 |
MARIJARI GEURE BIJOTZAREN ESKINT-SARIJA
O Donzella guztiz garbi, Jaungoikuaren Ama ta neure bitarteko altsua! Auzpazturik zure oƱetan, Jaungoikuaren eta zerutar guztijen aurrian, opa ta eskintzen deutsut, pekataririk dongena banaz bere, neure bijotza bere asmo ta gurari guztijakaz. Eta nai deutsut emon beti betiko, dalako zeuria ta zeure seme Jesusena. Ama guztiz biguna! Ontzat artu egizu, bijotz bijotzetik egiten deutsudan opaari au, santu guztijak egiten deutsuenagaz batera, eta alkantzau egidazu grazija, biziteko emendik aurrera bakar bakarrik zuretzat, eta zure seme maitiarentzat. Alan itxaroten dot, bere laguntasun sendo, eta zure bitartekotasun anditik, eta eskintzen deutsut, egitia onetarako neugan dana, gogo ta borondare osuagaz. O Jesus eta Marija! Ixiotu egizue nire bijotza zeubenen su gorijan, bizirik emen lurrian errerik karidadiaren garrakaz, egon nadin kizkaldurik zure amodijuan, Aingeru ta santuak lagun ditudazala, betiko atseginetan zeruan.
ALAN IZAN DEDILLA
|
 |