www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Beñat Mardo
XVIII-XIX. mendeak

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

  hurrengoa

BEÑAT MARDOREN KHANTORIA

 

Ni deitzen nük Beñat Mardo Barkoxe Baxabilako,

Othoitzen hait eztizadala khantorerik hunt haboro,

Eztakika ni nizala bürüzagi hartako?

 

Kantore huntzale hizalakoz düka hartzen banitate?

Aprendizik etzaik ez jinen Gaiñetarik batere,

Baxabilako laurentako nihaur enük ahalke.

 

Kobla horren emailia ezta laboraria,

Zunbait markis, edo kunte, edo kardinalia!

Bürdünarik dianian zintzarri egilia.

 

Zintzarri egile nizala ehadila ez düda,

Ar'eta ehait interrunpitü izigarri ardüra,

Bürdünaren xerkhara jinik hire magasiala.

 

Hitzaz gütük estonatzen, Museñako kuntia,

Zerentako hartzen dian Gaiñetarren althia:

Ar' eta nik ere eztiat hiretako antsia.

 

Kunte, markis, kardinale ezin izan gintake,

Hobe diagü bai egonik hartü gabe banitate,

Hi tailür hizan bezala ni zintzarri egile.

 

  hurrengoa