mukallak galduak zeuden,
galdurik Gaztelua;
(bai, bai.
zu bertan ez agertzera
muru sendor izatera,
sartua zen Franzesa.
(bai, bai.
Iruñeko, ta Españako
Gazteluak zer dira?
(zer? zer?
Munduaren laur bazterrak,
onen Erresum ederrak
daude zure kontua.
(bai, bai.
Negarrez beterik dago
zure deiez mundua:
(bai, bai.
nago, dio, ni galtzeko,
ta Infernuan erotzeko,
ezpazatoz nigana.
(bai, bai.
Atoz, atoz, S. IGNAZIO,
atoz arren onara;
(laster,
bekatuak, herejiak,
munduko gaistakeriak
emen nere gain dira.
(bai, bai.
Errege-en Soldadeska,
utzazu bereala:
(bai, bai.
artu zazu Zerukoa,
hau da, bai, hau honrazkoa;
ez zuk orain dezuna.
(ez, ez.
Bala batek bota zaitu
murallatik lurrera:
(bai, bai.
Buru, ta ezurrak austea,
trip-esteak urratzea
da ger onen saria.
(bai, bai.
Badu beste Soldadeskak
sekulako gloria:
(bai, bai.
hara gero zu zoazen,
ta zurekin gu goazen,
atoz, atoz onara.
(fite.
Sendatzera zu, S. Pedro
laster etorriko da:
(bai, bai.
bañ indarrak izain dira,
eramateko (begira)
Mundukoak Zerura.
(bai, bai.
Birjina dator uztera
zu birtutez jaunzia:
(bai, bai.
ori da orrek zu egitea
Soldadu, ta moldatzea
guganako bidea.
(bai, bai.
Ea, laster bildu zazu
Jesus-en Konpañia
(laster.
zu Kapitan bazaitugu,
erraz garaituko dugu
guk Infernu guzia.
(erraz.
Zure kartak len zeduzkan
Deabruak ikara
(bai, bai.
Infernuan oik sartzeko,
ta ondatuak gaur uzteko,
asko da zure izena.
(bai, bai.
Espanian, ta Italian
bada zure beharra:
(bai, bai.
Afrikako bazterretan,
Asian, ta Indietan,
ai! agerzen baziña!
(ai! ai!
Franzia, ta Germania,
Polonia guzia:
(ai! ai!
Flandes, Olanda, Hungaria,
Dinamarka, ta Eskozia
zer egin ote dira?
(zer, zer?
Inglaterra, ta Irilanda;
Turkoaren erria,
(ai! ai!
Suezia, Moskobia,
Tibet, Mogol, Tartaria,
Txina, Japon non dira!
(non? non?
Guziak, eta guziagok
dute zure beharra
(bai, bai.
Atoz bada laguntzera
diranei, ta eramatera
nai dutenak Zerura.
(zuzen.
Laguntzeko zuk guziei
ez da zer utzi Roma:
(ez, ez.
zure Seme Soldaduak
betoz ongi prestatuak;
ori laguntzea da?
(bai, bai.
Non nai ez egonagatik
Soldadu Nagusia,
(zer da?
Soldaduak badabiltza,
Nagusiak darabiltza,
ta aien lana onena da.
(bai, bai.
Españara betor Borja,
Kanisio Nortera,
(betor.
betor Fabro Franziara,
Xabier Indietara,
betor Lainez Trentora.
(betor.
Aita Antxeta, Aita Lizardi,
Aita Claver andia,
(betor.
Acebedo lagunekin,
ta Montoya besteekin
betoz Amerikara.
(betoz.
Hitz batean esain dizut
esan nai nukeana;
(bai, bai.
Jaunak bidaldua zara
Semeekin zuzentzera
Mundu guzi-guzia.
(bai, bai.
Ea bada; nai diozu
eman, behar duena?
(eman?
Konpañia bana zazu
Munduan, ta bete zazu
Jesuitez guzia.
(bai, bai.
|
 |