MÜNDIAN MALERUSIK
(version manuscrite de 1827)
Chaçons nouveles pour etchahon de Barcus
Mündin hanits malerus arauz baziraie
Bena ez ni bezaiñik ihur behinere;
Ene fons propiaren izan nahiz jabe,
Tristia ezari niz ihon lürrik gabe.
Desertüko ihizik jenten beldürrez
Prekozionatzen (dira) ebiltera gordez;
Nik hurak imitatzen gaxoa nigarrez
Ene bizi tristiren konserbi beharrez.
Hamar urthe hontan bizi niz esklabo,
Erdiak presuetan bestik sordeisago;
Jeloskeria baten süjetetik oro
Ni ere inpatient gerthatürik gero.
Hogei eta bi urthik konplitü egünin
Hartü nin emastia ene zori gaitzin,
Eraiten ahal beitüt izan zeitala jin
Ene ürkha bülharra gorderik alzo pin.
Ezagütü nianin zer nian erosi,
Nahi ükhen nin bortzas korrejierazi;
Bere jabe puisantak hari althe jalki
Eta ni inozenta gaztelin etzeki.
Ene absenziari agertü aproba
Zuñen fidelki zian eraman denbora;
Harek eni doblatü bihotzeko herra
Bai etare kausatü galtzeko malürra.
Ene izterbegia bahin emaztia
Herresterazi gabe nik nian flakia;
Bestek eraman derik hik behar kolpia
Bena kübera dirok orano hartzia.
Banta ahal aiteke non nahi konpañan
Hik eman eskandalak exarri din suitan:
Galdü dela bi lexü eta bi gizon galant
Bai etare thonatü hirur leñü xarmant.
Ene esposa maitia eta flakia
Koki batek dizazün nahas zenzia,
Galerazi naizü ni eta etxaltia
Malherus erendatü oro familia.
Ene espus maitia egin deizüt falta,
Agüri da frütia ezin dirot ükha;
Bena zük bazünü ükhen pazenzia
Hori zatian aisa sendo zeitin gaitza.
Hamar urthez deitazü eman bürian min,
Bostez egonerazi aldiz gastelin;
Sekursik eman gabe nahiz han hil nendin,
Halako emaztia nork sofri saihetzin?
Hamar urthez düzüla diozü sofritü;
Ene osaba jauna kausa izan düzü;
Nitan izan espaliz jin dena agertü,
Behar beitzünüki(a)n gaztelin finitü.
Musde Harixabalet jaun erretora
Etzünin etzekiten ogendant lioba,
Arauz sinhexi düzü ikus ondon obra
Jauna ezarizozü zihaurenekila.
Ene aita fidela aurhidik hareki,
Aberastü zirie ene malürreti,
Prozesak eman eta defautak eraiki,
Arrüsas etzaltiak ziek ere ebaxi.
Ene sorthe tristiri gizon gastiak so,
Eskont gei badüzie ez ezar esklabo,
Emaztik ükheitekoz nik bezalako,
Egin zitaie aphez edo jon soldado.
Emazten dohaña bethi birjina,
Jiten ezpazaizie üzta ereiña;
Enian ixusirik haren exospena
Sonia ez ereitia datila hobena
Hanits minzatü nüzü enetsaien kontre
Nahi bada gezürik ez erran batere,
Bena ene ogenak badütüt nik ere
Jinkua dakhigüla gertha pharkazale.
Barkoseko herrian ez xerka etzahon
Haren hatzaman nahiz zabilzenak ondon
Bere xantoren honzen ari da Igelon
Hain olhalte ederrik ezpeita Ziberon
|