|
SEIGARREN YARDUNA
Lazarori Kapillau baten menbean yazo yakona
Onen urrena arrazko edo panderu-pintatzaile bategaz itzbatu nintzan, ari koloregaiak apurtzeko. Amaika ikusi neban onegaz bere.
Ordurako azitxua nintzan-da, bein Eleiz-nagosian sartu nintzala, ango kapillau batek beretzat artu nindun.
Lau asto, euren ur-zubillakaz eta zigor bat emon eustazan nire mende, ta urian ur-saltzen asi nintzan. Au izan zan ni bizitza onera igoteko lenen-mailla, agoa neurrizkoa neban da. Egunero ogetamar marabiri emoten neutsozan nagosiari, irabazitik, eta larunbatean niretzat irabazten neban, eta osterantzean aste-egunekoa ogetamar marabiri.
Bizibide ontan, lau urtegarreneko diru-mordo bat aurreratu neban, yauntzi zarretik ondotxo yauzten nintzala. Erosi nebazan algodoe zarrezko jipoe bat, eta soñeko murriztu bat, beso edegi ta eskuzuloagaz, kapa igortzi bat, eta Cuellarko ezpata zar areetako bat. Neure burua gizon gisako ikusi nebanean, nagosiari astoa artu egiela esan neutson, enebala aurrera yarraitu gura bizibide a ta.
|
|