 |
XVI Sabas ta emaztia jaioterrira
Badakigu urten ebela Berakruztik Donostijarako «Loyola» eritxon ontzi eder baten. Egun asko igaro ebezan guztizko eguraldi onakaz; gau izarratu ta irargi argijak egozanian, aurreko gaztelu ganian etzanda, Ardibasoko artzain-abestijak eta beste euskalabesti asko abesauten ebezan poz-pozik, euren jaioterrira laster eltzeko itxaropenaz. Noizik-beñian estalduten ebezan ekatx batek iru edo lau egvnetan, bijotzikara, bildur ta naibagiak sortubaz; baña ekatxa ibitu ezkero, barriro agertzen jakezan gogaldi onak, euren abesti maitiak abesteko.
Etziran eurak bakarrik; baziran beste batzuk be Españara juazanak. Onetariko batek eruazan milla ogerleko urre-gorritan garriko sendo baten, garrijan jarrita. Bein-batian, itxi ebazan dirubok aztuta ogeko burukopian, ta nopaitak ostu eutsazan. Juan zan arin ontzi-burubagana ta erazagutu eutsan gertaten jakana. Aginpidedun orrek agindu eutsen bere menpekuai aida baten ikuskatu eitezala gizadijaren sakelak eta gela guztijak, eta beian egozanai ez isteko gora igoten, sakelak eta garrija ikuskatu baga. lkuskatu ebezan gizadi ta zokondo guztijak eta Sabasen ogepian topau eben ugel-garrikuba dirubakaz.
Danak siñistu eben Sabas izan zala dirubak ostu ebazana; ta ontzi-burubak agindu eban katigutu zeitiala gela baten, jaramon baga, berak autortu ebazan argimenai, ezeukala errurik erazagutzeko. Gogamen txarrak jatorkazan burura Sabasi, gelan katigu jarri ebenian: morrosko sendua zan, eta beukazan indarrak katigutu ebenak birrintzeko gaña; baña gogarteturik gero etorri leikezan naibagiak, erabagi eban eruapena artzia, ta Jaungoikuari eskarijak egitia, argitu zeitian illunetan eguan egija. Juleren negarrak errukarrijak izan ziran, bere senar, beti ongillia, katigutu ebenian, erru-baga, siñismen okerrakaz. Juan zan Jule ontziburubagana, ta belauniko jarririk esan eutsan:
— Jauna! Nire senar katigutu dozubena errubeza da: eztaki arek zer jazo dan diru-lapurretiaz; nopaitak ipiñi ditu arek dirubak nire senarraren ogepian. Nire senarrak eztitu biar orrek milla ogerlekuok; larogei milla artuko ditu eltzen danian, Donostijako diru-etxe baten. Askatuizube oben-bako gizon ori, Jaungoikuak zeatze gogorren bat biraldu ezteizuben!
Julek onek berbok eta beste asko esan arren, ontzi-burubak erantzun eutsan:
— Argimen oberik ezpadago, ezin neike askatu zure senarra.
— Nopaitak, estutasunian aurkitu danian, sartu ditu orrek dirubok nire senarraren ogepian.
— Ori zeuk uste dozuna da, ta nik ezin neike askatu zure gizona argimen onak barik.
Onan igaro ziran iru egun, eta errimia zan senar-emazte bijen artegatasuna. Sabas, bizi-izate guztijan, beti ongillia ta gizabide onekua izan zalako, zoratu biar jakan katigu egotia lapurra zan siñismenaz, ta bestetik errukarrija zan bere emazte Jule, atsekabez ondaturik: bijak egozan zoratu biarrik euren zori-txarraz.
Jule juan zan barriro ontzi-burubagana, ta bere aurrian belauniko jarririk esan eutsan:
— Jauna! Nire senarrari zoratu biar jako bere artegatasunaz; neuk bere, senarrak lez, adimena galduko dot, egun askotan olan jarraitzen badot. Errukitu zaite, jauna, oben-bako katigutubaz, ta askatuizu lenbailen.
— Esan neutsun ezin neiela askatu argimen oberik eztaukadan artian, eta etzaite etorri nigana eskabide orrekaz.
— Itxi dazu bada bera katigu daguan gelan beragaz egon naitian, neure alegiñakaz burutasun txarrak eta artegatasuna zerbait ibitu daiotazan, zoraturik jarri eztaitian.
— Bai, zeure senarra dan ezkero, egon zaite beragaz, nai badozu.
Sartu eben Jule, bere senarra katigu eguan gelara, ta an bizi izan ziran bijak, alkarri naibagiak erazagutzen, eta Jaungoikuari erruezak askatu eizala eskarijak egiten.
Sabas katigutu zanik amargarren egunian, eguraldi ederraz, egurasten ibiltaldijak ontzi ganan egiten iarduan gizon bat, jausi zan larritasun bategaz, ta ogeratu eben. Ontzijan ezeguan osagi llerik, baña ontziko agintarijak emon eutsezan onduen eritxuben osagarrijak. Gexo au, zan Amerikatan luzaro egonda etxera Juana. Osterako egunetan, bere berbeta ta egitadiakaz gizon ona irudijan. Ogeratu ebenian, egun guztijan eta bijaramon goizerarte berba-baga egon zan, guztiz zurbildurik gorpu baten antzera, ta eguna argitu zanian, bere gelan eguan otseñari esaeutsan ontziburubagaz nai leukezala egin berba batzuk. Otseiñak ageri eutsan albista au ontzi-burubari; au jatsi zan arin gexua eguan gelara, ta onek esaeutsan:
— Jauna, uste dot iltera nuala, ta il orduko autortzen deutsut neu izan nintzala dirubak ostu nebazana, ta estutasun batek ipiñi eragin eustazan katigu dagon gizonaren ogepian. Urte as kotan egon naz Amerikatan eta eguno ezin izan dot aurreratu dirurik: eztaukat Donostijatik etxeratzeko biar dodana be, ta premiña orrek eragin deust lapurretan. Dirudun gizonari ikusten izan deutsat garrijan ugel-diruduna, ta uste neban burukopian jarriko ebala ogeratzen zanian. Goiz baten, goratu zanian, juan nintzan burukopia ikustera, ta antxe idoro neban garriko diruduna. Ostu neban, eta gero gizadija ta gelak ikuskatzen ebiltzazala ikusi nebanian, estutasunak eruan ninduban lenengo utsik topau neban gelara, ta ogepe baten jarri neban dirudun garriko ori. Askatuizu bada, jauna, katigu daukazun gizona, errueza dalako, ta betorrela ona parkeskatu daiotan erijotzako orduba eldu orduko.
Aida baten juan zan aginpideduna Sabasegana, ta eruan eban gexuaren aurrera. Gexo onek, Sabas ikusi ebanian esaeutsan:
— Neu izan nintzan dirubak ostu ta zeure ogepian ipiñi nebazana, zeu galbidian jarteko uste barik. Neure pekatu ori autortuta gero, esan deutsat aginpidedunari askatu zaizala, ta orain parkeske naiagotzu nigaitik igaro dozuzan atsekabeakaitik: parkatuten deustazu?
— Bai pozik, zeure argimen zintzuagaitik, eta Jaungoikuak be, parkatu daizula.
— Eskerrak Jaungoikuari, onek argimenok egin arte berbia ta adimena emon deustazalako!
Berba onek esan, eta ordu laurengarrenian il zan.
Bai; Jaungoikuak ezeban nai izan errueza katigu egon zeitian, eta gexuari emon eutsazan berbetia ta adimena, Sabas askatu ta bere gizabide onian jarri zeitian.
Irakurliak gogoratuko dau, Sabasek eta emaztiak euken poza askaturik eta gizabide garbijaz jarri ziranian: len atsekabez beterik begozan, orain atsekabiak aldatu ziran atsegiñera.
Arriturik egozan ontziko guztijak il zan gizonen egitadiakaz. Guztiz ona irudijan, bere taiu, berbeta ta arazo guztijetan, eta ezin siñistu leitekian lapurretan egiten azartuko zanik, ez izango zala dirubak ostu ebazana, berak autortu ezpaleu.
Ontzi-buru ta beste guztijak, egiten eutsen txera ona Sabasi ainbeste egunetan katigu igaro ebazan atsekabeakaz errukiturik. Sabas ta emaztia, arin jarri ziran zurbil eta makal; baña gero, laster artu ebezan indarrak.
Eguraldi onakaz jarraitu eban ontzijak Españako itxasbazterretara urreratu arte. An idoro ebezan lañuak, eta itxastatu eben eguzki ez liorrik ikusi baga, egun batzubetan, aize ibitubakaz. Illuntze baten, ikusi eben txalupa bat lañupian, guztiz urre eurakandik eta itandu eutsen:
— Nunguak zarie?
— Bermeotarrak.
— Nun gagoz orain?
— Matzakutik urre samar.
— Eskerrik asko. Agur.
— Agur.
Bijaramon goizian, oraindiño lañupian, aize gitxiaz juazala, entzuten eben, olatubak atxetan egiten daben zaratia; idoro eben txalupa bat, eta itandu eutsan bertako gizadijari:
— Nunguak zarie?
— Ondarruarrak.
— Nun gagoz?
— Ondarruatik urre, ta atxetatik urrago. Zuaze zerbait urrunago.
Juan ziran atxetatik zerbait urrunago; baña gero aize barik ta urjuanak itxasbazterrerutz juazala, ta illuntzian, ezer agiri etzala, uste-uste baga, ondartu zan ontzija Getarijan.
Bijotzikara zolijaz jarri ziran ontziko guztijak, galbidian egozala ikusi ebenian, baña bijaramonian, eguraldi ona ta itxasbariaz, txalupa batzuben laguntasunaz, atara eben ontzija ursako nera, ta jarraitu eban Donostijara. Bijaramonian eldu ziran portu edo kai onetara berrogetabostgarren egunian.
Sabasek artu ebazan diru-etxian, bere dirubak; jarri ebazan geiganatzen, eta senar-emazte bijak, seme-alabakaz, sartu ziran zaldi-burdi baten, eta juan ziran Goierrira. Ain zuzen be, Juleren aizta Pantzeske idoro eben zeian bildots batzuk saltzen eguala. Besartetu, ta mosuka jan eben alkar aizta bijak, eta jarraitu eben, alkarri aspaldiko edestijak erazagutzen.
Zerbait aratxuago eguan gizalaba bat gaztaiak saltzen, eta Pantzeskek itandu eutsan Juleri:
— Ezaututen don ori, or gaztaiak saltzen dagon emakuma ori?
— Nik ez.
— Sabas, ik bez?
— Nik ez.
— Orixe dok ba arako Ardibasora juaten zuan Marte eritxon gaztai-saltzallia, Agaton-korkotxegaz ezkontzeko eguala, oneri itxita, Amerikatatik etorri zan lengusu bategaz ezkontzeko ustiaz ibilli zana, ta azkenian, ago-bete azurregaz geratu zana, lengusu orrek, senidiaz ezkondu nai ezebalako.
Jule.— Ori da?
— Bai, orixe da, guztiz ondo apaindurik Ardibasora juaten zana. Oraintxe be juaten da ara gaztai billa, ta gomuta izaten ditu Agatonegaz igaro jakazan edestijak.
Sabas.— Ezkondu zan berori?
Pantzeske.— Lengusuba ezkonduta seigarren urtian, arpegija tximurtuten asi jakanian, ezkondu zan, arako Paulin mandazain, Adelaideri, dendako sartenak Gaztelara, saltzera eruaten eutsazanaz.
Sabas.— Zarkotetxuba dago, baña oraintxe bere, taiu oneko gizalabia da.
Pantzeske.— Bai zera! Lenagoko antzik be eztauko.
Goierriko zaldi baten ganian jarri ebezan euren gauza guztijak, eta etxeratu ziran Sabas, Jule ta Pantzeske, Ardibasoko Beketxera. An idoro ebazan Julek bere guraso zarrak: besartetu ebazan, eta negarrez pozen pozaz egon ziran luzaro. Sabasek bere, antxiñako gertaerak aztuta, besartetu ebazan gogotsu ta amultsu.
Aitamakaz geratu ziran bizi izaten, arik eta etxe-barri bat, eurak bizi izateko eregi arte.
Juleren guraso ta nebarrebak agua zabalik egoten ziran, batian Sabasek eta bestian Julek agertzen eutsezan edestijakaz; batian Amerikatakuak eta bestian itxasuetakuak. Sei illebetetan be, ezebezan amaitu, urte askotan igaro ebezan atsegiñak eta atsekabiak, euren lanetan, salerostietan, urre-batzietan eta bizi izate guztijetan.
Tomas ta Agatonen etxekuak be, egiten eutsezan agerraldi asko, entzun gurarik orrek bijok eta euren emazte Amele ta Genare zelan juazan euren bizibidian; zeintzuk ziran lanak eta zer irabazten eben salerostiakaz. Tomas, Jule ta Ameleren nebarrebak eta Agatonen anaieak be, Amerikatara juateko gogo andijaz egozan, jakin ebenian diru asko eukela Ardibasotik juan ziran guztijak.
Sabasek esaten eutsen:
— Guztijok ezin juan izango zarie, baña bi juan biarko dira Tomas ta Agatonek jaioterrira etorri nai dabenian, gudu edo beste gertaera galbidetsuren batek, etxaguntzak saldu erazotenb ezpadeutsez.
Solo edo basuetan, eguraldi txarrakaz lanik ezin egin zanian, batzen ziran guztijak Beketxen; ta sukaldian, subaren inguruban jezarririk, egoten ziran gogaldi onaz Amerikatik etorri ziranen edestijak entzuten.
* * *
Agatonen anaie Sekundin eritxonak itandu eutsan Sabasi:
— An eztala negurik egoten esan dozube?
Sabas.— Bai; an beti egoten dok bero, ta etxagok negurik: iparraldeko aiziak putz egiten daben edasti baten, egoten dozak egun batzuk otz samarrak, baña emekuelako otzik iñoiz bez; edurra zer dan be etxakijek bertako semiak. Egunak eta gabak, ordu-erdi gora-bera, beti zuazan bardiñak gu gengozan lurraldian, eta lanak, urte guztijan egiten jubezak goizeko seiretarik arratsaldeko seiretararte; goizeko zortziretan gosarija artzeko bitartiaz, ta eguberdijan ordu biko atsedenaz.
Sekundin.— Eguzki, irargi ta izarrak, emen lez ikusten dira Amerikatan?
Sabas.— Ementxe lez zeru guztija; baña orretan aditzen dabenak esaten jubek, zeru-argi guztijak, gu gengozan tokijan igaro oi dirala, emen igarota seigarren orduban. Orregaitik, emen eguberdija danian, an goizeko seirak izaten dira. Aditu dok?
Sekundin.— Bai, aditu jubat: orduban emetik arutz jubak zeru guztija.
Sabas.— Bai, ta arin gero juan be: sei ordutan egiten jozak eguzkijak, guk ontzijaz berrogetabost egunetan egin genduzan bidiak.
Sekundin.— Gizonak! Ori dok ibilketia! ta irargi, izar ta zeruargi guztijak juango dozak abijada orregaz sartalderutz, bijaramonian beti lez barriro sortaldian gora etorteko. Miragarrijak dozak onek munduko gertaerok. Esan oi da, Jaungoikuak jaurti ebazala izartegira, zeru-argi guztijok, eta arrezkero geratu barik, bakotxa bere abijadiaz, dabiltzazala berak izentau eutsezan bidiak jarraitzen.
Sabas.— Bai, ikusten juaguzak egunaro, zeru-barren batetik igo ta bestetik jasten dirala, ibilketako legiak ondo zainduta.
Sekundin.— Gure adimenera eztozak eltzen zelan izan leikezan orrek zeru-argijen ibilketa miragarrijok.
Jule.— Orrek Jaungoikuaren legepian jagozak eta Berak bakarrik zuzentzen jozak!
Sabas.— Lurbira onetako jakitun batzuk ezagutu jubezan, Eguzki ta Irargijak euren ibilketetan dabezan legiak. Orregaitik gomuta izangon, bein-batian esaten zala, onen egun eta ordutan, Irargijak Eguzkija estalduko ebala. Ziatz-ziatz alantxe gertau zuanan: esaten zan orduban estaldu zan Eguzkija zeru garbija eguala.
Jule.— Bai, gomuta dot jazoera ori, ta gizadi guztija egon zan arriturik.
* * *
Sabas ta Jule, Beketxera eldu ta bigarren egunian, juan ziran Ardilandara artzañakaz batutera, ta Aritx-tantaipian guztijak jarririk, abesau ebezan artzain-abestijak euren antxiñako artzain al dijan abesauten ebezan lez. Atsegintsuba izaten zan eurentzat toki atan abesti orrek abesautia, gaztetasunen gomutagarri.
Ganera, Sabas ta Julek abesau ebezan senar orrek asmauriko etorrerako agurrak, bide batez bijen edasti batzuk autortubaz.
Ona emen etorrerako agurrak eta artzañen erantzupenak:
Etorrerako agurrak
Sabas ta Jule
Agur Ardibasoko
Etxe ta mendijak
Geure bijotzetako
Atsegingarrijak.
Ondo argi daukaguz
Gaur geure begijak
Ikusten gaztetako
Zokondo guztijak.
Bijak
Bijotz samurtubakaz
Agur erritarrak
Agur jaioterriko
Baserri ederrak.
Pozagaz darijoguz
Gogotsu negarrak
Agur bijotzetako
Guraso laztanak.
Artzañak
Agur zeuberi bere
Erritar maitiak
Etxatzubezan aztu
Etxera bidiak.
Agur ba etorreran
Bertoko semiak
Pozez beterik gaukaz
Zeubek ikustiak
Sabas
Neure bijotz illagaz
Gorputza ikara
Juan nintzan itzal-itzal
Amerikatara.
Naibage mingarrijak
Zerbait ibiltzera
Neure erri maitetik
Ninduben atera.
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Sabas
Guztiz adu onian
Nintzan an geratu
Irabazbide ona
Ein jatan agertu.
Tolosa etxaguntzan
Ninduben ni artu
Langillen agintari
An neban jarraitu.
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Sabas
Gexorik nenguala
Osategi baten
Neska bat nire gelan
Jarri zan ni zaintzen.
Nire begi itzalak
Zer eben ikusten?
Neure Jule laztana
Ardurak artuten!
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Sabas
Ai nor dakust nik emen!
Esan nebanian
Artega pozen pozaz
Jarri nintzanian;
Berak itandu eustan
Errukor antzian
Ezer gertaten jatan
Neure gorputzian.
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Sabas
Gorputzian ezeze
Baita bijotzian
Ai zein atsegintsuba
Gexo minberian;
Emen agertutia
Begijen aurrian
Neure Jule laztana
Gexozain lanian!
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Jule
Nor zara zeu, gizona,
Nungo euskalduna
Bijotz samur orregaz
Ni maite nozuna?
Autortu dazu zer dan
Gertaten jatzuna,
Ni sendatzera nator
Zeure osasuna.
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Sabas
Enozu ezagutzen
Ai Jule kutuna!
Ezin ziñeike neurtu
Nire poztasuna
Esango deutsut gogoz
Jakin nai dozuna
Naz Goiketxeko Sabas
Ardizain laguna!
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Jule
Neure Jaungoiko laztan
Jaun maitagarrija
Au da arrigarrizko
Zeure mirarija!
Ai Goiketxeko Sabas
Errukigarrija
Jaunak egin daizula
Sendatu bizija!
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Sabas
Poztasun andijagaz
Ni osatu nintzan
Jule neure laztanai
Bizija zor neutsan.
Len maitetasunagaz
Kutuntxuba bazan
Orain esker guztijak
Beretzat neukazan.
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Bijak
Gurasuen baimenaz
Ta lege onian
Alkarri laguntzeko
Ezkondu giñian.
Jarraitzeko gogotsu
Beti onbidian
Bizi au igaroten
Maite ta bakian.
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Bijak
Agur asaben toki
Ta jaioterrija
Orain betetu dogu
Geure gurarija.
Lausuak aldenduta
Jatorku argija
Agur geure baserri
Goguangarrija.
Bijak
Bijotz samurtubakaz...
Artzañak
Agur zeuberi bere...
Ardibasora eldu ta seigarren illebetian, Sabas ta emaztiak artu eben etxe bi alkarren onduan eregiteko burubidia; bata eurak bizi izateko, ta bestia baserri etxia, korta, goianengo, sabai, ollatoki ta laba-gela onakaz, maizter bat bizi izateko. Onek etxiok jaso biar ziran Beketxe baño beratsuago, Ibaigarden onduan. Toki atan erosi eben, etxiak, sei solo ta zugazti onak zuzentzeko naiko zan lurralde bat, eta Goierri ta Beterriko langilliakaz jaso ebezan etxiok, landu soluak, garbitu basuak eta jarri zugatz landarak biar ziran tokijetan. Urtebetian amaitu ebezan lan guztijak, eta juan ziran bizi izatera euren etxe barrira. Juleren neba ezkonduriko bat, emazte ta sendijaz, juan ziran bizi izatera alboko basetxera, idi, bei, ardi, egazti ta eukezan abere ta gauza guztijakaz. Onek emongo eutsen etxagunari, artzen eben uzta guztijaren amarrena, urteko sari edo alogertzat. Juleren neba oni eritxon Sabin eta Illere bere emaztiari: eukezan iru seme— alaba gaztiak.
Sabas ta Julek ezeuken lan-arazorik eta euren atsegin eztitsubena izaten zan, auzoko artaldia goizaro mendiratu ta illuntzian etxeratzia; beste etxietako artzañakaz artzain-abestijak abesauteko goguaz. Gazteturik jarten ziran arazo orretan ebiltzanian.
Jule gexozain osategijan sartu zanian, ta Sabasek Amerikatara juan biar ebalako agur itzalak egin ebazanian, nok siñistuko eban, mirariz lez Amerikatan bijak alkar idoroko ebela? Nori otuko jakan alkarregaz ezkonduko zirala, ta aberastuta jaioterrira biurtuko zirala, Lurbira onetan atsegintsu azkeneko urtiak igarotera? Olako gertaera guztijetan, Jaungoikua ibilten da bitartian, bakotxari bere sarija edo zeatzia emoten. Ikusi ebezan Amerikako lurraldiak, mendijak, ibaiak, aberiak, enda askoko gizadija, zurijak, orijak, baltzeranak eta baltzak; eta ekandu onak eta txarrak; itxasbazter ta itxas-zabalak; barealdi ta olatu-aldijak; ekatxak eta aize ta euri indartsubak; igaro ebezan atsegin eta atsekabiak, eta azkenian eldu ziran zorijonian eta pozik jaioterrira, gaztetan bizi izan ziran abijara, aurrerantzian ill arte bertan bizi izateko, ta euren azurrak gurasuenak egongo diran tokijan lurpetzeko.
Michel-pelotak ezeban idoro olako zorijonik; urre artian, guztiz pozik bere lanetan ebillenian jausi jakan ganera urre txatalak eukazan arri andi bat, eta bertan arripian geratu zan gixajua. Amaika sarten eder saldu ebazan gaztetan Durangon eta ingurubetan!
Itxi daiguzan orain Sabas ta Jule euren abijan, guraso ta artzain arazuakana dauken maitetasunaz, igaro diran iru urtetan; eta guazan Tomas, Agaton eta emaztiak, salerostietan, Mexikon, zelan dabiltzan jakitera.
|
 |