|
AKTO FEDEKO, ESPERANZAKO ETA KARIDADEKOAK,
ZEÑAK EGIN BEAR DIRADEN URTEAN BEIN GUTXIENAZ
AKTO FEDEKOA
Sinisten det dala Jaungoiko egiazko bat, eta iru Persona diferenteak, zeñak diraden Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua. Sinisten det Trinidade Santisimoko bigarren Persona egin zala Gizon Maria Santisimaren Entraña garbietan, Espiritu Santuaren obraz, ta birtutez, gelditzen zala Señora Soberana au Birjiña, Semea egiñ baño leen, egitean, eta egin ezkero. Sinisten det Jaun onek padezitu zuala, ta ill zala gu salbatzeagatik, piztu zala illen artetik irugarren egunean, igo zana Zeruetara, eta etorriko dala biziak, eta illak juzgatzera: au da, onak premiatzera, eta gaiztoak kastigatzera. Sinisten det Aldareko Sakramentu Santuan dagoala Jesu-Kristo gure Jauna, Jaungoiko, eta Gizon egiazkoa Zeruan dagoan bezela. Sinisten det Ama Eliza Santa Katolika, Erromakoak sinisten duan guztia, eta Fede onetan nai det bizi, eta ill.
AKTO ESPERANZAKOA
Dadukat esperanza Jaungoikoagan, barkatuko dirala nere pekatu guztiak, eta emango dirala bere grazia, eta gloria, bere Miserikordia infinitoagatik, Jesu-Kristo nere Jaunaren merezimentuakgatik, ta aren Ama Santisimaren erreguakgatik, egiten badet nere partetik obligazio dedana, eta egin dezakedana, zeña dan penitenzia egiazkoa.
AKTO KARIDADEKOA
Amatzen det Jaungoikoa beste gauza guztiak baño geiago, eta naiago ditut galdu guziak aren Dibina Majestadea baño. Eta nai nuke amatu, mundnko Justu guziak, eta Zeruko Bienabenturaduak, eta Serafin guziak amatzen duen bezela. Eta posible balitz nai nuke amatu, beraren Ama, ta nere Señora Maria Santisimak amatzen duan bezela. Ez amatua, ofenditua, izatea ainbeste ofenditzen dutenak, eta guztiak ez amatzea aren Dibina Majestadea, bera dana izanagatik, damu det nere biotz guztitik, eta proponitzen det emendatzeko, aren grazia mediante dala. Amen.
|
|