 |
OTHOITZAK
SAKRAMENDU SAINDUAREN ERREZIBITZEKO
AITZINETIK EGITEKO OTHOITZA
Heldu naiz aldarean
Banket preziatura,
Zure seme bakhotxaren,
Iauna, Sakramendura.
Baiñan beharra bezala,
Heldu naiz haren gana,
Eria doan bezala,
Mirikuaren gana.
Lizun eta tatxatua,
Ithurri Sakratura,
Iauna, gero garbitua,
Nadiñ zure gustura.
Itsutua argiaren,
Nola ahal, ondoan,
Gorputz Preziatuaren,
Huna, Iauna, non noan.
Guziz eskas eta gabe,
Huna ene lastima?
Ageri dut erran gabe,
Nola dudan arima.
Othoi beraz, ene Iauna,
Ikhusazu eria,
Kobra dezan osasuna,
Egiozu grazia.
Ikhusazu lizundua,
Zu iduri zuena,
Khen iezozu bekhatua,
Hark daduka lizuna.
Itsua da, guda zazu,
Penaz badu zer egin,
Iauna urrikal bekizu,
Dabilantzat zurekin.
Pobre eta billuzia
Dago erendaturik,
Besti bedi den guzia,
Zutaz faboraturik.
Errezibitzeko arren,
Dine errendatua,
Nadin zure semearen
Gorputz preziatua.
Fazoiñ huntan dukedantzat,
Eskas naizen guzia,
Arimaren Ianharitzat
Aiñgeruen ogia.
Bizi naiteken bezala,
Ogi saiñdu harekin,
Ezpaldin banintz bezala,
Neure buruarekin.
SAKRAMENDU SAINDUA ERREZIBITU ONDOAN ESKEZ EMATEKOAK
Badakit ahal guziak,
Enituzkela aski,
Iauna, nik zuri graziak,
Emateko dineki.
Utzi nauzu hurbiltzera,
Bekhatore handia,
Aldareko Mahaiñera,
Han nadinzat sasia.
Sobra Miserikordiaz,
Darotazu usatu,
Graziazko Ianhariaz,
Zeren nauzun bazkatu.
Zure amudioaren,
Hau da obra thailla!
Ian dut zure semearen,
Gorputz Preziatua.
Ezdadilla othoi gertha,
Beraz ene kaltetan,
Egungo ene banketa,
Baiñan salbamendutan.
Dadiñ ene fedearen,
Bethi borthitzgarria,
Zeiñ nahi den atakaren,
Defensatzat iarria.
Gerta bekit bizioen,
Khasatzeko ariman,
Gehiago eznagoen,
Eman nauten lastiman.
Karitate, humiltasuna,
Bertze Berthuteekiñ,
Zure Maitetarik nauzun,
Tudan bethi neurekin.
Nadiñ haren bidez bethi
Zurekin iuntatua,
Baiñan, Iauna, ez permeti,
Naizen separatua.
Bekit gobernatzekotzat
Dohatsuki munduan,
Eta Zeruko gidatzat,
Partitzeko orduan.
Harat arribatu eta,
Iauna, bide hunetaz,
Dudan sekulako besta,
Loriazko banketaz.
Aiñgeruekin batean,
Balsatua ni ere,
Zaitudala aitziñean
Ikhusten bethiere.
SAN FRANZESEN LAUDORIOTAN
Bethiere laudatzeko
Zara saiñdu handia,
Zordun zaitzu sekulako,
Bekhatore guzia.
GLure salbatzaillearen,
Iduria zeurekin,
Gidaritzat gaxo haren,
Zeure bortz zaurirekin.
Zu izan zaran bigarren,
Hari behar orduan,
Illhun orde argiaren,
Emateko Munduan.
Ikhusirik hastandua,
Zagoela zerutik,
Ifernura prestatua,
Partitzeko Mundutik.
Zeure bihotzeko penez,
Hanbat sentimenekin,
Haren gatik zintuenez,
Begiko nigarrekin.
Mobitu zen berehala,
Trinitate guzia,
Urrikaltzen zitzaiola,
Gizonaren bizia.
Bizi, Damnazionera,
Arruta zadukana,
Zutaz Zeruko bidera,
Izatu da emana.
Zure etxe sakratua,
Aski dugu lekhuko,
Bereziki hautatua,
Grazian emateko.
Bethiko konzedituak,
Zure Induljenziak,
Dadutza konsolatuak,
Bekhatore guziak.
Esker beraz darotzugu,
O gure faborea,
Zutaz kausitzen baitugu,
Zerurako bidea.
Bekhatuak barkhaturik,
Dugun salbamendua,
Huna graziaz betherik,
Zure etxe saiñdua.
Baiña, othoi mundu huntan.
Hala nola grazia,
Dugun zutaz zeruetan:
Sekulako loria.
DIES IRAE DIES ILLA
Egun ikharagarria,
Azkeneko eguna,
Mundu akhabagarria,
Ikhusiko duguna.
Berehala hill guziak,
Diratezke orduan,
Hobitarikan ilkhiak,
Tronpetaren soiñuan.
Aitziñera tronuaren,
Ioan beharko dukete,
Nork bere sentenziaren,
Berriak han tuzkete.
O ikhara ordukoa,
Iujea ikhustean,
Gurutzatu den Ienkoa,
Tronuaren gaiñean.
Obren examinatzekotz
Dagoela iarria:
O Examen huntarakotz,
Bihotz trasigarria.
Aitzinera ekharriko,
Daiteke liburua,
Bat bederak aditzeko,
Bere obren Kontua.
Egin tugun obretarik,
Hala nola Munduan,
Ahantz, edo estalirik,
Ezdaiteke orduan.
Zer derraket ordu hartan,
Nor fabore aldean,
Iustua bera penetan,
Kausituko denean.
Ikharazko Majestate,
Handiaren Ienkoa,
Duzun nitaz pietate,
Nadiñ zerurakoa.
Zerutikan enegatik,
Iautsi zara lurrera,
Ene salbatzeagatik,
Gurutzean hilzera.
Eztakidan alferretan,
Beraz Ienko maitea,
Gertha, baiñan faboretan,
Zure heriotzea.
Iuje Iustu Benganzaren
Orduan zaitezkena,
Zaizkit, barkhamenduz arren
Baliatzen zarena.
Kriminel naiz, eta hala,
Bizi naiz ikharetan
Baiñan ikhus Iauna, nola,
Nagotzun nigarretan.
Barkhatu Madalenari,
Hañitz falta diozu,
Gurutzean ohoiñari,
Halaber diotzatzu.
Esparanzan bethiere,
Nagoke hek bezala,
Urrikalduko ni ere,
Agien natzaitzula.
Hala gaiztoetarikan,
Apart onen artean,
Naitekela Emanikan,
Eskuiñeko aldean.
Madarikatu guziak,
Bistatik khasaturik,
Naukela zure graziak,
Benedikatutarik.
Othoitzez, Iauna, humilki,
Bihotzetik nagotzu,
Narraitzun bethi fidelki,
Zerork gida nazazu.
O egun nigarrezkoa,
Beharko dukeguna,
Guzion Iuiatzekoa,
Azkeneko eguna.
Barkha, barkha Kreaturei,
Iauna, duten Zerua,
Emozute defuntuei
Sekulako pausua
Amen.
TENPESTAZ ATAKATUAK DIRENEAN, MARIÑELLEN OTHOITZA
Tenpestak sesitu gaitu,
Galdu gara guziak,
Faboratzen ezpagaitu,
Iauna, zure graziak.
Sepulturak dakuskigu,
Itsasoan barrena,
Begietan hurbil dugu,
Haratzeko orena.
Ea beraz, gure Iauna,
Huna behar ordua,
Hedazazu gure gana,
Zure esku Saiñdua.
Manazazu kalma dadiñ,
Haizearen furia,
Itsasoa eder dadiñ,
Eta mansa guzia.
Ez ondora bai ondora,
Menera hurbilduak,
Eman zintuen salbora,
Zure dizipuluak.
Elementa zutelarik,
Bizi etsigarria,
Zuk hitz xoillaz manaturik,
Kalmatu zen guzia.
Galdez fabore beraren,
Nigarrez gagozkitzu,
Perill huntarikan arren,
Iauna, salba gaitzatzu.
Erosiak nola garen,
Zure odol Sainduaz,
Orrhoit zaite, Iauna arren,
Ez gure bekhatuaz.
Kausa gure bekhatuak,
Egia da direla,
Tenpestaz atakatuak,
Zeren garen hunela.
Baiñan othoi ikhuskitzu
Ditugun urrikiak,
Barkha, Iauna, dagozkitzu
Gure bihotz guziak.
Doloretan urthatuak,
Geure falta handiez,
Harzen ditugu doluak,
Egiñ tugun guziez.
Orai eta sekulako,
Gure Ienko Iustua,
Zaitugula Maitatuko,
Harzen dugu Botua.
SUB TUUM PRAESIDIUM
Antiphona
Zure gana heldu gara,
Ama Ienkoarena,
Har gaitzatzu gerizera,
Guarda gaitza ketzuna.
Othoitzak heldu zaizkitzu
Gure bihotzetarik,
Bethi begira gaitzatzu,
Perill guzietarik.
—Ienkoren ama arren,
Khristoren promesentzat:
—Eman zaite, digne garen,
Othoitzetan guretzat.
OTHOITZA
Miserikordia guztiz, zeiñ handi eta eziñ erra daitekenaren Ienkoa, ez xoillki gizon baiña oraiño zaren, gizonaren seme nahi izañ duzuna: Ienkoa aita Zeruetan zinduenak, lurrean emaztea Amatzat hartu duzuna, othoitzez gagozkitzu humilki Egiñ diezaguzun fabore zor zaion Debozionearekiñ haren orrhoitzapena Zelabra dezagun, baxotasun berarekin ohora haren Amatasuna, eta erenda haren Dinitate gorari geure obligazionezko agurrak, zeiñak Espiritu Saiñduaren Berthutez Konzebitu Baitzaitu, erdi baita zutaz gelditurik Birjina, eta izan baitzaitu lurrean bere Obedient, gure Iauna, Aita eta Espiritu Saiñduarekiñ bizi zarena mendez Mende, Amen.
STABAT MATER DOLOROSA
Ama Doloraturikan,
Bazagoen tristea,
Bistan gurutzaturikan,
Zakusala semea.
Amak hala zakusala,
Zer pena etzaraman,
Kutales batek bezala,
Zaurthurikan ariman?
O Ama Dolorosoa!
Zeiñek erran zezaken,
Zure pena ordukoa,
Zeiñ lastimagarri zen.
Elas pena, pena, triste,
Sesitu ziñtuena!
Atakatu bezaiñ fite,
Hill kolpea zuena.
Nor zeiteken ama hala
Zakusala penetan,
Etzaitena berehala
Partale doloretan.
Azote kolpez zaurthurik,
Odolez uholdea,
Ikhusi du gorputzetik,
Zariola semea.
Ikhusi du gurutzean,
Herioa sufritzen,
Egarrizko dolorean,
Mundutikan partitzen.
Ea amudioaren,
Ama egiazkoa,
Egidazu dudan arren,
Zue duzun ondikoa.
Tuda nik ere zurekin,
Sentimenezko harrak,
Bihotzeko suspirekin,
Begietan nigarrak.
Zure semearenetan,
Egidazu fabore,
Har nazazu doloretan,
Partaletzat ni ere.
Haren zauriz bihotzean,
Zaurthua nabillala,
Bethiere gurutzean,
Bizi naiten bezala.
Den nik maite dukedana,
Bizi eta hillean,
Iesus nigatik hill dena,
Zu harekiñ batean.
Den ene memorioan,
Gurutzea iarria,
Iesus izena ahoan,
Iesusekin Maria.
Nadintzat partale arren,
Zakiskit faboretan,
Pasione Saiñduaren,
Merezimenduetan.
Zu zaitut, ama maitea,
Gidaritzat Munduan,
Neure fabere uster,
Hilzerako orduan.
Zure semearenganik,
Izanikan grazia,
Dukedanzat beraganik,
Sekulako loria.
OTHOITZA
Iesu Khristo, gure salbatzaille Iauna, othoitzten zaitugu humilki, Birjina Gloriosoa, zure ama, Gertha dakigun bitarteko zure miserikordiaren aitziñean orai, eta heriotzeko orenean, zeiñaren arima zure pasione Saiñduaren dolorean kutalesak iragan baitzuen bizi, zarena aita, eta Espiritu Saiñduarekin Mendez Mende.
ANDRE DENA MARIARI EGITEKO OTHOITZA
Zeruetan ene zaren,
Adbokatzat iarria,
Iduk-azu bethi arren,
Enegana begia.
Ikusteko non nabillan,
Ala zure ondotik,
Ala menean nabillan,
Hastanzeko bidetik.
Senti nauzun bazain laster,
Noala hastanzera,
Egizu zuk ere laster,
Ene faboratzera.
Bitartekotzat ugatza,
Emozu semeari,
Eta semeak bemotza,
Bortz zauriak aitari.
Zeruraiño arribatu,
Eta ikhus artean,
Aita, Seme, Espiritu,
Zu hekien batean. Amen.
FINA
|
 |