ENKARNAZIOKO MISTERIOAREN ESPLIKAZIOA
G: Zetan konsistitzen da Enkarnazioko Misterioa?
E: Trinidade Santisimoko bigarren Persona, zeña dan Semea, Gizon egitean Maria Santisimaren entraña garbietan, gizonaren obra gabe, baizikan Espiritu Santuaren obraz, gelditzen zala Señora au Birjiña, Semea egin baño leen, egitean, eta egin ezkero.
G: Zer obra egin zuan Espiritu Santuak?
E: Formatu zuan Maria Santisimaren entrañetako odol garbiarekin Jesu-Kristo gure Jaunaren Korputza, kriatu zuan Anima, unitu zuan Anima Korputzarekin, Anima, ta Korputza unitu zituan Semearen Personarekin, eta au izandu zan egitea Jainkoa gizon.
G: Obra marabilloso au Espiritu Santuak bezela, etzuen egin Aitak, eta Semeak ere?
E: Bai Jauna, irurak egin zuten.
G: Zergatik esaten da bada izandu zala Espiritu Santuaren Obra?
E: Zergatik izan zan amoriozko obra, eta amorioa atribuitzen zaio Espiritu Santuari; Aitari Poderea, eta Semeari Sabiduria bezela; baña iru Personak, Jaungoiko guziz poderoso batek bezela, egin bazeben ere obra soberano au, Semeak bakarrik artu zeban Gizonaren naturaleza; onegatik ditu Semeak bi naturaleza, bata Dibinoa Jaungoikoa dan partetik, eta bestea Humanoa, Gizona dan partetik; eta Aitak, eta Espiritu Santuak ez due Jaungoikoaren naturaleza baizik.
G: Zenbat entendimentu ditu Kristok?
E: Bi, bata Dibinoa, Jaungoikoa dan partetik, eta bestea Humanoa, Gizona dan partetik.
G: Zenbat borondate ditu Kristok?
E: Bi, bata Dibinoa Jaungoikoa dan partetik, eta bestea Humanoa, Gizona dan partetik.
G: Zenbat persona arkitzen dirade Kristogan?
E: Bat bakarra, ta au da Persona Dibinoa, bada Persona humanorik ez da arkitzen Kristogan.
G: Zenbat memoria ditu Kristok?
E: Bat, eta au da gizona dan partetik, zergatik Jaungoikoa dan partetik gauza guziak dauzka presente, ta ez du memoriaren bearrik.
G: Kristok badu Aitarik, edo Amarik?
E: Jaungoikoa dan partetik badu Aita, zeña dan Aita Eternoa, Trinidade Santisimoko lenengo Persona, ta ez du Amarik; eta Gizona dan partetik du Ama, zeña dan Maria Santisima, eta ez du Aitarik.
G: Kristo, Jaungoikoa dan partetik, edo Gizona dan partetik izandu zan lenago?
E: Jaungoikoa dan partetik izandu zan askoz lenago, Gizona dan partetik baño; zergatik Kristok, Jaungoikoa dan partetik ez du prinzipiorik, ta denborarik, Jaungoikoa izandu ez danik; baña Gizona dan partetik izandu da denbora Kristo izandu eztana.
G: Nun dago Kristo?
E: Jaungokoa dan partetik dago leku guzian; baña gizona dan partetik eztago Zeruan, ta Aldareko Sakramentu Santuan baizik.
|