GURE AITA
Gure Aita, zeruetan zarena:
Erabil bedi sainduki zure izena,
Ethor bedi zure erresuma,
Egin bedi zure borondatea zeruan bezala lurrean ere.
Iguzu egun gure eguneko ogia,
Barkha zagutzu gure zorrak, guk gureganat zordun direneri barkhatzen dioztegun bezala,
Eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzera,
Bainan begira gaitzatzu gaitzetik.
Halabiz.
AGUR MARIA
Agur Maria, graziaz bethea, Jauna da zurekin;
Benedikatua zare emazte guzien artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
Maria saindua, Jainkoaren Ama, egizu othoitz gu bekhatorosentzat, orai eta gure heriotzeko orenean.
Halabiz.
SINHESTEN DUT
Sinhesten dut Jainko Aita bothere duenaren baitan, zeruaren eta lurraren Kreatzailean;
Eta Jesu-Kristo haren Seme bakhar Gure Jauna baitan;
Zoin kontzebitu baitzen Izpiritu Sainduaren bertutez, sortu zen Maria Birjinaganik;.
Pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuaren azpian, gurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten;
Jautsi zen ifernuetarat; hirugarren egunean jeki zen bizirik hilen artetik;
Igan zen zeruetara, non jarria baitago Jainko Aita guziz botheretsuaren eskuinean;
Handik ethorriko da bizien eta hilen jujatzera.
Sinhesten dut Izpiritu Sainduaren baitan;
Eliza Katholiko Sainduan, Sainduen phartaliertasunean;
Bekhatuen barkhamenduan;
Haragiaren piztean;
Betiere iraunen duen bizitzean.
Halabiz.
FEDEZKO AKTA
Ene Jainkoa, sinhesten ditut, zinez eta ene bihotz guziaz, Eliza Katholiko Apostoliko Erromanoak sinhesten eta irakasten dituen gauza guziak, zeren zuk, egia bera zarenak, irakatsi baiterazkotzu.
ESPERANTZAZKO AKTA
Ene Jainkoa, esperantza dut, sinheste fermu batekin, emanen derautazula, Jesu-Kristoren merezimenduen bertutez, mundu huntan zure grazia, eta, zure manamendueri jarraikitzen banaiz, bertzean zure loria, zeren hitzeman baituzu eta baitzare zure hitzetan osoki leiala.
KARITATEZKO AKTA
Ene Jainkoa, maite zaitut ene bihotz guziaz eta gauza guzien gainetik, zeren baitzare guziz ona eta osoki maitagarria: maite dut halaber ene laguna ene burua bezala zure amoreagatik.
|