www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Peru Abarka
Juan Antonio Mogel
1802, 1881

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa  

DIÁLOGO SEXTO

MAISU JUAN, PERU, EL FRANCÉS, EL GUIPUZCOANO,
UN CURA Y EL ALGUACIL

 

        PERU: Eskini neutsun, Maisu Juan, gaur goissian eruango zendudazala basuak erakustera, ta euretan abe bizi edo arbola txito asko, esateko euren izenak. Baña zeure azeri artzeiaz aztu zara. Muker muker ta abegi txarragaz begiratu zeuntseen lenengo sarreran pranzes euskaldun ta kiputzari. Ez dozu uste izan biar bizkaiti kanpora ez daguala gauza onik; arrotz ta erbestekuak makal, baldan, baldres, motz, oker, zital, asto ta dongaak diriala. Errikoijegija danak, begi itxubak eukiko ditu; beintzat bai erdi geundu ta leusotubak. Zelan gero zuzen gauzaak ikusi? Zelan epai uts bagia emon? Bereini zoratu oi jakee alde onetati. Ikusiko dozu zuk erri kaskar, basoti, otsotokitzat ontzat eukiko dozuna, ta dinozu, zelan bizi leitez erri onetan? Eta erri atakuai deritxe, ez dala bera baño adjutubagorik era guztietara. Esango deutsube ez daguala inun iturri obagorik; aise osasuntsuba daukeela, gari ederrak artuten ditubela, ta euren bizargin zelan alangua gaiti esango dabee España guztian jakitunagorik ez daguala. Bakotxa bere zoruak bizi dau; alan da esaeria, ta alan izatia. Baña igaro jatzu zuri leengo zoraasuna, ta ezagutu dozu, zuk dongatzat, lapur-usainekotzat, sorgintzat ta guzurtitzat zeunkan luebagin pranzes au, dala gizon zinzo, egijazti, on ta kristinau garbi bat. Kiputz arzain ta gaztaeginau bere ez dala edozelangua ta bai ondo bizija, ta baldreskerija bagia; ta bata ta bestia onak diriala adiskidetzat. Gura dozu bada geure gossarija alkarregaz artuta, urten daigun laurok basuetara? Zuk uste dozun baño jakitunaguak dira, nekazari batzuk jakin aldaikeezan gauzeetan.

        MAISU JUAN: Bai, Peru, bazaut uts egin nebala dongaro susmaubaz oneek gaiti. Ez egijezu esan, zer bildur neukan nik len eurak gaiti.

        PERU: Guazan bada zerbait jaatera, urten daigun ainbat lasterren, ta biar bada esango dozu zorionian etorri ziriala oneek etxe onetara.

 

(Almuerzan, salen de casa.)

 

        PERU: Adiskidiak, ez dogu berba alperrik egin biar, ezpada onen bat ekarri daikiana.

        MAISU JUAN: Joanis, parkatu, baña jakin gura neuke, ze erritakua zarian Pranzijan.

        BASCO FRANCES: Ni nas baigorritarra; erri tippi batekoa.

        MAISU JUAN: Etzara gerraan ibilli igaro dirian urteetan? Baigorrikuak ots egiten ebeen, ta eukeezan gaistotzat.

        BASCO FRANCES: Gerla zer dan ez dut jakin. Ihes egin nuen andik, ta ebildu naz Españako iri euskaldunetan nola ala ezkutuz edo ageriz. Beldur izigarrietan irago nituen asko egun. Maiz bihillatua izandu nintzan pranzes izena gatik. Behein baño gehiagotan egin nuen lo basoan bizkaitarren beldurrez. Pranziara ez nuen joan nai, gerlara eramana izan ez nindin. Zorionez bukatu zan gerla gaizto ura, ez dakit nola biziaz irten nintzan Franzian ta Españan, Baigorri ta Bizkaian, nor nai ardiak ta haunzak, arkume ta haunztxumeak, onak eta gaiztoak. Baziren Baigorrin ezin bestez, edo indar utsez ta portxaz gerlara zijoazenak. Nai duzu enzun urte txar aietako Baigorritarren kanta soñuekin lagundua? Ona emen.

 

                Gerlara ethorri ginean

                Gure bizien perillean,

                Gure agintariak pranzes,

                Alons, chasseurs, avancez;

                Guk euskara eranzutea,

                Diabriak eraman bazinzez.

 

                Biba Nafarroako

                Bolontarioak,

                Asanblean dezuiez

                Kontrarioak;

                Egin zaizue gerla

                Biotzez ta gogotik;

                Gu ere elduen gera

                Zuen ondorendik.

 

                Asto bizkarmendi

                Mendi famoso,

                Españarra an dago

                Beti sendo sendo;

                Franzesa joaiten bada

                Geldi, eta manso,

                Koko ezur andiak

                Etorriko franko.

 

                Otsondoko mendian

                Nor bizi, nor bizi.

                Ustez Asanblearen;

                Joan ziren ihesi,

                Mutuia izan eta

                Itz bat ez bihurtu

                Urdatxuri aldeko

                Bihorrak izutu.

 

                Eguberri eguna

                Eguna bai triste;

                Ez genduen guk beintzat

                Alakorik uste;

                Mezaren enzuteko

                Libertade gabe,

                Fusilak arturikan

                Zentinelan daude.

 

        Onla itz egiten zutenak, etziren ez biotz gogorren jabeak. Naiagoko zuten beren etxeetan lanzan ari, ezen ez gerlaan Españarren odola issurtzen. Nola nai, orain adiskide gera. Nai dezu zuk izan nerekin?

        MAISU JUAN: Bai pozik bere.

        BASCO FRANCES: Aizazuz bada adiskiden gañeko errakuneak?

 

                Adiskidea saharrik

                kontua berririk.

 

                Adiskidea gauza tipian bihar da porogatu:

                andian enpleatu.

 

                Adiskide egin, ez bear duanean

                baña bai behar duaneko.

 

                Adiskideaz egin urreaz bezala,

                Igerri gabe ar ez tezala.

 

                Adiskide gabe bizi den aberatsa,

                Pikatuetan lo egiten datza

 

        MAISU JUAN: Au ze kontu da! Ni nas asto andi bat. Orra zelango konseju onak emoten dituban euskaldun luebagin ta franzesak, ta ze esakune ederretan! Esaizuz arren, Joanis, orrelango beste esaera batzuk; lenenguan baño geijago aituten deutsut.

        BASCO FRANCES: Niri ere Bizkaira ethorri nintzen lenbiziko egunetan, zuri bezala gosta zitzaiten emengo euskara aditzea. Orain berriz nerea bezala aditzen det. Ona bada zuk nai dituzun berste errakuntzak.

 

                Etxeko sua estalzazu,

                Baña etxeko autsa ezarzozu.

 

                Gaitza hunki ator

                Bakar bahator.

 

                Gizon bizarpeituti, eta emazte bizartsuti,

                Ihes egik, nola Ro suti.

 

                Gois gorriak dakarke euri,

                Arrats gorriak, eguraldi.

 

                Goiz otsadar, arrats iturri.

 

                Arri erabilliak

                Ez ditu bilduko oroldiak.

 

                Jaunen artean zein da latz-gogorrena?

                Tipi izatetik jauntzera eldu dena.

 

                Jokalariaren lasterra; gora ta bera,

                Goratzea egi erdiraño;

                Beheratzea ondarreraño.

 

                Erle joan naia, ez ezti, ez breska.

 

                Kanpoan uso, etxean bela.

 

                Egurra dagienak leku gaitzean,

                Ekarri beharko du soñean.

 

                Arstoa osinian,

                Irriz irri itotzean.

 

        Nai duzu geiago gauza onetan? Txit asko dakizkit onlako errakunetan.

        MAISU JUAN: Enzungo nituke pozik ezpageunka beste zereginik. Baña asko dira esanak igarteko askoz geijago dakizula. Or dator nor bait eskopeta ta txakurraz. Abaderen bat dirudi; gois jagi da oraingo emen danian...

 

(Se les acerca el clérigo y dícele Maisu Juan.)

 

        Jauna, gelditu gura badau puska baten gugaz emen, enzungo ditu enzutekuak. Ona emen iru euskaldun modu, pranzesa, kiputza, ta bizkaitarra, alkar ederto aituten dabeenak. Zurtuta isten nabee ainbeste gauza jakitiaz. Asko jakin lei berorrek, baña ez ditu euskerako kontubetan atrapauko.

        ABADIA: Nik artu ez? Eranzun daideela neure itaune oneetara. Zer esan gura dau Aguriak?

        PERU: Aguriak, Ai guria, edo aika illetan daguana, ta zaarrak aigurak dira. Baita beste gauza bat bere, Agur-ia, agurika daguala lurra itxi biar dabelako laster.

        ABADIA: Ezin obeto. Eta Atsuak?

        PERU: Atsduna dala, atsa darijola, edo bai aitsuba dala, edo aika daguala.

        ABADIA: Larramendik bere ez juan edertuago esplikauko.

        MAISU JUAN: Abade Jauna, beekijan berorrek zer esan gura ebeen?

        ABADIA: Ez nekijan: zetako guzurra esango dot?

        ABADIA: Eta, zer esan gura dau aserijak?

        PERU: Atserija da atsaren gatxa, ta aserijak alan dabee: atsitubak dira, ta guztiz atzeko aisiak botaten ditubenian. Ezdau inos enzun txakurrak urrian ditubenian aserijak bota daruazala atzeti, edo allapeti aisiak, onen atsak aztu eragiteko txakurrei oñatzetan usain egin daruena, edo eurok lakuak esan oi dabeen legez, arrastuba galerazoteko?

        ABADIA: Pranzes ta kiputza, zer dinozu zubek? Ondo esan dau gizon bizkaitarrak?

        BASCO FRANCES y GUIPUZCOANO: Ederki dio: Guk esaten diogu eizeria ta oro bat da, urtxo dabill eizaria aizeriaren izenarekin, batez ere ai biurtzen bada E aoz, franzes gisaan. Onela ongi datorkio eizari, edo azeriaren izena, ollagor, eper, erbi, ollo ta gauza askororen eizaan ibilli oi dalako usaika zakurrak bezala.

        MAISU JUAN: Jangoikuak nai ba, eskribidu ta erdera biurtuta iminiko ditut zuben esplikazinuak, ta lotsa baga esango dot, nortzuk irakatsi eusteezan.

        ABADIA: Aurrera. Zer esan gura dau sugiak? Zer muskerrak?

        PERU: Sugia da subagia, otz otza dalako, ta au edozeñek daki. Muskerra da musu-okerra, zelan eskerra eskuokerra. Musu okerra esatia da, begiraune gaisto ta bildurgarrija eukitia. Esaten da gizon okerra, gizon gaistua gaiti, ta mukerra bere bai.

        ABADIA: Zer da otsua? Zer artza? Zer katamotza? Zer esan gura dabee izen oneek?

        PERU: Otsua da oitsua, leku oi, edo goi zalea, menditarra. Artza, Ar, edo atzapartsuba. Katamotza esaten jako musu motza dabelako, ta katuba dirudijalako.

        ABADIA: Zer da txakurra? Kiputza, esaizu zuk bere, bada enzun dodan legez pastoria bazara, eukiko dozu zeure txakurra.

        GUIPUZCOANO: Arzaien txakurrei esaten zaie artzanora; edo arzaiak ora egiteko daukatena. Esaten ere zaio zakurra, esan nai du zaukorra, edo zauk-urra, adierazotzeko zaukaria dala, edo zauka urrean duela. Onelakoak dira zakur andiak, zaunk zaunk lodi egiten due: berriz txikiak, txaunk, txaunk. Ala bada, txakur andiak gatik esaten da zakurra, txikiak gatik, txakurra.

        ABADIA: Zein me iruten dabeen gizon oneek! Baña, ze ari ederra!

        MAISU JUAN: Bantzuz, abade Jauna, oneen esplikazinuak? Oneek bai diriala izenen anatomiko andijak.

        ABADIA: Zer da basaurdia? Zer izurdia?

        PERU: Basaurdia, basoko urde edo txarrija, ta iz-urdia, itxasokua.

        ABADIA: Zer da oiloa?

        PERU: Oi, edo goijan lo egin oi dabena; ta oiloak igon darue lotara al dabenian egur gain, edo otaan.

        PERU: Zer da katuba?

        PERU: Katigatuten dakijana bere atzaparrakaz, edo bai keatuba.

        ABADIA: Ea kiputz pastore edo arzaiña, zugaz orain neure esaminia. Zegaiti esaten dira ardija auntza, akerra, gaztaia, gaztanberia brujakia? Oni eranzuten badeutsazu, esango dot abadiok baño euskera geijago dakizula.

        GUIPUZCOANO: Ez da gauza gaitza oriei eranzutia. Adibeza.

        Ardija, da l-ardija, larrako bedar zalea dalako; ardiak eskatzen du larraan ibiltzea, an belarra jaatea.

        Auntza deitzen zaio auan duen antza gatik. Bere arnasa da gaizto ta kaltegarria, ta ez gutxiago bere ortzak.

        Akerra, da esatea adar-okerra: argatik esan oi da itzaren arintasun ta garbitasuna agertzeko, Akerrak adarrak okerrak ditu.

        PERU: Ederto dino kiputzak. Guk bere esan daruagu, nok miña garbijagua daben igarteko, matxin akerra makerrakoren aker adar okerra baño, akerrik okerrik ez dot ikusi nik. Au zuzen esaten dabena, miiñak larrapastadarik egin baga, miñ garbikua da, ez motela.

        GUIPUZCOANO: Gaztaia, da esatia ai gaztua, edo gatz ta eznearekin egiten dan aia. Brujakea, da buru-jakea, edo burutik beera janzi oi dana.

        ABADIA: Beraz, erdaldunak ostu deutsee euskeriari berba au? Kiputza asko da, ez daukat zuri zer itandu geijago, ain ondo eranzun deustazun ezkero. Baña esaidazu irurotatik edozeñek, zer esan gura dau erbijak?

        PERU: Erren egite bi ditubana. Oin bat laburrago dabenak erren bat egiten dau. Oin bi okertuta daukazana, bijetara errenduba da. Erbijak aurreko eskutxu edo oin bijak laburraguak ditu atzekuak baño. Beraz birritan errena da, ta igarten jako ibilleran, batez bere aldats-beeran.

        ABADIA: Eta, zer da mozolua, naiz ontza? Izen bi oneek emoten jakoz.

        PERU: Mozolua edo motz-ollua da ollo-motza, ta agertuten dau bere motztasuna arpegijan. Ontza zerren on utsa dan. Ez teutsa iñori kalterik egiten. Gura dau enzun gure artian dabillen ipuin sona ta barre egiteko bat? Antxina antxina baten jaio zan mozolua luma baga, motz motzik edo billosik. Eguan lotsatuta arpegirik emoezinda. Asi zan uluka. Batu zirian ulubetara txori asko: ingiratu ta itandu eutseen, zer eban? Eranzun eutseen, zer izango dot? Ez nakutsu danau moztuta, luma bat baga? Otzak igaro biar nau, ta ez daukat arpegirik egunaz urteteko; gau txori izan biarko dot neure bizitza guztian. Emoidazubez arren bakotxak lumatxu batzuk; jaioko jatzubez barrijak, ta ez jatzube igarriko gitxi batzuk kenduba gaiti. Errukitu zirian; emoeutseezan luma alik onenak ta ederrenak. Alango baten urteeban bere zuloti txito ederto janzirik. Arrotu zan dana ain apainduba buruba ikusirik, ta esateutseen beste egazti ta txorijai, eztago zuben artian ni baisen ederrik. Begira nire luma bete ta ederrai. Egieben beste txorijak euren batzaarra, ta zinuen. Zer? Lotsatuko gaitubala guztiok zantar zarrak? Eztago bera baño itxusi ta ezañagorik bere arpegi ta korputzian. Geuria da daukan luma janzi ederra. Eranzi daigun. Esaeban kurrilloiak, obe izango da leenago mandatu bat bialdutia gure aldetik, eskatuten jakozala atzera, emon jakozan lumaak, ta neu izango naz mandatari. Juan jakon kurrilloia ta emoeutsan mandatuba. Mozolua larritu zan, ta damutu jakon arrotasuna artubaz iñoren mesediakaz. Iges egieban ezer eranzun baga. Arik ona dabill ezkutuz, buruba egunaz agertuten eztabela beste txorijen bildurrez. Nos bait urteten badau, darraikoz txori asko euren lumaak kendu gurarik, ta darua bizitza bakar bat, eta au, bere arrotasunaren dongakerija gaiti.

        ABADIA: Ez da ipuin ori zubek languak ateria. Asko esan gura dau. Iñorenaz jazten dana, bildur da billostu ez degijen. Ezagutu biar da ondo egiña, edo mesede artuba, ta eskertsuba izan. Ez dogu arrotu biar geuria ez danaz, ta gizonak daben on guztija, Jangoikuak emona dau. Orra zeinbat gauza sarturik dagozan zure ipuin eder orretan. Ez dot sartuko zaku eten ta zulatuban. Guazan aurrera. Eta, zer esan gura dau eperrak? Zer galeperrak? Zer ollagorrak? Zer mingorrak? Zer anzarrak? Zer egaberiak? Oneei eranzuten bajat, ezteutsut geijago itanduko.

        PERU: Itandu begi gura daben artian; ez dogu gogaitik egingo guk, berorrek egiten ezpadau. Eperra da erpe-ederra; alan ditu egazti onek bere erpe bijak. Gal-eperra da gari artetan ta galonduetan oi dabillen epertxuba. Aetan egiten ditu bere arrautzak, ta atera bere umiak. Berori eizazalia da dakustanaz, ta au jakingo dau. Ollagorrak ez dau zer adierazorik; berbiak berak dino dala ollo muetia, ta gorra. Mingorra esaten da soñurik joten ez dabelako, dalako mutu, ta issilla. Anzarrak esan gura dau anditzarrak, ta alan da.

        MAISU JUAN: Itanduten badeutsee oneei, zer esan gura dabeen zorri, ardi ta tximitxa zitalak bere, emongo deutsee esplikazinoia.

        ABADIA: Bai ete? Ea bada, zer esan gura dabee?

        PERU: Nok ezdaki ori? Zorrija da zordoguna, ta gizon ta andra guztien petxuba. Ez da iñor, au zor ezdabenik. Geugan sortuten dira bartzak, edo zorrikaijak. Bartzetati urteten dabe, ta azten ditugu. Orretarako ainbeste orrazi. Ardija da aarra, ta ugarija, ta au esan gura dau ardijak. Tximitxa edo imitxia esaten da tximurtxi, edo imurtxi egiten dabelako. Ondo dakije au piztija zitai oneek dagozan geleetan lo egiten dabenak, ta tximurtxi natu edo zetaka gorritubak agertuten dira alango tximurtxituben sama, beso edo gorputzian .

        MAISU JUAN: Au bai dala kontuba. Euskeriak eukitia ainbeste ondasun, guk ez ezagututia biar dan legez.

        ABADIA: Esan neutsuben itanduko ez neutsubela geijago; baña jatort gogora erlia, ta jakin gura neuke, zer esan gura daben izen onek, edo zegaiti imini jakon izen au egaztitxu biargin oni.

        PERU: Erliak esan gura dan errillia, edo osuago, errigillia. Eta bene benetan erliak egiten dabee erri bat. Zeinbat etxetxu ederto egiñak? An bertan daukee biar eginda, jateko biar dabeena. Daukee euren buru edo agintarija. Alperrak, zelanguak dirian kuruminuak, botaten ditube etxeti, eta zeinbat gauza miragarri irakurten dira, dinuenez, erle biarginak etxe barruban egiten dituben gauzeen ganian!

        ABADIA: Jakin gura dot geijago bere. Zegaiti esaten jakee mirubak, ta gabillaiak egazti arrapatzalle edo txori lapur oneei?

        PERU: Miruba esaten jako me-iruten dabelako; ta esaten da me iruten dabela, txito zuurra ta arte andijetakua dalako, txori ta txitatxubak atrapetako. Eta arrituteko gauzia da zeinbat asmogaz, igote, jaazte, ezkuteta ta agertutegaz ostu ta eruan daruezan. Gabillaia da osoz ega-billaia, dabillelako egaa, billatu, aratu, ta aztertuten zozo, birigarro ta beste txorijak, orain gora igon ta egaan dabillela, ikusten nundi nora dabiltzan, nun ezkutetan dirian; gero jaazten diriala sasi onduetara, an edo nun dakusezan beinguan arrapeetako.

        ABADIA: Gizonak, ez bururik ausi geijago. Ez dago geijago zer enzun. Orain niri jagot imintia erderaz zuben irakatsija.

 

        Aguria

                Hombre anciano.

                El quejoso ó que quiere quejarse.

        Atsoa

                Mujer anciana

                La quejosa ó la fétida.

        Aserija

                Raposo ó raposa

                Aire pestífero, ó cazador.

        Sugia

                Culebra

                Sin fuego ó fria.

        Muskerra

                Lagarto

                Semblante torcido ó temible.

        Otsua

                Lobo

                El montañés ó el de los altos.

        Artza

                Oso

                El de mucha garra.

        Katamotza

                Tigre bastardo

                Gato sério.

        Txakurra

                Perro menor

                El ladrador débil.

        Zakurra

                Perro mayor

                Ladrador fuerte, grueso.

        Arzañ-ora

                Mastin

                Perro de pastor, agarrador.

        Basaurdea

                Jabalí

                Cerdo montés.

        Izurdea

                Tollino

                Cerdo de mar.

        Oilua

                Gallina

                Sueño en alto.

        Oilaarra

                Gallo

                El marido de las gallinas.

        Katuba

                Gato

                El ligador ó humeado.

        Ardija

                Oveja

                El dado al pasto de yerba.

        Auntza

                Cabra

                Boca fétida ó maligna.

        Akerra

                Cabron

                Cuernos torcidos.

        Gaztaia

                Queso

                Papilla salada y fortificada.

        Brujakia

                Brujaca

                Traje de espalda que se mete por la cabeza.

        Erbija

                Liebre

                Doble cojo.

        Lukia

                Raposo

                El enterrado ó encavernado.

        Mozolua

                Mochuelo

                Gallina sêria.

        Ontza

                Mochuelo

                El puro bueno, que á nadie persigue.

        Eperra

                Perdiz

                Zarpa hermosa ó corte hermoso.

        Galeperra

                Codorniz

                Perdiz de los trigales.

        Ollagorra

                Becada

                Gallina sorda.

        Mingorra

                Becacin

                El de lengua muda.

        Anzarra

                Ganso

                El grandazo.

        Erlia

                Abeja

                El fabricador de pueblo.

        Miruba

                Milano

                Hila delgado: astuto.

        Gabilaia

                Gavilan

                Vuela buscando; el buscador de noche.

        Zorrija

                Piojo

                Tributo ó deuda.

        Ardija

                Pulga

                Insecto fecundo.

        Arkakutsua

                Pulga

                insecto ensuciador ó cagador.

        Tximitxia

                Chinche

                El pellizcador.

 

        Orra emen eskribidu ta erderatuta, zubek irakatsi deustazuzan berba, edo izenen azterren edo esplikazinuak. Irakatsi egidazuz geijago jakin daijen gaztelar ta erdaldun guztiak, zelangua dan gure euskeria.

        ABADIA: Zer esan gura dabee izen oneek, zapua, erroija, belia, ugarasijua, edo igela, zezena, beeija, idija? Oneek adierazotia, gatxa izango da.

        PERU: Zapua da zapalduba legez berba laburtuban, ta zapua ondo zabala da, ta zapaldubaren gisakua.

 

        Erroija da bela mueta leku goi edo menditubetan beti egon edo dabillena.

        Belia da leku beetara jatsi oi dana.

        Ugarasijua da uretan garrasika ta igeri ibilten dana.

        Igela da igerijan dabillena.

        Zezena, da zerdena edo buru arrotu ta jasokua.

        Beeija, buruz berakua.

        Idija, edo idundija, idun galanta dabena. AB. Banua erderatutera:

 

        Zapua

                Sapo

                El ancho, aplastado ó zambo.

        Erroija

                Cuervo

                Casta de cuervo de los altos.

        Belia

                Cuervo

                Cuervo que anda en los bajos.

        Ugarasijua

                Rana

                Nadador vocinglero.

        Jgela

                Rana

                Nadador.

        Zezena

                Toro

                Cabeza erguida.

        Beeija

                Vaca

                Abajado.

        Idija

                Buey

                Buen pescuezo.

 

        ABADIA: Zer da astua, zaldija, zamarija, mandua?

        PERU: Astuak esan gura dau, astiro doian, edo astunak. Alan gogaikarrija da astazainarentzat asto zamatubaz juan biarra; beti ibilli biar dau makillaka legez igitu dedin arinago.

 

        Zaldija ale, edo garau zalia, edo zaala da sendua legez.

        Zamarija da zamatu (edo batzuben berbeeta txaarrian) kargauta duana.

        Mandua, ederto dua, edo ibilli onekua dala; gauza mania esaten dogu gauza on ta gogokua gaiti.

 

        ABADIA: Nua neure erdera ipintera.

 

        Astua

                Burro

                Camina despacio ó pesado en andar.

        Zaldija

                Caballo

                Aficionado al grano: fuerte.

        Zamarija

                Cabalgadura

                Cargador ó conductor de cargas.

        Mandua

                Macho

                Camina apaciblemente ó á placer.

 

        Oneetati ateraten dot Abere, ganadu, giberri, piztija, patari, aar ta bizitzia daukenen izen guztijak, diriala berarijaz eraatsijak, adierazoteko euren inklinazino, edo propiedaderen batzuk; ez dakit zelan esan euskeraz ondo berba oneek. Ni liburu zalia nas; asko irakurri dot neure urteetan, ta esan biar deutsubet, zubek jakin ezin zinaijan gauza bat. Jangoikuak beste gauza guztien ondoren egieban gizona, ta oni emoeutsan jaubetasun ta esku osua legez, egin zituban animalija guztien ganian. Agertu jakozan oneek Adani, ta jarri aurrian morroe batzuk legez, ta bakotxari imini eutsan konbeni edo ondo etorkon izena, zeñian espliketan zirian euren propiedade, edo bata bestiagandi desbardintuten zitubana. Emendi ateraten dabee jakitunak, lenengo gizonari eraatsi eutsala Jangoikua berbeeta bat, ta ezagutu eragin beinguan animalijen bakotxtasunak edo propiedadiak, ta egiebala jakituna. Au jazo zan Adanek pekatu egin baño leenago, ta zelan Jangoikuak egin da laster jausi zan pekatuban, ez eban izan denporarik berez ikasteko animalijen zerzelidade edo zirkunstanzijak, ez asmeetako berbeetia, ta alan dana izan zan. Jangoikuak beingo baten iratsiriko jakitia.

        Mundubak zitubanian egiña izan zaneti, gitxi gora bera, milla zazpireun irurogeta amar urte, ondatu zituban Jangoikuak bizitzia eukeen kriatura guztiak, itoten ziriala bialdu eban ujol andi bategaz, zortzi gizon ta andra, lau aetati ta beste lau oneetatik, gorde zitubala kutxa onzi moduko baten, nun bere gorde zirian animalia batzuk, gero barriro geitu zitezan. Kastigu au iragota, lau gizon ta lau andra aen ondoringuak geitu zirian asko urtiakaz, ta ezaguturik ezin alkarregaz, edo alkarren urregi bizi zeitekezala, zabaldu baño leenago munduko aldeetara, erabagi eben egitia torre txito luze bat euren izena onrauba izan zedin. Arrotasun andi bategaz baziarduben jasoten torre au. Artietan etzan munduban berbeeta bat baño, ta bera Jangoikuak lenengo gurasuei irakatsija, ta oneetati euren ondorenguai etorkena. Zer egieban orduban Jangoikuak, itxi eragiteko arrotasunez asi eben biargintza a? Aztu eragin len ekijen berbeetia; iraatsi beste berbeeta batzuk. Konfusinoe edo alkar aitu ezinagaz, itxi biar izaeutseen torria amaitutiari, ta gero zabaldu zirian munduti batzuk batera, bestiak bestera bakotxa bere berbeeta iraatsi jakeenaz. Andi asi zan berbeeta asko lurrian egotia, gerora geituten ziriala geijaguaz. Zer jazoko litxakegu bizkaitarrai aztu eragingo baleusku euskeria, ta erri bakotxekuai iraatsi beste berbeta barri bana, erri baten bakarrik isten dabela lengo euskeria? Ze konfusino ta alkar aitu ezina erri batzukuak bestekuakaz? Apartauta banatuta legez bizi biarko genduke!

        Noeren ondorengoren batzuk, munduti zabaldu zirian denporan, etorri zirian Españara; nortzuk izan zirian, ezdakigu ziur. Baña San Jeronimok geijen geijenakaz dino Españara etortia tokau jakeela Tubal berari, edo bere ondoringo urrekuai. Oneek ekarri eben euren berbeetia, ta onek izan biar eban Babelko Torre egitian Jangoikuak iraatsi zituban artekoren bat. Euskeria zala berbeta au, sinistu giñai dagozan errazoe andijak gaiti. Euskeriari eztakijo inok arrezkero etorrerarik. Euskeria zan antxinako España guztiko berbeetia. Euskeriak ez dauka, ezagututen dirian beste berbeetakaz, alkartasunik. Euskeriak daukaz txito antxinakua dalako usain ta sinisgarri asko, ta gauza askotan. Baña zek geijen zurtuten naben ni ta gozaro, da ikustia, zelan abere, piztija, giberri ta egaztijak daukeezan euskera izenak, azaldau edo espliketan dituben berbaak, batu ta laburturik, euren zerzelidade ta propriedadiak. Au berau eukan Jangoikuak Adani iraatsi eutsan berbeetiak, zeñek izan biar eban berbeeta oso edo perfekzino andikuak. Iñok ez daki ziur, zer egin zan berbeeta lenengo onegaz; edo galdu zan guztiz, edo nastau zan gerora besteen batzukaz, edo dan hebreotarrak gorde ebeena. Baña dan legez dala, badirau bere berbeeta ak, ez lenenguan eban garbitasunaz. Ondo da jakitia zubek bere barri edo notizia oneek, ta nik zerbait irakastia, irakatsi deustazuzan ezkero niri ainbeste gauza, leenago ez nekizanak. Eta Jangoikuak nai ba, emendi aurrera artuko dot ardura andi bat, baserritar ta beste nekezale erdera bagakuetati euskeria ondo baño obeto ikasteko. Egongo nintzate luzaruago zubekaz deituko ezpanenduke elessako zeregiñak. Erosiko ditut, topau aldaidazan, basko ta kiputzeko liburubak bere, euskera guzti guztietakua aituteko. Agur gizonak, gera zaiteze ondo, bada poz ta irabazi geijagogaz nua, amar erbi edo eper illda baninua baño. Jarraitu egijezu orain artu dozuben bide, ta lanari.

        TODOS: Agur, jauna; ta bekargu esku ori mun egin daijogun.

        PERU: Guazan aurrera inun gelditu baga, esan daijoguzan neure bizkaitar jakin gura oni abe bizi edo arbola askoren izenak, erakutsijaz baso oneetan.

        MAISU JUAN: Zegaiti esan dozu abe bizi, edo arbolia?

        PERU: Zaarrai enzun neutseen, len abeen izena emoten jakeela, orain arbolen izena emoten jakeenai; ta enzun neutsan abade euskera zale bati, obeto esaten ebeela. Abarra esaten jakola, abe-adarra berba laburraguan batuta. Erri askok gordeten ebeela gauza bera euren izenetan, Abadino, Abando: baita Abendaño, Abanzabalegi ta beste etxe askok bere, zeintzubetan abiaren izena emoten jakeen oñian dagozan arbolai.

        Orain esan biar deutsudaz, baso onetan dagozan abe abetxu edo arbola ta arbolatxuben izenak.

        Basaberak esaten jakee txikar igon baga datozanai. Zelanguak dirian otia, gisatsa, ginarria ta beste asko.

        Beresija esaten jako, esituta daguan leku bati, nun datozan, goratuten ez dirian abetxubak, ta andui galantak.

 

        Abe nagusijak dira oneek:

                Aritxa.

                Artia.

                Ametza.

                Altza.

                Agiña.

                Pagua.

                Lessarra.

                Intxaurra.

                Kastañia.

                Okarana.

                Madarija.

                Sagarra.

                Masustabia.

                Makatza.

                Mispillia.

                Kerisia.

                Priskuba.

                Pikua.

 

        Abetxubak dira beste oneek:

                Azkarra.

                Eltzuna.

                Elorrija.

                Erinotza.

                Itxuski latza.

                Gurbisia.

                Gorostija.

                Masusta txikarra.

                Gisatsa.

                Giñarria.

                Saratsa.

                Laarra.

                Asto-larrosia.

                Larrosia.

                Otia.

                Ota-maruba.

                Arobija.

                Maatsa.

                Urkija.

                Untza.

                Uurra.

                Zumia.

                Zumaligarra.

                Urritxa.

 

        MAISU JUAN: Peru, esan biar dot ostera ta ostera, ni baño geijago zariala: kalerik kale ibillita ez ta ikasten barriketia, alperrerija ta dongaro esatia ezpada. Baso onetan ta baserrijetan daukeela gizonik jakitunenak zer asko esaminau, edo zuk esaten dozun legez, zer aztertu ta zer ikasi gauza askotarako. Guazan etxera, bada egubardija urrian da. Ni ez eze, abade jauna bere lotsatuta juanda, ikusirik zubek dakizuna.

        PERU: Adiskidiak, eldu gara jaateko ordura; bazkaldu daigun gogoz. Maija prest dago, jatekua bere bai. ta nire umiak oraingo gosetu izango dira. Marija, atera eiguzu saldia.

        MAISU JUAN: Zelan pagauko deutsudaz niri egin deustazuzan mesadiak, ta euki dozun kastuba, nik zugaiti ezer egin baga?

        PERU: Niretzat da mesedia etortia ona lagun neure gogokuak. Jan egizu atsakaba baga, ta bijar edo etzi arkitu neinde zure biarrian.

        MAISU JUAN: Jangoikuak osasuna emon dagizula, baña gaisotuten bada zure etxekorik, edo bizi nasan errijan ezer biar bazendu, ez besterik billatu. Txakur zaunkak dira... Olesa da, nor ete dogu?

        PERU: Zuaz nor edo nor, zein dan ikustera; une ezin obian dator; bada jarri baño ez dauka geugaz maijan. Nor da?

        TXOMIN: Izerdi bitsa darijola dator ona gizon bat eskopetiaz, ta aita, dino. zu biar zaitubala.

        PERU: Datorrela aurrera... adiskidia, nor zara, ta zer biar deustazu?

        AGUAZILLA: Ni nas justizijako aguazila. Artu dot arrastuba, ta esan jaku onuntz etorri dala barberu ondo apaindu bat, pantaloeduna, ta moda modara janzija. Nun da bera? Erakutsiko jako zelan bizi.

        PERU: Estago nire etxian beste gizon gauzarik ementxe gagozanak baño, alperrik aratuko dituzu zokondo ta bazter guztiak?

        AGUAZILLA: Eztaguala? Guzurra badinozu, zeuk bere etorri biarko dozu karzelara.

        PERU: Egizu naozuna; billatu eizu albadaizu: orra etxe guztija, jaube baziña legez, eztago besterik ementxe gakusuzanak bano.

 

(Registra la casa el alguacil,
y entre tanto le habla Maisu Juan
á Peru al oido lleno de pavor.)

 

        MAISU JUAN: Ai Peru neuria! Galduba nas. Osatu zan atsua: emon dau kerellia; artu ditube informazinoe batzuk. Bentako otseiñak saldu nau. Igarriko deust neu nazala, ta dongago dana, zu bere eruango zaitube preso erru baga.

        PERU: Zagoz geldi geldi zurbildu baga; ez agertu bildurrik. Zure zorionian aldatu zenduzau soñokuak. Nire emazte ta umiak isillak dira: bestiok ezdakije ez nor zarian, ez zer igaro dan; etxako zure atzian etorri danari burura etorriko, zu zarianik: iminiko dogu, gura badau, geugaz bazkaitan, ta ez arren ikararik erakutsi, ta jan egizu ardura baga. Juango da etorri dan bideti zu baga.

        MAISU JUAN: Ai Peru neuria! Ill jat jaateko gogo guztija; ikara jabiltaz belaunak: nire arpegiko markaren batzuk emon badeutsez, igarriko deust beste soñoko batzuk euki arren, ta bijok izango gara galdubak. Eta, zelango atsakabia zure emazte ta ume onentzat? Ze plagak zirikatu nenduban atso benteria banatuteko? Pekatubaren kastiguba da au.

        PERU: Zagoz issillik, ta arpegi bildur bagiaz; badator ona ezer topau baga, ta enzungo dogu zer dinuan.

        AGUAZILLA: Ez da emen ezer agiri; guzurrak esan deuskubez onuntz etorri zala.

        PERU: Jarri zaite bada emen geugaz jaaten, ta gero juango zara.

        AGUAZILLA: Eskribauba zain dago benta baten, emendi neroiana eruateko preso; makina bat kostu egin dira; ez dakit nok pagauko dituban.

        PERU: Zer egin dau zuk billatuten dozun gizonak, katigu eruateko?

        AGUAZILLA: Zer egin daben? Bentera andra zar erdi itxu bat dana banatu berarijaz urdai azala aurrian iminita, labandu ta jausi zedin. Gero barberuba dala, ta Jangoikuak daki zertzuk erakutsi deutsazan gaissuari; illaginik egon da, ta gastubak jaanian egin, ta ezer pagau baga juan jakon. Neskatilla bere otseiñak agertu dau guztija; antxe dago urdai azal, labandu eragi-eutsana. Ez dau plagiak geijago asmau. Beragaz eban lagun baserritar bat; baña neskatilliak berak deklarau dau, ez eukeela bijak erruba, ezpada bakarrik barberubak. Ezin jakin izan ditugu nunguak zirian: bai bakarrik barberuba eguala txito apainduba buruti beera. Esan deuskube onutz artuebela; baña besteren batzuk izan biar eben. Or konpon. Eskribaubari ta niri pagau biarko jakuz geure alogerak nundi edo andi; baña atrapau bagendu barberu dontsuba, kenduko geuntsan bizarra.

        PERU: Jan egizu ondo orain, ta zuaz gero zeure bakian.

        AGUAZILLA: Bai, baña zerbait eskubetan biderako artuta, tragotxu bat ezarrita, banua laster. Euki egizube bazkalondo on bat, ta agur milla eskerregaz.

        PERU: Zuaz ondo ta ordu obian.

        MAISU JUAN: Arnasa artuten dot orain; askatuten asi jat bijotza. Peru, nik egin dot eskapadia. Zorijoneko soñoko aldatutia izan dot. Zer izango zan nizaz ezagutu, artu, lotu ta eruan banendu? Eskerako bidian iminiko nenduben lotsaari andijaz, karzelan buruba ikustiaz ostian. Aguazil etorri dana, ze mutil sendua!

        PERU: Bai Maisu Juan; ondo mardua dauka bere gerrija; zilbota txito eskerga ta urtena; zanko batzuk ondo lodi ta mamintsubak; arpegi gorrista, ta matralla albuak gizen gizenak, zelango kolatsa okotzpian! Zein guri, gori ta malatsa guztija? Eskutur bakotxa iragoten da arraa batian lodieran; eta zein uletsuba! Besteti, zein ondo janzija! Gauza batek zurtu nau, ain ardao gitxi edatiak, emen era ona eukita.

        MAISU JUAN: Ni ez nau orrek zurtu. Bentara dua; an euko dau naikua zer edan. Matralla alde aek ez dagoz alan eginda makallao saldia artuta, ez sardina usteldubak janda. Zain dagoz nor jausi aldedin zetan edo atan esesteko. paperak balzituteko, eta andikijak baño bizitza obia daruatzube iñoren negarren kostura. Aztuten dira errukijaz, ta daukeez biotz batzuk atxak baño gogorraguak. Ikusi ditut nos bait idijak korteetati atera, ta salduten euren pagurako, arrantza batian isten zitubela idi-jaubiak? Nekezaliak eurak daukee erru ez txikarra. Utsa gaiti, berba txatxar batzuk gaiti, zor premiñaz atzeratuba gaiti, duaz kerellak emotera; erraztuten deutsee bidia, esanaz, despatxu bat aterata, lau egun barru urtengo dabeela gura dabeenaz. Lau egunak elduten dira lau illera; despatxubak dakaz deklarazinoiak, eta egiten dabee prozeso asko litzatiana amar bide lapurren agiri edo probantzak egiteko. Ni Jangoikuak gorde nau euren atzamarretati, merezi ezpaneban bere.

        PERU: Bai Maisu Juan. Dongaro egin zenduban, ta guztiok galduteko bidiak edegi zenduzan. Zor dozuz ardan etxe atan jan zenduzanak. Onezaz ostian, zure erruz izan ditu atso gaisuak kalte asko osatuten. Eta, nok zor ditu beste kostubak? Errazto garbituko dozu arima ori, itundubaz abade aitu bategaz.

        MAISU JUAN: Bai Peru neuria. Emoten deutsut berbia orain artian baño obagua, ta arima zaliagua izango nasala. Zure berba onak, zure etxeko ta etxekuen jarraigarri edo ejenplu onak iraatsi ditu nire biotzian gogo barri ta on izatekuak. Emoidazu laztan bat urten orduko emendi. Ez esan pranzes luebagin, ta kiputz arzain oneei zer igaro dan. Banua issill issillik neure etxera ta zeure erropa oneekaz; bada neuriakaz baninua, menturaz ezagutu ta atrapauko nendukee. Bialdu egizuz neure erri ta etxera zeure semeren bategaz deritxun baten, ta nik beragaz biurtuko deutsudaz zeuriak. Eta kezkarik euki ez dagizun, neu aituko nas erriko kuriaz, zein dan jakituna, ta pagauko ditut esaten deustazan guztijak. Egin gura deutseet agur bat beste bijoi, esan ez daijen iges egin dodala ezer aitatu baga; baña isten dot zure kontura zeure emazte ta ume onakaz kunplietia... Agur adiskidiak; etxera biarra eldu jat, agindu ta gera zaiteze Jangoikuaz. Agur Peru neure biotzekua; agur osterako artian; ez nizaz aaztu. Agur.

 

aurrekoa