GOYAN EDURRA
Mendija gora, bai-dua pozik, bai arintsu Teles gastia! Arpegija alai ta oñak iradu, arkatxik-arkaitz, amearen billa diñardun oreña-antzera bai-dua Teles bizkorra.
Uso zuri-antzez mendi garai-tontorran dagon Mendieta basetxerantz begirakun lera-sutsubak zuzentzen dauz. Basetxera urreratuten dala, bere bijotz-zauzkadeak arindduten dira. Bertan neskatilla lirañak joranez beragaz oldozten daula igarten dau. Ori dala-ta, axe aztundun uri baltzetik urten eta, nekatu-barik, mendi-tontor argijetaraño igoten da.
Eta gero ta ariñago dua, bide leun eta luziak itxitta, bide zidor-oyartsubetaz-ziar, gogo-pozak gorputzaren nekia aiztu erazoten dautsala.
Azkenez, ekin eta ekin bere gurarija lortzen dauna lez, Teles gastia bere mattaliaren abira eltzen da.
Mendiko lorarik ederrena, neska polit apala basetze-ondotxuban dago, bastar (solo)-lanari ekiten. Buruba jaso ta Teles berari begizka dakusanian, bere begi urdiñetan mattasun-izpija dargi.
—Zer dokala-ta ator, Teles?
—Ez neuri ittandu, Edurne. Mendieta basetxe onek eratorten nayon. Gero, be, uri-aldian bai-az ikuskatxa.
—Nik gura bai, baña.... enok buru-jaube.
Ittunak bere bekokija tximurtzen dau. Gero diño:
—Ezintzan etorri biar.
—Zer donala-ta?
—Neure attea... (ta au esanik bere ezpan gorrijak dar-dar dagije), neure attea... bai-dakik nor dokan.
—Etxian ete-yagon?
—Ez; baña etorri yattekek.
—Bayetorna, ba. Etxakin, ala? Eta etorrizkero be, nik ekingo yautsonat atzaltzen. Nik esango yautsonat bere alabea donan mattagarrija, atteak seme-alabaen zoruna billatu biar-yonala.
Urittarrak eta neskatilla lirañak dagijen mattasun-eleztea luzaro dirau. Bat-batez bekokija illundu ta neskatilleak diño:
—Neure atteak eutzaz esan yostakana, egija ete-dok, Teles?
—Zer esan dausna, ba?
—Esateko bilddur nok, guzurra edo-dok-eta.
—Ez; esan, esan.
—Ikaskintza barri-zoruakaz euzkotarren artian gorrotua eretten baso-errijetaz ibilli; aberri ixuna matte-ixateko, egijazko aberrija, gorrotau; ta arrotzak eta nire attearen alderdija ezesten yuezanetarikua azala esan yaustak... Egija ete-dok, Teles?
Neskatilla ixiltzen da erantzunaren begira; baña Teles-ek itzik be eztiño. Adikatuta dago. Neskatilleak ekitten dautsa:
—Guzurra dok, eztok, Teles?
—Aberrija matte-ixaten euzko-anayai irakasteko etxetik urten eta or-emen azi ona eretten yiñardunenetarikua bai; orretarikua non ni, zorunez.
—Bai-ete? Gaizto orretarikua az?
—Gaiztuak ez, Edurne, abertzaliak baño. Ire attearen ustez guk eretten yonagun gorrotua, mattasuna, aberri-mattasun utza baño ezton.
Eta Teles gastiak, mattasunaren mattasunaz, Aberri gaxo aiztuba gogoz ta sutsu goralduten dau.
Edurne-k begijak-betti ta bijotza-otz entzuten dautsa. Noxian-bein ziñeskatxa bere aurpegijan darakus. Amaika uste ixun bere atteak sortu erazo dautsa Teles-en itz sutsubak bat-batez ulertzeko.
Oindiño barriketea bai-dirau, baña orain mattasun-atzarik eztauka.
—Eu be orretarikua?
Eta bere itzak, lenago leratsubak, edurra baxen otzak dira oin. Attearen alabea, azkengo gudatian guda-buruba ixan zanaren alabea!
Guenez, ezer lortu-barik, alkarri agur-dagitsae.
—Eutzaz enayuan ori uste, Teles. Bai-dakik, baña. Aurrerantzian Mendieta basetxera etorri gurako ba-az, etorri atteke, nire attearen bayetzaz ta be. Baña orretarako uste oker orrek itxi biarko dozak.
Abertzale gastiak mendiz-bera dagi. Eztua, baña, aurpegija-alai, ez oñak-iradu, ez arkatxik-arkaitz ama-billa diñardun oreña-antzez. Bijotz-bijotzan arantza zorrotza dau: mattasun bi alkarren aurka.
Bat-batez Edurne-ren attea aurrian dakus.
—Bai-yakijat nundik atorran. Mozollua gaimelurratxari lez nire etxe-inguruka abil. Baña bein eta betiko diñoskat: aberri ta bakaldun-atxin dozakan uste gaiztuak eztozak Mendieta basetxian sartuko. Bai-dakik.
Eta Teles-en bijotza lettuten daun begirakun mergatza egindda, mendiz-ziar aurrera dagi.
Azkenez gaste gaxua urira eldu ta ittun-atsege etxian sartzen da. Uriko keyak bere bularra ittoten dau; ta axe garbija gura-daula, mendi-goirantz bere begijak dagije. Laño-multsuz estalduta mendija agiri-ez dago.
* * *
Egun gitxi-buru gaste-talde bat bai-dua mendirik-mendi abesten. Edur barrijak mendijak zurittu dabez. Au dala-ta gaste-talde andija urittik urten eta axe otzaren bilddur eztala, ortik dua mendirik-mendi. Bai-dira mendi-gallurretara elduten; bai-dira ikuskixun ederraz geltzen.
Abertzaliak dira. Mendijan dagozala, basetxe-atietan joten dabe abertzaletasun-azija sartuteko. Eta euzko-abesti zar-barrijak, abesti aberkoyak, abesten dabez.
Teles eurekin dua. Lengo egunetan guda gogorra sortu zan bere bijotzan. Mendieta-ko neskatilla berak matte-ebana! Bere Aberri gaxua berak laztan-ebana! Gero, be, bere bakaldun lur-jua ta gudarozte gastien zalekerijaz Edurne-ren attea zan temati ta buru-gogorra.
Eta bijetarik bat, Aberrija ala Edurne, autetsi biar.
Aizkidiak urrengo ibilgundia iragarten etorri yakozan. Lenenguan etzala juan gura esan eban; geruago, abertzaletasuna zala-ta, bayetz esan eutsen. Baña Mendieta-aldez-ziar ez-juateko esan eutsen.
Eta or duaz, mendirik-mendi, euzko-gastiak, ikuskixun zuri-ederrakaz gelduten, eta azi ona edonun eretten. Euzkotar gastiak dira eurek, axe aztundun urijetatik urten eta mendi-tontor argijetaraño, bixitz-axia artzen, igoten diranak.
Baña eguzki-argija itxungitten asten da, ta atzera egin biar. Batzuk diñue Mendieta-ondoz juateko, bidia laburtzen. Teles-ek eztau gura, baña bestiak geyago dirala, Mendieta-ondoz duaz. Teles, bakarrik ez lotutiarren, gura-ta-ez, eurekin dua.
Mendieta-ra eltzen dira. Basetxe-atian Edurne ikaratuta dago gaste-talde andija etorten dakusala. Bere atta-billa bilddurrez dua. Baña gaste-artian Teles dakus.
—Teles!
Gastiak aurrera dagi. Azkengo irabakija artu dau.
—Emen non, Edurne.
—Nortzuk dozak orrek?
—Ire attearen ustez, ikaskintza barri zoruakaz euzkotarren artian gorrotua eretten baso-errijetaz ibildden donazanak. Ikusi egiñaz, Edurne; ikusi ta entzun egitsoen. Eta esan gero orren gaiztuak donazan.
Urre-urrian gaste-taldiak «Itxarkundia» abesten dau. Mendiko lora politta ixillik dago, abesti aberkoyak bere gogua sutetan eztaula.
Attea, zaratea dala-ta, atera urteten da. Bere bijotzeko naibagia aurpegijak darakus.
—Eu emen, Teles? Eta gorroto-abestijak abesten yuezan orrekin? Neure itzak aiztuta, neure basetxera etorri az? Alde, alde emendik bizkor, bestelan!...
Eta bere ixakerea, lengo gudatian Karla bakaldunaren guda-buru ospetsuba ixan zanian lez, ixukorra da.
Teles, gotas-eske, neskatillearen begijetara beriak bigurtzen dauz, baña neskatilleak, begijak itxirik, buruba beste aldera dagi.
Bijotz-atsebagerik samiñenaz mutil gaxuak atzera dagi, ta talde urruti-ostez bai-dua.
Urreratuten dala gero ta argijago abesti ederra entzuten dau. Gastiak abesten dabe:
Goiko mendijan
edurra dago
erreka-aldian
ixotza.
Eta buruba bigurtzen daula, edurra, ziñez, goyan bai-dagola dakus.
|