www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Beñat Mardo
XVIII-XIX. mendeak

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARBOTIKO PRIMA EIJERRA

 

        Jaon Baruak aspaldin

        Xederak hedatü zütin,

Xori eijer bat hatzaman düzü Paubeko seroren komentin;

Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogun betzin.

 

        Jaon Barua, orai, zü,

        Felizitatzen zütügü,

Zeren beitüzü Mus de la Plazaren prima eijerra esposatü;

Andere hori hirus düzü: zuri ezteizugu dolü.

 

        Xedera balitz halako,

        Merkhatietan saltzeko,

Ziberuko aitunen semek eros litzazkie oro,

Halako xori eijertto zunbaiten hatzamaiteko!

 

aurrekoa hurrengoa