LUIS LUZIEN BONAPARTE PRINTZEARI
Jauna:
Gure buruzagi handienak, osoki sartuak gure itsas-hegien edertasunez, heldu dire une guziez hekien ikusterat eta bere emaitza nasaiez Euskaldunen gainditzerat.
Gure mintzaiaren aberastasunak zaitu zu ere gureganatu, eta zure Euskaldunen arteko egoitzak irabazarazi zaitu betikotz populu horren ezagutza biziena; zorionez gainditua da ikusteaz haren mintzaira ikasmenetan hartua printze batez, zeinaren jakitate handiak berregintza geihagoko bat ematen baitio.
Dohatsu naiz zure arartekotasunaren azpian emateaz lan xume bat euskaraz eskribatua. Huntan bilatu dut agertzea gizon hainitz aipatu baten itxura eta herriaren ohikuntzak; huntarik bilduko den irabazia izanen da euskaldun gizon zahar gaixo bat bere zorigaitzetan arintzeko.
Onetsi duzu egin zaitudan eskaintza; ordainez, zilegi utz nazazu, Jauna, ene ezagutza handienak zuri bihurtzerat.
Eskerrak emanez zure nahi onezko gerizari, agertu dut lehia gehiagorekin ene liburua jendeen begietarat.
Igurikitzen dut beraz irakurtzaileak onetsiko duela, zuk bezala, horren hedarazteko izan dudan xedeagatik.
Onets zazu, Jauna, zure zerbitzari leihalaren agurrak.
DASKONAGERRE
Kontseilu Jeneraleko menbra.
Baionan egina, hazilaren 20-an 1866-an.
|