NAZIONEKO BESTA SENPEREN
Senperen egin dute besta bat handia:
Deklaratzera noha, guziek guardia.
Jaun erretorak ditu oro gomitatu,
Nazioneko besta dute ohoratu.
Atso zahar batzuek, ongi aphaindurik,
Plazala bildu dira, elgar aditurik,
Ikhusi dutenean han eztela deusik,
Ostatura joan ziren, bihotzak ilhunik.
Ostatuan sartzian, etxeko jaunari
Atsoek erran diote: «Hots, fite, Bettiri,
Gaur besta handi dugu, iguzu jatera,
Juan behar dugu gero guziek plazara».
Bazkaiteko denboran, batak bertzeari
Oihu egiten zuten: «Hire graziari!
Bibe nazionea!» zioten gogotik,
«Gaztetan eztun orai gu bezalakorik».
Bazkaldu direnian atso gaztetuak,
Kontrapasetan dire hasi zoratuak:
«Hots, begira huts-egin», zioten atsuek,
«Dostatu behar dugu gaur hemen guziak».
Dantzatu direnenan, arbaso zaharrak
Kanporat ilki dira, husturik sakelak;
Plazan arribatzean, bisaiak gorririk,
Mundu guzia zagon irriz zabaldurik.
Jaun erretora berriz leihorat etorri,
Handik konplimenduka zitzaie hasi:
«Hots, ene haurrak, orai hor dantza zaitezte,
Ni ere zuiekilan abia nindaite».
Atsoek errepusta jaun erretorari:
«Zu beharko zaitugu ororen gidari!».
Emaiten da trunkoa aintzingidaritzat,
Atso zahar guzien gobernatzailetzat.
Hasi zenean beraz trunkoa dantzatzen,
Gure atso guziak irriz eman ziren,
Bere esku zimurrak emanik hanketan,
Oro begira zauden besta handi hartan.
Gure atso gaizoak etziren unhatzen,
Bere artzainarekin oro kontent ziren,
Ordean heien senhar gaxoak etxean
Tupina hutsa zuten bathu ilhuntzean.
Giza-gaizoak ziren plazalat ethorri,
Bere emazten bilha zoroak iduri.
Jaun erretorak hori ikhusi orduko,
Oihu egin zioten baken egiteko.
«Zuk, Joanes, edan zazu, zuk ere Domingo,
Ene eskuietarik zenbait arno trago.
Bibe nazionea! egizu, zuk, Pello!
Egun haserratziak deus eztu balio.
Gizon eta emazte dugun orok edan,
Basoak trinkaturik omore onean;
Zoazte elgarrekin guziak bakean».
Besta akabatu zen hola arratsean.
|