|
SENARRAK EMAZTIARI
Andre-zalea naiz nerez,
eta protxua nai berez,
bikaña daukat itxurez;
oiek gogoan dauzkeala
nabil egunez ta gauez;
ona bai abilidadez,
sasoikua ta edadez,
atso zartutakoa ez.
Matrimonio autsia,
bakarrik nauka utzia,
bizi biarko etsia;
gizona morroi zarpa zarrakin,
andria galan jantzia;
ai, au zer diferentzia!
nork artu pazientzia?
nik daukat penitentzia!
Andrea dabil tratuan,
emanean da artuan,
legorrian da portuan;
bere bototik salduko luke
senarra iru kuartuan,
isla batera barkuan
entregatzeko kontuan;
ez da prezio altuan.
Ari zan, Mari Aldarte,
parrandan gastatu arte,
bizi txarrakin parte;
etxea saldu, diruak urtu,
orain guztiontzat kalte;
andrea daukat alkate,
errespetoa aparte,
engañatuta naukate.
Ni nago morroi serbitzen,
besteren kargak berdintzen,
gorputza asko nekatzen;
maitea orla ibillitzea
ez du legeak agintzen;
asiagatik urdintzen,
gaztea dio segitzen,
nork daki nola dabiltzen!
Lenago gabe egondu,
akordatu naiz berandu,
ezin gerade konpondu;
mundu onetan suerte onik
ez da neretzat izandu:
mutill-zartuta ezkondu,
oraiñ andrea gallendu,
gaztea bear omen du.
Badauka kortejantea,
alperra ta tunantea,
pikaro balientea;
gabetan iñork sentitu gabe
irikitze'io atea,
berak nai duen artea;
atsegin da egotea,
orlako borondatea!
|
|