 |
SANTA MARIA SAN ISIDRO ATXURLARIAREN ESPOSA GLORIOSA, EDO ONEN BIZITZA, BERTUTEAK, ETA MILAGROAK
Gure Jainkoaren Jakinde miragarriak bere Eleiza Santaren edertasunerako, Gizon, da Andreen artean Santuak nai ditu: aberatsen, da pobreen, txiki, ta andi, altu, ta bajuen artean. Aren Poderio, ta Ontasun emalleak kaburik eztu, ta ori era guzietara txit argiro erakusten du. Madridko auzoan, Santa Maria, S. Isidroren Esposa eskojituan au klaro, ta ederki ikusi zan. Jaunaren Sierba maite ta Adiskide doatsu au bere Estadu guzietan guziz miragarria izandu zan. Ezkongai gazte, edo Donzella zala, Birjiña txit garbi eder, da fama andikoa: Ezkondu ta txit onesta, ta fede ona osoro gorde zuena: Matrimonioan bertan, Jainkoa obeto serbitzeko, konseju dibinoaz, bere Senar Santuarekin batean, Anai Arreben, edo Senideen leialtasun, ta kastidade garbi osoa, boto egin, da gorde zuena. Laugarrena: Senarra zerura igo ezkero, bere Alargunza bakarrean, da pake santuko egin zuen Biziera berrian. Lau Estadu oietan Andre pobre guztien zeruko Ispillu ederra, lurrean gure Santa, ikusiko dezun bezala, izandu zan.
|
 |