 |
BERBAURREA
ON ANTONIO ARZAK ETA ON KARMELO ETXEGARAIKOARI
Bada zuek zaree, neure adiskide maiteak, bata, ez neukan gogamena nire buruan ipiñi zeunstana, eta bestea Euskal-Erria-n ziabezte oneek argitarateko lekindez esaten deustazuna, errazoizko gauzea da zuen izena errenklera motel iakituri bagako oneen aurretik ipintea; eta baita bere zuen gaiñean iaustea egintza onegaitik etorri leikezan erizmate edo esan mesanak, iñok irakurten badau, zuekaz gaiñera.
Zegaitik ezagututen dot: ezpaditut bere zuentzat bakarrik euskerazko ziabezte oneek eskribiduten, beste euskaldunik ezta izutuko beartxu au irakurten begiak nekatuta, eta geratuko da Euskal-Erria-ren orri tartean, gatz da bizitasun bagako lan kaskar danak oi diran gisara. Batzuk esango dabe luzea dala; besteak, laburregia; askok begiratu bere naiko ez deutsa Bizkai-ko izkeran egiña dagolako; onek Erroma-ko barri ondo jakiñagaitik eta biajari argidotar askoren kondaira ederrak irakurri dituelako; arek nire izkera latz, lotu ta illuna izanik, askaera eta liraiñtasun bagea billatzen dabelako.
Au Euskal-Erria euren eskuetan artzen dabeenen artean gertauko da. Eta, gainera, ondo dakizue, adiskideak, zeinbat eta zeinbat aurkituten direan, Larramendi, Astarloa eta Mogel-en sorlekuan jaioak izanakgaitik, euskerazko gauzen barririk baga bizi diranak, baserritarrentzako bastertua daukeela euren amaren izkuntz maitagarria!
Zuek, bada, izango zaree, nire irakurlariak, eta geien geienez, ete da euskaldun zar iakitun andia eztan irakurtzaleren bat, or edo emen, txokoren baten? Nai izan nai-ez, onezkero neure berbea bete bear dot, eta astera noa esaten zelan egin dodan jira-bira mundu guztiko Katoliko-en buru ta nagositzat ezagututen dogun Erri kondairalera.
Bizi bazara, nire irakurzale zartxua, jarri zaite apal-ondoko sutondoan, biztu egizu pipea eta zeure begiak lauzotuta badaukazuz, lobatxu batek irakurri daizula, gogortxu, sukaldea manietan dabiltzanak bere entzun daien, bada txoko guztietatik iarraitu zeinkee nire ioan-etorri oni zeuen irudipen [imaginación] azkar eta zoliakaz. Eta, zuek, izentauriko adiskideak, gertau zaiteze ordu txar bat eukitera, zuen eskaerearen miñ-ondorerako.
|
 |