APHEZ JURATUAK
Altxa dezagun boza eta kanta gora,
Bertsu estranjer batzu detzagun fagora:
Ez nauzu deklaratzen nor duten autora,
Ala den bikaria, ala den erretora.
Zu zaitut materia, monsieur Iharasarri,
Nazioneak fidel zaitu bere zerbitzari.
Nola behatzen diozu gure Elizari,
Trublatua zabiltza haren gerizari.
Uste duzu lehen duzula burua,
Kasik gobernua ere diozula mundua:
Hainitz bolanta duzu, o sendimendua,
Utzi duzunaz geroz gure aita seindua.
Theologian zinen denboraz profesor,
Orduan baitzinduen orotarik agur.
Sujet handiak-ere zure ziren beldur,
Argumentalaz geroz ez baitziren segur.
Lauda ere zinitzaket bazinu merezi.
Bainan etsaiak daitzu oro galarazi.
Lehen xismatikoetan zu zinen berezi,
Aita seindu maiteari erranik goraintzi.
Monsieur Iharasarri, Agerreko apheza,
Berthute gabea da orai zure meza.
Juramentu beltz hori turna bazineza,
Egundaino bezala zinitake preza.
Zure baithan sar zaite eta eman gogora
Gisa hortan zoazila leziaren ondora.
Karitatez mintzao da legiaren autora,
Imita dezazula Kanboko erretora.
Larrasoron bikari, monsieur Gorriti,
Hura ere ibili da goiti eta beheiti.
Hark bezala egizu zuk ere prudenki,
Flakatasun handiaz duzula urriki.
Exhorta zazu buru arin laguna,
Azantzako apheza, Sorhondoko xalduna:
Zuentzat ilhundu da argizko egia,
Legean fermu gaudenek orok dakiguna.
Monsieur Iharasarri, aditu dut berria.
Hiriarti kita-arazi diozula herria...
Baldin hartu izan balu zuk duzun legea,
Baliatuko zaukon jaun hari egia.
Ala finki baituzu egina botua,
Soberanoaren kontra arras gogortua:
Damurik izan zare mundurat sorthua,
Estola, kasolaz Jaunak sakratua.
Monsieur Marithurri, Senperen erretor,
Zu bezain prest izan da hura ere erorkor.
Erregeen erregia ezta ez ahantzkor,
Hala gertha baledi oraino nonbait hor.
Zu estonatzen naiz, monsieur Duronea,
Horren maite duzunez bada ilhunbea,
Itzul-azu gu gana, o! desirkundea,
Zuzen nahi baduzu zeruko bidea.
Erretretan sar zaite zure lagunekin,
Pobreak sokorrituz zenbait barurekin,
Mundura sorthu zinen donurekin,
Soberanoa eman da hainitz damurekin.
Bihotzez egizue, o! nigar marraska,
Dugun aita seindua barne onez besarka,
Hari sumeti zaite joan gabe hasarka,
Parabisura goazen guziak, galtzarka.
Bertsu huntan mintzo naiz monsieur Larrondori,
Nola gogortu zaien Senperen orori,
Aristokratek dezagun guziek sokorri,
Zeren juramentura ez baita erori.
Bera eskapatu da hainitzen artetik,
Ardi-inozenta nola otsoen artetik.
Legean fermu dago Jesu-Kristo gatik,
Beraz laudagarri da, guzien gainetik.
Flako, miserablea, non zare, Etxeberri,
Munduari eragin diozu zenbait irri,
Zure erretoria oraino ezta ageri,
Paperak ornen dira urerat erori.
|