|
KONFESIO JENERALA
Ni pekataria konfesatzen naitzaio Jaungoiko guziz Poderosoari, Santa Maria beti Birjiñari, San Migel Aingeruari, San Juan Bautistari, San Pedro, eta San Pablo Apostoluai, Santu guztiai, ta zuri Aita Espirituala; zeren egin dedan pekatu pensamentuz, itzez, ta obraz, nere kulpaz, nere kulpaz, guztiz nere kulpa andiz. Argatik erregutzen diot Santa Maria beti Birjiñari, San Migel Aingeruari, San Juan Bautistari, San Pedro, ta San Pablo Apostoluai, Santu guztiai, eta zuri Aita Espirituala, erregutu-giozu nigatik Jangoiko gure Jaunari. Amen.
KONZIENZIA EGUNERO ESAMINATZEKO MODUAK DITU BI TENPORA, TA BOST PUNTU
LENENGO TENPORA
Goizean esnatzen danean jasoko du biotza Jaungoikoagana, eta ofrezituko diozka egun artako pensamentuak, itzak, eta obrak; proponituko du, eta artuko du propositua ez ofenditzeko aren Dibina Majestadea, eta eskatuko dio au kunplitzeko grazia.
BIGARREN TENPORA
Arratsean oera etzin baño lenago, jarriko da belauniko, esango du Konfesio Jenerala, eta egingo du emen esaten dana.
LENENG0 PUNTUA
Emango diozka graziak Jaungoikoari mesede rezibitu dituanakgatik, nola diraden, zergatik kriatu zuan, redimitu zuan, Kristau egin zuan, eta konserbatzen duan, partikularmente berari egin diozkan mesede prinzipalakgatik, zeñakgatik zor dion ezaguera partikularra.
BIGARREN PUNTUA
Eskatuko dio aren Dibina Majestadeari argia, ta grazia ezagutzeko egun artako faltak.
IRUGARREN PUNTUA
Juango da pensatzen esnatu zanetik ordu artaraño, zeñean arkitzen dan, pensatzen duala ordutik ordura, pensamentuz, itzez, ta obraz zer egin, esan, eta pensatu duan.
LAUGARREN PUNTUA
Aterako ditu garbiro obra on egin dituanak, eta emango diozka graziak Jaungoikoari aekgatik.
BOSTGARREN PUNTUA
Artuko du damutasuna biotzetik egin dituen falta guztiena, eta eskatuko dio Jaungoikoari aen barkazioa, proponitzen duala emendatzea, ta egingo du Akto Kontriziozkoa segitzen dan moduan.
AUTO KONTRIZIOZKOA
Nere Jesu-Kristo Jauna, Jaungoiko, eta Gizon egiazkoa, nere Kriadorea, eta Redentorea. Zu zeradena izanagatik, eta zergatik amatzen zaitudan beste gauza guziak baño geiago, damu det Jauna, nere biotz guztitik Zure Majestadea ofenditua: artzen det propositu firmea ez geiago pekaturik egiteko, eta apartatzeko Zure Ofensako okasio guztietatik, eta konfesatzeko, eta kunplitzeko penitenzia: ofrezitzen dizut, Jauna, nere bizitza, obrak, eta trabajuak nere pekatuen satisfaziorako, ta nola suplikatzen dizudan, ala dadukat konfianza Zure ontasun, ta miserikordia infinitoagan barkatuko dirazula Zure Odol prezioso, Pasio, eta Eriotzaren merezimentuakgatik, eta emango dirazula grazia emendatzeko, eta perseberatzeko nere bizi guztian. Amen.
|
|