KONBERSAZIONEA AFER BATEN ETA ÑAPHUR ZAHAR BATEN ARTIAN
Idiarte ñaphurra,
Aspaldian hala da.
Partidu bat nik banikek hiretako aberatsa,
Mithikileko duk eta Petiri Santzen alhaba:
Hareki egik ezkontza.
Beñat, esker dereiat;
Doi-doia hitz eman diat.
Petiri Santzen alhabarik etxerat nahi eztiat;
Haren aitaren ezagutzera Barkoxerat jin gei diat,
Hirekin duk, jakin diat.
Idiart, hobe huke hik
Bilu lintzia utzirik,
Nik perruka emanen diat, sagarroi larruz eginik;
Buruxurien gordatzeko, harek kalitate badik,
Halako bat behar duk hik.
Beñat, esker dereiat,
Hirur kalota batiat:
Hire sagarroi larrukoaz beharrik batere eztiat.
Ihauretako begira ezak, joaiteko ohiarat,
Petirikin lotzerat.
Idiarte ñaphurrak
Eta Beñat auherrak
Hola zutien algarri egin karesa ederrak.
Gaztiak maite lan egina, Petiri Santzen lagunak:
Khuinak guziak neskatilak.
Bai, jente hunak, erri,
Koblak beitira berri.
Airia eta egitatiak zaharrak zaitzat e iduri,
Auher edo neskatilekin Petiri Santzen askazi:
Hola bethi dut ikhusi.
|