 |
«EUSKO-IKASKUNTZA»REN BOST-GARREN BATZARRA
Bi urtez bein, edo, «Eusko-lkaskuntza»k, Bidasoaz andiko ta emendiko euskotar guztiok batzarre aundi batera deitzen gaitu.
Oñatik eman zion sallari ezin-aaztuzko asibidea: Gernika, Iruña, Gazteiz yarrai zazkio, lerdenki.
Aurten, tokiz, arri zaar ederrez, yantzitako Bergarak du aldi; gaiez, Erri-ertiak.
* * *
Zer da Erri-ertia?...
Itz bikoitz orrek zatirik azaldu-bearrena erti du. Ikus dezagun, bada, zer dan ertia.
Erti (erderaz arte, art, e.a.) Eder-tiz da sortua; ta orrenbestez, orra erdi-adirazirik aren mamia.
Olertzale-antzo, esan genezake erti autsu dala: izadiaren edermiñak bizitza ikutua... Gure bizitoki maitagarri ontan guztia dirudi Yainkoaren ala gizonaren edermenak igortzia: laztan oien bidezko ume da ertia.
Irudimenari lokarriak etenik, uste dezakega are bizigabeak ere edermiñik badutela... Or arria, bere burua edertu-bearrez, aitzurdin (marmol) biurtu...
Ezin-igizko bizidunen arrean, ertia lore da ta adaburu yori...
Bizidun ibilkorretan —gizakia ez barren— maila bat gurenagoa atzemanik dezu ertia. Or erlearen abaraska arrigarria; or txoriaren kabi ta abestiak...
Ludian zer oro bada edertzale —arria, zuaitza, aberea— nola ez bide-litzake gizona?...
* * *
Adimengabeak, onakoak itsuki, arakoak olde-utsez, guziak Egillearen arauari lotuta, erti-lana dagie, aiena beti da bat eta alda-eziña.
Gizona, ordea, yare baita, buru-aalmenen yaurbidea bere esku baitu; ertigintzan ere, gañerako egintzabideetan ainbat, oarrez, asmamenez ta gorago-yoranez diardu, yaiotzetik il-ondoraño bizitza erti-lanez eztitzen seaska-eresia leenen dala ta obi-arria azken.
Alabaña: are gizakiaren aria ere, yaretasun-utsezkoa ezik, erdi-oIdezko danik badasakegu.
Alegia: intxaurrak ezpaitu pagoarenaren tankerako ostotzaz: bere burua yazten; ta ez-eta enarak kabia zozoak alakoxea egiten; alatsu, giza-enda —giza era, giza-erri— bakoitzak eder-era berezia dakar ta, ondoz, erti-era berezkoa. Txinatarren ertia, Kolonek Ameriketan arki-gizadiena, izonar larruz-yantziena, eztira ertiera berdintsuak.
Arako itz bikoitzean, bada, orra adirazi, erti-rena ezezik, erri-ren mamia.
* * *
Erri bakoitzak, odoletiko zalearen, bere bearraren, bere bizieraren, zeru argi ala lañoaren antzo ta arabera sortu-ertiera, ta ertiera orren arauz sortutako erti-lanak: orra, erri-ertia zer.
Lan ertitsu erritar dituzu, adibidez: noiz ala nork egiña eztakigun abesti zaarra; olerkari auen, erri-olerkarien neurtitz edo bertsoak; pozaldiak yaitzeko erriak asmatu ditun dantzak; yazkera; makillan, kutxan, argizai-olan erabilli izan dun zur-apainkera; bizi-tokiari, etxeari, urteak eta mendeak zear, azaletik eta barrendik itsatsi dion tankera...
Itz batez esanda: zertxo apurrenak ere, erriak, oldezko ta ez-landuzko elermiñak eraginda, apaintze-ikutu batez edertu baititu; or dezu erri-ertia.
* * *
Orain galdegin zadakezu: ta, zertarako erri-ertiarekiko batzarre bat?... Ea esan orren elburua...
Onaa. Gaurko erti landuagoa, naasiagoa, guzitikagoa, odol zaarrez bizkortzea, asabaen etxeko ats beroaz kutsatzea. Erti-zuaitz: berria antzin-ezeaz bazkatzea; leengo errotiko muskillez bear baitu erri bakoitzak bere ertia berritu, naiz iñongo txertorik ere edergarritzat artu.
Aintzakotzat ar dezan erriak berea; uste izan eztezan iñorenak baño arloteagoak bere abestiak diranik; ez-eta bere dantzak; bere yazkera, bere etxea: laburki, bere edermiña.
Batzarre ortan, beraz, nork-gere lanbidearen arauz, begiak eusko-ikuskizunez inguratzen, ta gure bizierari, azalez bederik, eusko-usaia erasten ikas dezakegu. Etxagilleak osa ditzake, gaurdañoan baño obeki, etxagintzarekiko eusko-tankeraren zer-nolak. Burnigiñak, argiriak, eunleak, zurginak, yazkigiñak, abesti-zaleak, etxeko-andreak... berdin, nork-bere langintzarekiko.
Aurtengo Euskel-Eguna
Esanak esan, zein ote-da euskotarren erti-iturbururik naroena?... Zein, mamian ta ez; axal-utsean gure bizierari euskotasunik itsatsi dezaiokena...
Guk geronek ezetsiena: gure izkuntza: Euskera... Bitxi yaukal ori, eroak baño areago, guk lurperatu nai bearra!...
Leena berriz oroituz —abaraskaz erleak darakusan ertigintasuna, alegia— esan genezake: gure gogaien eztitzeko nor-gere izkuntza degula abaraskarik oberena; erle gogatiaren eztia nor-bere abaraskan ainbe ezti eztitekela, iñorenaren txuloetan ixuri-ezkero.
Eusko-gogameria, edestia-zear, txiro agertua, euskerari zor zion tokia ukatu diolako ez ote?... Leen-leendanik gure izkuntza landu izan bagendu, gogo-yardun ta bear guzietarako erabilliz, gaur berezizko yakintza baten, berezizko elerti baten bidez gizadiak begiratze ta aipatze aal-ginduzten!...
Eri zaar ortaz senda ditzagun geren buruok, osa dezagun urte yoanen utsa, euskeIdundu gaitean asmoz ta yakitez... Euskerari ele landuen artean toki txukun bat yadestea: orra guretzat egundoko ertilanik ederrena.
Ori zuzenki ikusi baitu «Eusko-Ikaskuntza»k, «Euskaltzaleak»i laguntza eskatuz, Erri-ertia-rekiko batzarrearen itxigarritzat, Bergaran bertan, Agorra (Iralla)ren 7gnean., aurtengo Euskel-eguna egitea erabaki du.
Ta egun ori Aur Euskeldunaren egun yator bat izango ote danen otsa datorkigu.
* * *
Baita ere, Bergaralo batzarre orren egunetarik batean —errien bearkizunetarik leenenetakoa, seme zintzoen izena goratzea baita— Eleizalde'tar Koldobika zanaren gorazarrez, yaiotetxe-aitzinean yarritako oroitarria agertzea egingo da.
Euskaldun on guziei deia
Zuen guzion bearrean da «Eusko-Ikaskuntza».
Zernai zaur ta ertizko etxean dezuten orok-gutun, yazki, burni landu, ari-lan, argizaiol, pertza gorri..., nik al-dakit —yar zazute, arren, «Eusko-Ikaskuntza»ren eskuetan, Donostian Aldundi-yauregian (Diputazioan) ditun landoletara bializ. Gauza berbera bialtzerik eztanean, aren argazki edo erretratu bat. Eginbearra bete-ondoren zuzenki itzuliko zaizute, dana dala.
Ta zuek, Bergaralo euskeltzale onak, bai eta Eibar, Arrasate, Oñati, Elgoibar, Soraluze, Azkoiti, Azpeiti ta abarrekoak; zuek ere eskeiñi zaiguzute zuen emaitza. Igorri zazkiguzute zuen umeak, euskel-irakurketan, idazketan, eta abar, ongi gertu ta gero, zaar motelen ikasbide ditezen.
Asi gaitean guziok bertatik lanean; ta Bergarako aste ori ainbestetaraño bedi yatorra, berbizkunde-bidean arri zuti ta etorkizuneruntz eusko-argi-dario betirako gelditze aal-baitedin.
|
 |