www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Beñat Mardo
XVIII-XIX. mendeak

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

BESTALIARRAK

 

Etxebarne, Etxegoihen, Elixalt eta Allande,

Barkoxera bestaliar laorak khümit dirade,

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

Bestaliarrak nahi tinak Jaon her adreza bite,

Khümitia bezain laister laorak jaoziz han dirade,

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

Lao gizun eta lao zamari, hori zortzi aho dirade;

Maiatzian sabaietan belhar güti denian,

Arrathüak paseiuko aizina franko ordian.

 

Aho aoher hen jitian nur da ez lotsatzen?

Eta haien phartitzian nur ez alageratzen?

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

Lao egun Barkoxen jaunak ditinak iragaiten,

Entzün gabe merexiak segür ezta phartitzen,

Haren kunpania ederrak hori du merexitzen,

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

aurrekoa hurrengoa