|
BARKOXERO GATU-JALEN KHANTORIA
Ihautiria huilantzen,
Maltesak orhitzen,
Ase baten egitera dira abiatzen,
Salazar harmaturik, ihizera joaiten,
Fortuna du egiten.
Paradis-en gathia,
Oren tristin sorthia,
Salazar harmarekin haren hatzemailia,
Laur lagunekin, gero, dobatan jalia!
Ai zer apetitia!
Gathia zen marfundi,
Zahar eta itxusi,
Hamabost urthe huntan jaten zin xixari,
Barbalot, suskandera, arrathu, berhilki,
Ez zena grent-garri?
Gathia ezarri,
Arozteian segretki,
Hamabost egunez han herakitazi;
Nola beitzen zaharra, trendetzia gati,
Gozatzeko hobeki.
Gathu jalik nur dicen,
Nik ez dit erraiten.
Sants bere emaztiareki... balinbada han ez zen!
Pourtaü gatu-jale dela ez dit entzun ukhen...
Ez, ez dit sinesten!
Cette chanson imprimée
Le onze février
Six sept cent quatre vingt treize à tous j'avertirai:
Maltesak gathietarik begira-itzatzie:
Zonbait koi dirade!
|
|