|
LAUGARREN YARDUNA
Lazarori Mercedtar praille baten menbean yazo yakona
Laugarren nagosi billa ibillita, mercedko praille bat aurkitu neban, korurako ta komentu-barruan yateko gogo gitxikoa, kanpotik ibilteko amorratua; prakadunek bisitetako irrikaz betea. Komentu guztikoak baiño zapata geiago apurtzen bide eban berak bakarrik. Onek emon eustazan neure bizian ausi nebazan aurrenengo zapatak. Baiña ez eusteen iraun zortzi egun. Nik bere ezin iraun izan neban geiago aren lasterketagaz. Augaitik, eta ixiltzen dodazan beste zerbatzukaitik, aldegin neban arengandik.
|
|