 |
Erratzik onena
Katuari buztana
zapaldu eiozu...
astin-astin jarririk
purrust! egingutsu.
Arri bategaz joizu
buruan txakurra...
Or joak larri-larri
alarauz etxera!
Adakiaz astoa
neurtu bizkarretik...
arrantza baten doa
belarriak zutik.
Ugao (Miravalles)-ko
alkate dana be,
euskeraz egin ezkero
jarten da astindute.
Purrustadea jaurtin
euskun lengunean,
berari ez esateko
ezer gure elean.
Alkate ori ei zan
Burgostik etorri
ta gure euskal errian
aginduten jarri.
Beti motzai euskeraz
egingo bageuntso
amurratuta geunkez
beti erabilliko.
Ta ekin eta ekin,
eleaz bakarrik,
bialduko gendukez
guztiok emendik.
Astoai adakia
txakurrai arria,
eta belarrimotzai
euskera garbia.
Euzkadi garbitzeko
ez dago erratzik
gure euskerea baiño
erratz obagorik.
Erratz au geure eskuan
daukogu, ta beraz,
lotsa puskat badogu
egin daigun euskeraz.
Ai zenbat aiñeketa
Ebrorantz orduan!
Zein pozik gu, jarririk
bidien onduan!
Orduan eingo geunke
didar biotzeti:
Gora gure euskerea!
ta Gora Euzkadi!
1917-IX-1
|
 |