 |
TERZIA
Debotak san-Radegonda
Priman enzun duzue:
Terzian saindu Klodilda,
Asisti dezazue;
Ofizio saindu haren,
Meditazionetan,
Bethi okupatua zen,
Bestitze guzietan.
Penatua bihotzean,
Soiñ superbioz zeren,
Borxazko lege batean,
Bestitu behar zuen.
Nahi ezpazuen ere,
Nola kondizinez,
Baitzen Erregiñen pare,
Borxatzen zen dolorez.
Maria Egipiziana,
Begien aitzinean,
Ordean zuen emana,
Errethaula batean.
Etzuen Urre zillharrez
Bere soin berregina,
Bainan bai iratxarloez,
Desertuan egina.
Moda laudatzeko hari
Begira zagokala,
Mintzo zitzaion Iaunari,
Suspiraz ziotsala.
Eman darozut bihotza,
Ene Iauna guzia:
Hala darotzut gorputza,
Desiraz billuzia.
Saindu billuz hunen gisa,
Gogoz billuzirikan,
Ezagula errefusa,
Duen soiñagtikan.
Buruko Khoroarenzat,
Ene bihotzekoa,
Daite bethierekotzat,
Zure aranzezkoa.
* * *
Gutiago hanbatenaz,
Gorputzaz kasu zuen
Gehiago zenbatenaz,
Kontenplatzen baitzuen.
Lurra bere ethorkian,
Sorthua bekhatutan
Naturalki miserian,
Zakusan zorthe huntan.
Zer gorputzaren behar da
Bestitzekoa beraz?
Berak, dio, lurretik da,
Lur beretikan beraz.
Aparta beraz niganik,
Banitate guziak,
Halaber ni zuen ganik,
Dio Saindu handiak.
Berthuteaz bestitua
Iauna dakusazuna,
Hura duzu hautatua,
Eta maite duzuna.
Ala aberatski besti,
Baita zure gustura,
Zogoz billuzia bethi,
Dabillana ardura.
Saindu Egipzianaren,
Huntarakotz begiak,
Jintuen Errethaularen,
Gaiñera egotziak.
Elas zer ziñoela,
Ene Iauna ni baithan,
Saindu hau penaz hunela,
Eta ni plazeretan.
Hanbat Urthez biluzia,
Desertuan barrena,
Eta nik bizi guzia,
Penarik eztuena.
Iauna othoitzez nagotzu,
Hura zen Desertua,
Arren, den egin dezazu,
Ene othoiz lekhua.
* * *
Bere baithan Desertuak,
Eztu handidasunik,
Halaber eztu munduak,
Nihoiz humiltasunik.
Desertuan ikhasten da,
Zer daiten bat bedera,
Eta nola, orrhoitzen da,
Behar den lurrera.
Munduak berzela dio,
Irakasten eskola,
Denetik erraten dio,
Goragokoa dela.
Harrarasten diotzala,
Fite bere ordenak,
Handidasunak direla,
Zuzenki dagotzanak.
Nihor ere ez bezala,
Gero bestitu eta,
Zeruko baliz bezala,
Pretenditzen du besta.
Agur guziak beretzat,
Halaber behatzeak,
Estimak ez berzerentzat,
Hain guti laudatzeak.
Zuen sinpletasunean,
Debotak bazaudete,
Zeruaren aitzinean,
Handiago zarete.
Zuetaz dirate bestak,
Bethi nago kortean,
Zuen laudorioz iustak
Aiñgeruen artean.
Enozue gorputzari,
Sinpleki bere soiñua:
Lekhurikan ez modari,
Aldatzeko fazoiña.
Zareten Esther bezala,
Iaunaren aitzinean,
Handidasunik eztela,
Soin dakharzuenean.
* * *
Zer othe daite Naturan
Haren kontragorikan
Sarri denaz sepulturan,
Baizen, ez kasurikan?
Gorputzaren artha batez,
Hanbat pena Munduan,
Daitelarik Ustekabez,
Xixarien lekhuan.
Hura Ienkotzat bezala,
Bat bederak adora,
Desira duen bezala
Ahal baleza, dora.
Has detzagun has auhenak
Suiet huntaz Debotak,
Bihotzetik Dolamenak
Gero nigar zorrotak.
Gorputza besti dadilla,
Aberatski guzia,
Arima ibill dadilla,
Ordean billuzia.
Daiten aberatskiena,
Izan arren soinean,
Alabaiñan lehen zena,
Da bere izatean.
Ezin Naturan daiteke
Kausi sekreturikan,
Non gorputza baitaiteke,
Lur denaz bertzerikan,
Harren obratuak dire,
Haren bestigarriak;
Har berak izanen dire,
Haren irestgarriak.
Zerbitzatu dutenean,
Bizirik dagoeño,
Ianen dute hill denean,
Konsumi daitekeño.
Dugun dugun berehala,
Saindu Egipziana,
Desertuan zen bezala
Begietan emana.
* * *
Bethi kontenplatzekoa,
Zara saiñdu handia,
Gure eskolatzekoa,
Duzu bizi guzia.
Hanbat urthez egoitzatzat
Zinduen Desertua,
Ohea pausuarentzat,
Aranzez moldatua.
Gorputzean doloreak,
Ariman sentimenak,
Hauk ziren zure loreak,
Hautatu zintuenak.
Dela bero, dela hotz zen.
Bethi billuzgorria,
Huna Desertuan zer zen,
Zure bizi guzia.
Han egon zaren Urtheak
Berogoi eta zazpi,
Hetan belhar xoil iateak,
Etzizaizkitzun aski.
Debotak kontenpla beraz
Desertuko Maria,
Alda huntarakotz beraz,
Zeiñek bera bizia.
Ikhasagun haren baithan
Nola pena, dorpheak,
Behar diren Mundu huntan,
Gorputzaren doteak.
Ezdagoka gorputzari,
Dugun hartaz artharik,
Baiñan xoilki arimari,
Alde guzietarik.
Konsiderazagun arren,
San Klodilda penetan,
Saiñdu Egipzianaren,
Imitazionetan.
Begiran egon ondoan,
Haren bizitzeari,
Ikhusagun nola doan,
Minzatzera Iaunari.
* * *
O Iauna zertako othe,
Gorturik fortunez,
Mundu hutan nauzu bethe,
Hanbat handidasunez.
Fortunaren gorenean,
Eman nauzu tronuan,
Zu zerori gurutzean,
Enetzat zen lekhuan.
Zarelarik loriaren,
Egiazko Ienkoa,
Eta ni miseriaren
Esenplutzat iaioa.
Erregezko zure markak
Kontenplatzen tudala,
Ikhusten tut diferentak,
Enetarik direla.
Khoroa duzu buruan,
Baiñan aranzezkoa:
Zeptroa zeure eskuan,
Halaber seskazkoa.
Ganbiatu behar tugu,
Batak berzearenak,
Nik zureak baititugu,
Zuk eneak direnak.
Ohore, Zeptro, Khoroez,
Burutik oñeraino,
Billuzten naiz ni neureez,
Borondatez oraiño.
Biziko naiz ene Iauna,
Desertuan bezala,
Maria Egipziana,
Imitatzen dudala.
Haren bizi penatua,
Desertuan zuena,
Dadukadala sarthua,
Bihotzean berana.
Gaiten partale Debotak,
Saindu Klotildarekin,
Billuz detzagun gorputzak,
Beraz bihotzarekin.
HIRURGARREN REFLEXIONEA
TERZIAREN GAIÑEAN
O itsumendu borthitza,
Bat bederak duena,
Berreginzeaz gorputza,
Munduan hanbat pena.
Dakigula hobirako,
Prestatuak garela,
Ephe dena bitarteko,
Gau biharkoa dela.
Bat bedera bitartean,
Den osoki emana,
Nondik daiteken soiñean,
Berzetarik lehena.
O Debotak huna non den
Gauza nigarrezkoa.
Eta zeiñ kaltiarro den,
Eziñ erranezkoa.
Behar ginduke larikan,
Bizi aphur hunetan,
Ibilli bestiturikan,
Dolu gisa batetan.
Probetxu eztukegun
Soiñez dugun ardurez,
Debotak ukha dezagun,
Eta besti berthutez.
Hautaz, hautaz behar gara
Bestitu arimetan:
Sinpleki hemendik hara,
Ibil geure soiñetan.
Berthuteaz egiñikan,
Baizen kausitzen denik,
Ezta bestimendarikan,
Iraupeneko denik.
Herioaren arratsa,
Ethorri bezaiñ sarri
Khendu da soiñ aberatsa,
Gorputza billuzgorri.
Bestigaiten arren beraz,
Billuz ezgaitezkenak,
Obra onen bestimendaz,
Sekulako daitenaz.
OTHOITZA BIRJINARI, TERZIAREN GAIÑEAN
Birjina bethi adoratzeko zarena: grazien Erregina: Berthute guziez bethi bestitua Izan zarena: Ienkoaren aitzinean beregainki agradatua Izan zarena: zure bitartekotasunaz fabora nazazu Neure bethiereko bestimendua dudan berthutezkoa, eta Neure supezbiozko bestimendaz billuzi naizen ondoan, eman diozodan neure arimari lehenbizi Izan zuen Inozenziaren arropa, arima ezin doakenaz geroz Zerura, Inozenziaren arroparekin baizen.
|
 |