www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

IZENDATZE OHOREGARRIA

 

        Euzkadi Buru Batzarraren buruzagi izendatu daukute Jesús Doxandabaratz, gure adixkide maitea.

        Hautu hobeagokorik ez dezakete egin, zeren eta abertzale sutsuenetarik baita, adimendu argikoa, eta bere khar biziaren heinekoa Eskualherrian nekez kausi ditakeen gizonik delakotz.

        Nafartarreentzat ohore haundia ere. Bertze eskualdeko abertzaleek frogatu nahi izan daukute beren anai amultsutasuna, gure ahaidegoa, eta odolaren estekamenduak tinkatzeko, heiekilan hertsiki batetaratuz.

        Doxandabaratz adixkideak, sendagile aipatuak, onhets ditzala gure goresmen [...], gure bihotzeko bozkarioa, bere izendatze ohoregarriaz.

Anitz urthez.

 

(La Voz de Navarra, 1933/4/5)

 

aurrekoa hurrengoa