|
AMERIKETATIK URTE ON
Airea: Ikusten duzu goizean.
Sortu gintuzun holetan
Gu iragan denboretan,
Gero ezarri txoretan.
Asko aldiz, ai, ama maiteak
Mantenatu bularretan,
Atxikirik besoetan,
Aitak ere belaunetan,
Gero fite haztekotan.
Hazi gintuzun gazterik,
Aita-ameri gostarik,
Ez, hortaz ez dut dudarik.
Ez dugu kausitzen guk heiekin
Bizi egunez hoberik,
Ez eta hoien parerik,
Nahi ez ukan mainarik,
Zeren garen pobretarik.
Hortakotz diot egia,
Zeren den gauza argia,
Guretzat dela legia:
Aste guzia lanian artzia
Irabazteko ogia,
Begiratuz zuhurtzia,
Iragaiteko bizia,
Aita-amez orroitzia.
Aita'amez gare orroitzen
Eta begiak bustitzen
Urrun gaigira kausitzen.
Gur'haurrean hek bazakiten
Bai gure ongi altxatzen,
Etsenplu onen emaiten;
Gutaz ziren urrikaltzen.
Eskerrak ditut bihurtzen.
Aita-amek pena asko
Jasan dute guretako,
Bai gure ongi hazteko.
Urte on deiet desiratzen ta
Jeinko onak laguntzeko,
Osasun on emaiteko,
Luzaz bizi-arazteko,
Gero zeruan biltzeko.
Ama Birjina maitia,
Gutaz miserikordia!
Atxik guri bertutia.
Aita-ameri eta umeri
Nasai iguzu grazia:
Uroski gure bizia
Iragaiteko guzia,
Gero zeruko loria.
Kalifornian 1895'eko urte berriz eginak
|
|