LEKAIDE EUZKELDUNA
Irakurle matioi: gaur edesi gura-dautzudan jazokun jakingarrija ezta nik asmauriko ipuin motel-gazpakua. Eztot neure burutik atarau: emen esango dautzudan gustija orain urte batzuk jazo zan.
Nun? Azketsi urijaren ixena esango ezpa-dot. Baña ekixu edeskun au gustiz jakingarrija dala, ta beragaz euzkotarrak, eta batez-be euzkeldunak, ikastekorik asko bai-dogula.
Mutil zur bizkorra zan, Imanol ixenduna. Euzkeldun-artian jayo ta azija, txikittatik Euzkadi-ren elia itz-egin eban. Bere gurasuak Euzkerea baño ezekijen; erderaz tautik bez. Mutil zoruntsuba! Berak eban beste mutil euzkotar askok eztabena. Erdera-ezaz arrotzalekerija etzan bere bijotzan sartu.
Imanol azten zan, eta batez, bere goguan abertzaletasuna be. Euzkeltzaletasuna abertzaletasunaren biderik onena da. Uri txikitxuban euzkeraz bakarrik itz-egitten zan-eta, euzkotasuna gustijen bijotzetan iraritta eguan. Gero, be, Imanol-en gurasuak kistar ta abertzale zintzo-zintzuak ziran eta euren semia bijotzez matte-ebelako Kisto ta aberri-mattasuna ondo-ondo irakatsi eutsaen.
Imanol azi zan. Eldu yakon bixibideren bat artzeko aldija. Zein autetsi? Bere gurasuak lakua lugiña ixan, ala osabearen artaldija mendirik-mendi zaindu, ala itxasora juan arrantzetan, ala uri nagosijan idazti jakintsubak artu ta adiraldu, ala zer? Bere gurasuak eurek lez lugiña ixan edilla gura-eben, seme matte-mattia eurekandik ez-aldendutiarren. Baña Jaun-goikua-k beste bidera dei-egin eutsan. Jaungotasuna bere bijotzan gogor irarri eban. Eta Uskurtz-bidera eruan.
Bein laga euzan uri mattia ta guraso laztanak eta lekaretxe baten sartu zan.
Eta ointxe dator edesti onen jakingarrijena, negargarrijena ba-da be. Lekaretxe atan lekaidiak kistar onak ziran; a zala-ta lekaretxe-barru egozan. Baña erdeldunak ziran, eta gañez erdeltzaliak. Ez au bakarrik: gebenduta eguan euzkeraz ezetarako bez itz-egittia.
Guzura dirudilla? Ziñeskatxa dala? Bai, ziñez; baña Euzkadi-ko lekaretxe baten jazo zan. Eta bai-dakit beste lekaretxe batzutan be jazoten dala oindiño. Geure Euzkera gaxua! Euzkadi-ren ele eder-jakintsuba! Ezta euzkotarren elia kistarrak itz-egitteko duña? Ez ete-da euzkerea gixa-emien ezpanetan entzuteko alagalakua? Ezta elerik zar eder garbijena? Zegattik bera ezetsi, zer dala-ta irail-gura, aiztu-erazo? Euzkera gaxuoi!
Lekaretxian erderaz bakarrik itz-egitten zala, lenengo egunetan Imanol estu-estu egon zan bestiai ulertu ta itz-egitteko. Baña, azkenez ta zoritxarrez be, gura-ta-ez, erderea ikasi eban. Lekaretxe atan bere uskurtzaletasuna gettu edo-zan, ez, baña, bere euzkotasuna.
Urte batzuk igazi ziran. Imanol-ak erderaz beti ta euzkeraz iñoz bez egitten ebala, ondo-ondo ikasi eban erderea, ta barriz, tamalaren tamala!, aiztu eban bere guraso mattien elia, bere uri txikijan txikittatik itz-egin eban ele zar ederra.
Egun baten esan eutsaen lekaretxe-atian bere amea eguala, berari dei. Lekaretxian sartu zanetik ezeban ikusi, urija urrun eguan-eta.
Imanol-en alaya! Ija ijutika asi zan eta berialaxe, poz-pozez beterik, bere ameagana juan zan.
Antxe eguan, bai, bere ama matte-mattia. Une gustiz pozkarrija! Alkarri esan gura-edo-eutsaezan gauzeak! Eta laztanduta gero asi ziran itzez.
—¡Madre! ¿Que tal estas?
—Ene seme mattioi!
Baña ezeben geyagorik esan. Bat-batez ixilddu ziran, alkar begiztuten ebela.
Gauza negargarrija jazo zan: ama-semiak ezin-eutsaen alkarri ulertu.
Amea euzkelduna zan, semia erdelduna; ameak Euzkerea baño ezekijan, semiak erderea baño. Alegin andijak egin ebezan, baña ezeben euren gurarija lortu. Ama gaxua asi zan negarrez; semiaren bijotza atsebagez itto zan.
Azkenez aldendu ziran, euren bijotzak ausitta egozala. Amea bere urira bigurtu zan; semia lekaretxian lotu; amea seme-barik, semia ama-barik lez.
* * *
Zerbait geyago oindiño. Ezta amattuten emen lekaidiaren edestija. Negargarijena-ondoren onuratsubena bai-dator.
Imanol-ak jazo yakona ikusiki, irabaki aberkoya artu eban. Beste lekaidiak jakitteka, asi zan barriro Euzkerea ikasten, eta gero ta gogorrago be. Azkenez, ekin eta ekin bai-eban ikasi, len baño gustiz obeto.
Orain bere amearekin itz-egin al-dau: euzkeldun utz-utza da, ta euzkeldun jakintsuba.
Ona, irakurle mattioi, euzkotar zintzo baten edeskun jakingarrija. Edesti onetan euzkotarrak, euzkeldunak batez-be, asko ta asko ikasi daikegu.
|