 |
BIGARREN LIBRUA
JAUNGOIKOAREN GIZON EGITEA, TA AUR-DENBORA
Nolerebait ekusi dugu, batetik geren txarkeri galdua, ta bestetik gure Jaunaren betiko izate ezin-andiago eder betea; ta alere Jaun berari guk zor diogun ongi naia, ta amore bazterrik bagekoa. Orain, au obeki ekusteko, ekusi bear ditugu, Jaungoiko berak, gure onerako gizon egin zenetik, egin dizkigun zenbait gauza ta ontarte, ta lenbiziko lekuan, edo oraingo bigarren Libru ontan, Jesusen gizon-egitea; ta, gizon egin zenetik ogeita amar urtetarañoko denboran gugatik egin izandu zuena. Asi gaitezen gizon-egitetik; eta ekus dezagun zertarako zen gure Jaunaren gizon egitea.
|
 |