www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristiana
Juan Irazusta
1739, 1797

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina cristiana, Juan de Yrazusta. Francisco de la Lamaren Echean, 1797.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAKRAMENTU SANTU
ALDAREKOAREN ESPLIKAZIOA

 

        G: Zer dago Aldareko Sakramentu Santuan?

        E: Dago Jesu-Kristo gure Jauna Jaungoiko eta Gizon egiazkoa Zeruan dagoan bezela.

        G: Zer dago Hostian konsagratu baño lenago?

        E: Ogi piska bat.

        G: Eta zer dago konsagratu ezkero?

        E: Dago Jesu-Kristo gure Jaunaren Korputza. Ta nola korputza dagoan bizirik, eta uniturik Jaungoikoaren Semearen Personarekin, badago Odola ere, baita Anima, Jaungoikotasuna, ta iru Persona Dibinoak ere.

        G: Zer dago Kalizan konsagratu baño lenago?

        E: Ardo purua, ur tanto batekin.

        G: Eta zer dago Konsagratu ezkero?

        E: Dago Jesu-Kristo gure Jaunaren Odola: eta nola dagoan Korputzarekin uniturik, badago Korputza ere, baita Anima, Jaungoikotasuna, eta iru Persona Dibinoak ere, alako moduan nun Jesu-Kristo guztia dago Hostian, ta Jesu-Kristo guztia dago Kalizan.

        G: Ekusten da Jesu-Kristo gure Jauna Sakramentu Santu onetan?

        E: Ezta ekusten ogiaren, ta ardoaren kolorea, ta beste akzidenteak baizik; baña an ez dago ogirik, eta ardorik Sazerdoteak Konsagratu ezkero.

        G: Hostia konsagratuaren erdia, edo parte bat rezibitzen duanak, rezibitzen du Jesu-Kristo guztia?

        E: Guztia rezibitzen du enteroa, edo osoa; bada aren Dibina Majestadea ainbeste dago Hostiaren parterik txikienean, nola Hostia guztian; zergatik partitzen badu ere Sazerdoteak Hostia konsagratua puska askotan, ez da partitzen Jesu-Kristo gure Jauna; baizikan gelditzen da osoa parte bakoitzean; aiñ aundia, edo osoa parte txikian, nola andian.

        G: Zenbat gauza bear dira ondo Komulgatzeko?

        E: Iru, jauna.

        G: Zeiñ dirade?

        E: Lenengoa, zer rezibitu bear duan jakitea. Bigarrena, barau naturalean egotea. Irugarrena, Jaungoikoaren grazian egotea.

 

ORAZIOA

KOMULGATZERA DIJOANEAN ESATEKO

        Nere Jauna, eta Jesus dulzea, nik deseatzen det zure Dibina Majestadea rezibitzea espiritu garbi, eta karidadearekin, zeñarekin rezibitu zinduan zure Ama Birjiña Santisimak, eta Zeruko Santu guztiak.

 

ORAZIOA

KOMULGATU EZKERO ESATEKO

        O Zeruetako eta lurreko Jaun Soberanoa! Zer merezimentu izandu det nik etortzeko nigana aiñ Jaun aundia? Bedinkatua izan dedilla zure Ontasuna, eta Miserikordia; Zergatik egiten diozun ainbeste mesede zure kriatura oni. Aingerua,k eta kriatura guztiak bedeinka zaitzatela, Jauna, piedade aundi onegatik.

 

aurrekoa hurrengoa