Doktrina kristiana
Nikolas Zubia
1691
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Non: N. Zubia, Doctrina Christiana, 1691 (J. De Lezamis, Vida del apostol Santiago, 1699)
Bertsio honen iturria: K.Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, eta Ibon Sarasola, Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos, 1983.
|
|
|
IESU KRISTOREN JAIOTZA KOPLETAN
Gau on sanktu onetan,
Iaunaren iaiazean,
Fozgatu gaitean
Gustiok biotzean.
Aita Adam egin zan
Lurraren gainean,
Bekatu egin eta
Iausi zan arean.
Linboan egoan
Bost mila urtean.
Iauna, iasi zaitez
Zeruetarean.
Negarren dago an
Zeinbat urtean.
Iauna, iasi zaitez
Zeruetarean.
Donzella eder baten
Belengo errian
Seña Iesu Kristo
Dauko sabelean.
Eguzki dibinala
Gauerdi batean
Etorri zan lurrera
Gizonen soñean.
Kolokio entre los pastores
—Matxinikito!
—Zer dio<k>, Txe-ru?
—Atzorik ona,
Ze barri dogu?
—Barri dogu ze
Angeru mira
Gure menditik
Igaro dira.
|
|
|