 |
SARRERA
Nere Jaungoiko, zure obra guzietan Santua. Gauza on guzia zurea da, eta doai ondo egin guzia zugandik dator. Zuk Santuen marabillak eskribitzea, agintzen didazu. Zure gloriarako izan dedin, agintzen didazuna, indazu. Zuk dakizu ondo, eta Zu bakarrik Testigu ona zera, nere buruz, edo naiez egiteko au artzen eztedala. Eskribitzen nagoen leku onetan, zure lekuan guretzak dagoenak, edo aren aotik Zuk au agindu ziñidan. Ala zure naia, edo esana egiteko zure grazia betor. Zure eskua indazu nerea ondo gobernatzeko; eta zure borondatea onetan, da nere gauza guzietan, bear bezala, orañ da beti egiteko. Munduaren asieratik zure obrak asi nai ditut.
|
 |