 |
NABARTZALERI
Yainkoak dizula esker on.
Berriz natorkizu nere esker bizienak zuri emaiteko.
Lengoan erran nazkitzun itz batzuez, beldur nintzen gaitz egiteko; baña orai, ikusiz zure jakinduria eta batez ere azken kutun joriak ain txukunki itz zaarrez apainduak, arritua nago. Orai, berriz, ederki aditzen ditut zure lan mamitsuak; ezjakinei ori gertatzen zaiku, gure adimen llaburraz nai ditugu bertzeenak neurtu.
Barkatu, ba, eta Jainkoaz, jarraiki beza lan eder ori; zu bezain langile azkarren bearra badu gure mintzaireak.
Goan den egun batez erronkaldar batekin mintzo nintzelarik, aditu nion, nabalaz edo kanibetaz, mintzo zela, erraiten; ek itz auen ordez aiztoa erabiltzen zutela.
Bertze aixkide batek erran zatan, erdaldun langile bati entzuna zuela berriki, Billaban; galdetu ziolarik, zer ari zen, birlandar jardetsi omen zion, adirazten ziolarik bigarren aldiz landatzen ari zela.
Una emen bertze bi itz zaar, ezta ala?
Larrekoa
|
 |