www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arima penitentearen okupazione debotak
Juan Tartas
1672

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

aurrekoa hurrengoa

HIRURGARREN KAPITULIA

ZER DEN AMOINA

 

                        nola eta noiz eman behar den,

                        zer den haren indarra eta bertutia.

 

                        «Sicut aqua extinguit ignem,

                        sic eleemosina extinguitpeccatum»

                                        (Ecles.3)

 

        Prinzesa ederra da eta noblia amoina, zelian eta lurrian, ongi jina Iinkoaz eta gizonez maitatia; lur hona; bere iabiari bere tribaillaren rekonpensia segurki eta abundanzia handireki emaiten diana; zuhainze hona; frutu honik baizi, falsurik iagoiti, eman eztiana, molde honez eta Iinkoaren amorekatik egina denian.

        Eskolaren ainguriak S. Thomas doktorak definitione edo deskriptione haur emaiten du amoinari: «Eleemosina est actus misericordiae, quo datur aliquid indigenti ez compassione propter Deum» (2.2.Q.32, Art. I), «Amoina dela miskrikordiazko akto bat, zoiñen moienez nehork emaiten baitu zerbait beharrari konpasionez Iinkoaren amorekatik». Eta zeren miserikordia baita karitatiaren aktoaren efeto bat, hargatik amoina deithatzen da karitatiaren aktoa, miserikordiaren moienez argira ialgiten dena.

        S. Augustinek minzo denian miserikordias edo amoinaz manera hontan representatzen du: «Quid est misericordia nisi alienae a miseriae quaedam in nostro corde compassio, qua utique si possumus subvenire compellirnur?», «Zer da miserikordia edo amoina, guri lagunaren miserias eta praubeziaz gure bihozian konpasione hartzia baizi, zoiñen konsiderationiak obligatzen baikutu hari aiutu edo sokorri emaitera, ahal badezagu?».

        Eta nola gure lagunaren miskriak baitira bi suertetako, korporalak eta spiritualak, hala hala amoinaren menbriak dira bi gisatako, korporalak eta espiritualak. Korporalak dira zazpi: 1. gose direnen bazkatzia; 2. egarri direner edaten emaitia; 3. buluzgorri direner estalki emaitia; 4. kaptiboen erostia eta raxetatzia; 5. erien prisoneren bisitatzia; 6. peregrinen eta errumesen ostatatzia; 7.hilen ehortzia. Zazpi obra miserikordios edo amoina korporal horik konprenitu dira bersu honetan:

 

«Visito, cibo, poto, redimo, tego, colligo, condo»

 

        Euskaraz gure lengajian erran nahi baita: bisiateen dut, hatzen, emaiten edatera, raxetatzen, estalzen, ostatzen, ehortzen».

 

 

BEHARREZKOA DA

 

        Amoina edo obra espiritualak dira halaber zazpi: 1. bezeatoriaren korrijiteka; 2. ignoranten erakustia; 3. dudatan direner konseillu honik emaitia; 4. nork gure lagunaren salbamendiagatik Iinkoaren othoitzia; 5. aflijitien eta deskonsolatien konsolatzia; 6.iniurioen eta afrontien patienki sofritzia; 7. etsaier gogo honez Iinkoaren amorekatik barkatzia. Zazpi amoina espiritualak konprenitzen dira bersu honetan:

«Consule, castiga, solare, remitte, fer, ora».

 

        Haur S. Thomasen eta Bellarminus Kardinal handi haren eta bertze doktor handien doktrina eta eskola.

        Amoina gisa hontan representaturie, bada manu eta prezepto beharrari amoina egitera,badugu nontik, bekatu mortalen penan. Eskritura saindiak dio: «Qui obturas aurein suam ad clamorem pauperis, et ipse clamavit et non exaudietur» (Prov. 21), «Nork ere bere beharria tapatzen baitu eta zerratzen paubriaren oihiari eta heiagorari, halakoak oihu eginen du eta haren oihia ezta enzun izanen». Pasaie hontarie arrazoin haur idokiten dugu: nork kre zerbait punitione rezebitzen baitu Iinkoaganik, hark zerbait bekatu egin du zoinbat manu edo prezeptoren kontre; bada amoinaren pobriari refusajalia Iinkoak punitzen du, zeren ezpaitu nahi enzun, baita pena handi bat; bekatu egiten du beraz zoinbat manuren kontre, izoiñek obligatzen baitu amoina egitera, eta manu hura ezta bertzerik amoina egitia baizi.

        Eskritura saindiak dio oraino:«Qui habuerit substantiam huius mundi et viderit fratrem suum necessitatem habere et clauserit viscera sua ab eo, quomodo charitas Dei manet in eo?» (Ioan. 3,17), «Nork ere ikusiko baitu bere laguna beharrian dela eta bere sokorria hari ezpaitu emanen, nola Iinkoaren karitatia eta amorioa harekin date?». Haur da Ioandone Ioane Apostoliaren doktrina. Hementik arrazoiñ haur berririk ialgiten da: zer ere mundu hontan ezpaita iunto karitatiari bezeatu da; amoinaren refusa ezta iunto karitatiari; bekatu da beraz; baina bekatu oro da manu eta prezepto zoinbaten hausia eta transgresionia; bada beraz manu eta prezepto amoina egitera.

        Ebanjelio saindiak gehiago erraiten du pundu honzatz beraz: azken iuiamendu jeneralian, noiz ere Iinkoaren semia jinen baita hilen eta bizien sekulakoz iuiatzera, erranen diala arima maradikatier eta kondemnatier: «Discedite a me, maledicti, in ignem aeternum. Esurivi enim et non dedistis mihi manducare» (Math. 26,25), «Maradikatiak, aparta ziteste eneganik; izaniz gose eta eztrautezie eman iatera». Hementik oraino konklusione eder eta lejitimo haur ialgiten da: nork ere refusatzen baitu amoina emaitera, bekatu egiten du mortalki eta kondemnatia da. Bada beraz manu eta prezepto amoina egitera.

        Bi pundu nezesario dira eta konsideratu behar dira amoinan: emailia eta rezebizalia. Emailiak ezpadu nontik eman, ezta tenitu emaitera: «Ad impossibile nemo tenetur, ideo impossibilium non datur lex» (De regula iuris), «Gauza inposibliaren egitera ezta nehor obligatzen ahal dianik». Emailiak ere ukenik nontik eman, behar du konsideratu bere doia «in individuo», eta gero «statui suo necessaria», bere konditioniari eta kalitatiari nezesario diren gauzak. Hantik harat deus bada, obligatu da paubriari amoina egitera bere nezesitate handian, bere damnationiaren penan. Legia eman du gure Iesus Iaunak: «Verumtamen quod superest, date eleemosynam et ecce omnia munda sunt vobis» (Luc. 11), «Zien doiaz kanpoan, egizie amoina, eta gauza guziak xuri, garbi eta xahu izanen dira zienzat». Leku hontan gure Iaunak manu egiten du fariseu gaixtoer amoina egin lezaten, bizia eta bestimentia reserbaturik, nahi balira bere bekatietarik purgatu eta xahatu. Hala explikatzen du Maldonatus doktor handiak.

        Apostoliak ere Thimotheus bere dizipularen lehen letran manu haur ernaiten paukon: «Divitibus huius saeculi praecipe bene agere, divites fieri in bonis operibus, facile tribuere, communicare» (1 Tirnoth. 6, 17), «Lurreko iaun handiak eta aberatsak mana izatzu onsa egin dezaten, obra honetan aberatz ditian, bere honetarik gogo honez eta alegeraki beharrer parte egin dezaten eta komunika bere honak beharrer». Ageri da hantik Apostoliaren sendimendia dela, bere doiaz kanpoan, bere honak behar ordian beharrer distribua ditzen. Bada doktor graberik eta szabantik erraiten duienik, bere bizitzeko eta beztitzeko nezesario diren gauzetarik ere nehor obligatu dela paubrer amoina egitera. Hori hala bada, nehor dobleki obligatu da bere doiaz kanpoan dian honetarik beharrari hongi egitera.

        Bigarren pundia da amoinan harzaliaren nezesitatia eta beharra, Extremitate handi hartan nehork, dialarik, ezpadu sokorritzen paubria bere honetarik, bekatu mortal kometitzen du eta damnatia da. Sensu hortan erran du S. Anbrosio iaunak: «Pasce fame morientem et si non pavisti, occidisti», «Goses hilzera doena bazka ezak, eta ezpaduk bazkazen, hil duk».

        Hargatik S. Thomasek dio nezesitatiaren artikulu hartan permis dela fraide bati epastera paubriaren salbatzeko. Horren arrazoiña da haur: noiz ere honen repartitionia egin izan baita «communi gentium consensu», jende, populu eta natione ororen konsendimendu jeneral batez, batbederak akisitu du luzen zibil bat eta proprietate bat bere honetan, «ius civile et proprietatis»; baina paubria erorten denian azken nezesitate artikulu hartara, biziaz doakonian, «iure naturali» honak oro komun direla eta zuzen zibil hura eta proprietatia suspenditzen direla eta zuzen naturalak, «ius naturale», eramaiten diala abantailla eta gehientarzuna.

        Ebanjelio saindian eree irakurten dugu gure Iaunak eskusatu zutiala bere dizipuliak zoiñek sabato egunian gosiak obligaturik bertzeren elgian ogi burien trenkatzen burien hasi baitziren bizitzeko. Phariseu gaixtoak haren kontre murmuratu ziren berehala: «Discipuli tui faciunt quod non licet facere sabbatis» (Math. 22), «Zure dizipuliek egiten dute sabbato egunian (baitzen denbora hartako igandia) permis ezten gauza». Gure Iaunak errapostu eman zien iudu haier bere dizipulien faboretan: «Eztuzieia irakurtu Dabid erregiak ere propositionesko ogiak ian zutiala nezesitatian, zointarik iatera ezpaitzen permis aphezer baizi?, «quos non licebat edere nisi solis sacerdotibus». Eta finian erran zian han berian: «Dominus est enim Filius Hominis etiam sabbati», «Gizonaren semia orobat iuna da sabato egunaren». Erakustera emaiteko fariseu eta iudu gaizto haier igandian orobat permis zela tribaillia eta bertzeren honetik hartzia gosiaren eta nezesitate handiaren artikulian.

        Dabid erregia egun batez gosiak honkiturie ioan zen Akimelek iaun aphez haren erideitera eta hari erran: «Deus baduzu, ezkietan, bors ogi edo deus baduzu idazu iatera», «Nunc ergo si quid habes ad manum, vel quinque panes, da mihi, aut quid-quid inveneris» (1. Reg. 21). Aphez saindu hark errapostu eman zian Dabid erregiari: «Non habeo laicos panes ad manum», Eztizut eskietan ogi komunik, persona laikoer eman denik». Orotrat ere ikusirik haren nezesitate handia, eman zeron propositionesko ogi sanktifikatu hartarik iatera, zonbatere ezpaitzen permis ogi sakratu eta sanktifikaturik iatera, iaun aphezer baizi: «Dedit ergo ei sacerdos sanctificatum panem». Erakustera emaiteko nezesitatian gosiak eztiala legerik, zuzen zibila zesatzen dela eta zuzen naturalak botere oro diala, eta kasu hartan hartzia eta emaitia hon orotarik permis dela.

        Bi pundu hoietan zerratzen da amoina: emailiak badu nontik, hartzalia, baita paubria, bada biziaren danierian, gosia dela kausa emailia obligatu da paubriari amoina egitera bekatu mortalien penan. Baina denbora hontan «in foro externo» iustitia denboralak epazlia puni liro, zeren mila desordre eta eskandala kausa bailiro populiaren artian; zonbatere «in foro interno», Iinkoaren aitzinian eta kofesionezko tribunalian, extremitatian dena, ebatsirik ere, iustifikatu belizate. Bada hanitz feneant, laxo, auher, eztakuria hartan bolerian bizi baltira; halakoek azotia, galera edo urkabia lehen meritatzen dute, eziez amoina.

 

 

NORK BERETIK EGIN BEHAR

 

        Nahi badu nehork amoina den hon eta meritorio, bere hon propitik egin behar du eta ez bertzerenetik, ezpada azken extremitatiaren artikulia, Zointan honak oro baitira komun. Hala dio S. Augustinek: «Quidam male intelligendo rapiunt res alienas, et aliquid inde pauperibus largiuntur, et putant se facere quod praeceptum est; intellectus iste corrigendus est, non enim eleemosynae faciendae sunt de alieno, sed de iustis laboribus unusquisque eleemosynam facere debet» (in Lib. de verbo Domi. in monte), «Jende batzuk gauzak gaizki endelgaturik bertzeren onak arrapatzen dituzte eta hantik zerbait amoina paubrer egiten; endelgamendu horrek korrijitu behar du; eztira egin behar amoinak bertzerenetik, baina batbederak amohina egin behar dute bere triballatu iustoez akisitu eta irabazi diren honetarik». Zuhurren Erreginak dio, nork ere sakrifizio bat ahoreskatzen baitu paubren substantiatik, halakoa konparatu dela borreu bati, zoiñek semia sakrifikatzen baitu aitaren aitzinian: «Qui offert sacrificium de substantia pauperum quasi qui victimat filium in conspectu patris» (Ecles.34).

        Ezta egin behar amohina gauza hetarik, zoin sujet baitira restitutioniari, zeren hurak bertzerenak baitira eta ez guriak, eta bertzerenetik egiten den amohina ezpaita hon. Baina hon haren akisitionia bada iniustoa eta deshonesta hanbat emailiaren nola harzaliaren aldetik, hala nola simoniaz irabazi diren honak, kasu hartan hon haiek enplegatu behar dute amoinatan; akisizaliak ezin bere konserbatzen dutu, zeren bertzeren honak baitira; ezin rendatzen du emailiari, zeren emailia indigne rendatu baita haien gehiago poseditzeko, bere simonia dela kausa. Zer izanen da beraz hon haietizaz? Borxatu da haien akisiqalia haien emaitera eta distribuitzera paubrer eta bertze obra piosetan. Hala dio Eskolaren ainguriak, S. Thomasek, eta Balentia doktor handi hark.

 

 

EDONORI EGIN BEHAR

 

        Amoinak egin behar du indiferentki beharrian eta nezesitatian diren orori, ala diren iusto, ala diren gure etsaiak, ala diren gure adeskidiak. Hala dio Eskritura saindiak: «Si esurierit inimicus tuus, ciba illum; si sitit, potum da illi» (Rom. 12), «zure etsaia gose bada, emozu iatera; egarri bada, emozu edatera». Hala egiten dugularik imitatuko dugu gure Aita, zeluko eta lurreko Iinkoa, «zoiñek bere iguzkia ialgi eraziten baitu eta itzal eraziten Orienten eta Ozidenten, honen eta gaixtoen gaiñian, eta euria ieux eraziten iustoen eta iniustoen gaiñian»: «Qui solem suum oriri facit super bonos et malos, et pluit super iustos et iniustos» (Math. 2).

        Iduri da Eskritura Saindian eztela egin behar hongirik ez amoinarik iustoer bai, baina ez iniustoer. Hala dio zuhurrak. «Benefac iusto et invenies retributionem magnam; da misericordi et ne suscita pecatorem; da bono et ne receperis pecatorem; benefac humili et ne dederis impio» (Ecles. 12)», «Egin zak ongi iustoari eta edirenen duk rekonpensu handi bat; miserikordiosari eman zak eta bekatoria eztezala rezebi; eman zak honari eta bekatoria eztezala ostata; egin klak ongi hunbliari eta eztejala eman gaixtoari».

        Haur da Wiklefus heretiko infame haren opinionia, Thomas Baldensis autor handi hark harzatz raportatzen dian bezala (Tom. 3, Lib. 3, Cap. 91); baina falsuki eta gaixtoki infame hura minzatu izan da renkontru hontan eta hala kondemnatu Elizaz (In Concilio Constantiensi); eta Ioanes Hus, haren dizipulia, eta hura, biak bizirik erre izan ziren. Opinione gaixto eta falsu horren arrapostia manera hontan emaiten da. Salomonek erraiten dianian eztela behar eman amoinarik, ez ongirik egin iniustoari eta bekatoriari, endelgatzen da bekatoriari bekatore bezala, amoinaren moienez bekatian egoiteko eta entertenitzeko, eztela eman behar amoinarik; baina gizon bezala eta Iesu Kristen menbru bezala eman behar dela iniustoari amoina, iustoari bezain onsa, zeren amoina haren medioz natura humanoa, zoiñen menbra baita iniustoa, sokorritzen eta sustengatzen baita. Haur da Eskolaren ainguriak (Art. 9, ad I.) S. Thomasek eta haren ondoan doktor hon orok emaiten dian arrapostu hona.

 

 

EGITEAN EZ ERDEINA POBREA

 

        Amoinaren emaitian paubria eztezazula reproxa bere paubrezian eta haren bihotza eztezazula triste renda eta afliji, zeren bere miseriak aski aflijitzen dizu eta triste rendatzen. Hala manatzen zuen Salomonek: «Ne exasperes pauperem in inopia sua et cor inopis ne afflixeris», «Zure beharria paubriari tristetia gabe presta ezazu; paubren konpañian hel zitianian, kortes eta bihozbera erakus zite». Hala dio hark berak: «inclina pauperi aurem tuam sine tristitia, congregationi pauperum affabilem te facito» (Ecles.4).

        Eman gogo duzuna emazu bertan eta alageraki; emaiten ahal duipuna eztezazula luza eta,diferi gerotik gerora, egunetik egunera; ezteipazula erran beharrari: «Retiradi gaur, jin adi bihar, ukhenen duk bihar». Hala dio hark berak: «Ne dicas, vade, cras tibi dabo» (Ecles. 11). «Bertan emaiten dianak, berritan emaiten du»: «Qui cito dat, bis dat». Franzesak ere badu proberbio haur: «Il vaut mieux un tien,que deux tu l'auras»», «To batek gehiago balio diala, eziez bi ukhenen duk». Apostolu handiak dio, alegeraki emaiten diana eta ez borxas, ez eta tristetiaz, gure Iinkoak maite diala: «Hilarem datorem diligit Deus, non ex tristitia aut necessitate» (1. Corinth. 9).

 

 

ARRANOA BEZALA

 

        Arima debotak eta penitentak imitatu behar du arranoa, xori ororen erregia. Hark bere butina hartu dianian eta hanti bere doia ian, zer ere restatzen baita, hura oro haren ondoan jiten diren xorier emaiten du eta distribuatzen. Arima liberalak ere bere doia begiraturik, bere ian-edana eginik, bere beztitzekoa reserbaturik, gaiñelatikoa oro Iesu Kristen paubrer emaiten du, irabazirik egun batez Iinkoaren aitzinian, noiz ere haren tribunal iustoala haren arima presentatuko baita.

        Aiztoriak oro iaten du edo gordatzen; abariziosak ere oro iresten du edo gordatzen, bere laguner, Iesu Kristen menbrier, parterik eman gabe. Hargati dio Apostoliak: «Avari non possidebunt Regnum Dei», «Abaritiosae eztiala ukhenen parterik Iinkoaren resuman».

        Leoiñak ere, baita animale ororen erregia, bere ehizia eta butina hartu dianian, hantik nahi diana iaten du eta garaitikoa laguner emaiten. Gizona baita lurrian kreaturen erregia, bere buria onestki entreteniturik eman behar du restatzen Kaukona bere lagun paubriari; ordian date lesu Kristen diszipulu dignia.

        Otxoa, baita animale goluta eta gormanta, ahal diana oro iresten du eta deboratzen. Hala dira egunko egunian hanitz jende poxant eta aberatz; bere honak, bere arrandak iaten, edaten, hurtzen eta enplegatzen dituzte otxoen pare bere gormandizetan ordikerietan, danzetan, prozesetan, paillardizetan eta adulterioetan; enfin bere boluptate saxietan, Elizer, ospitaler, konbentier, alhargun paubriari, haurzurtzari, paubre ahaleorrari parterik, ez erdirik eman gabe.

        Nola nahi zira halakoen kretzian gure Iinkoa den zelian miserikordioz eta liberal, hurak ipan direnaz geroz lurrian hain kruel, abarizioz, eta bihoz gogor paubren kretzian, zoin baitira lesu Kristen menbriak? Nola nahi zira Iesu Kristok, baita paubren buria eta xefa, halakoak maita ditzan, haiek paubriak, baitira haren menbriak, hanbat hastio badutie eta hanbat kruelki tratatzen?

 

 

HIRU EXENPLU

 

        Kostuma eta karitate eder bat pratikatzen zian bere denboran Mosde Pernon azken hilaren aitak, zoin hirur erregeren denboran izan baita agian Franzian zen iaunik handiena eta zoiñek Duk de Kandale, Duk de la Balete eta Kardinal de la Balete bere hirur semen eta bere personan ukhen baitu ohore hori, non laur kordon blu kolpu batez bere familian ikusi baititu eta zoin infanteria franzesaren Kolonel Jeneral eta Gienako gobernadore hil izan baita. Iaun handi hark mundian zen ostirale guziez, eritarzunen kanpoan, barur egiten zian, Meza saindia enzuten zian eta kolatione arhinbat bere kabinetian eginik, bere auhariaren balioa eman eraziten zian paubrer, eta haren auhariak balia zian gutiena bigua edo hirur pistola gorririk. Nahi nuke denbora hontako iaun handiek exenplu hontarik bere profeitia egin lezaten, eta pobria, baita Iesu Kristen menbria, haien honetarik eta arrandetarik bere partia tira lezan eta goza. Ordian egia lizate S. Leo Aita saindiaren errana: «Fiat refectio pauperis abstinencia ieiunantis».

        Estu oraino hanitz denbora Parisen iaun handi batek aktione eder bat eta saindu bat pratikatzen ziala. Iaun hura erregeren gortian zen kalitate eta dignitate handitakoa, zoin komunski deitatzen baitira Franzian «maistre de requestes». Ezkondu izan eta emaztea hilik, alhargun gertatu. Bere buria estatu hartan ikusirik, debotione ukhen zian behar ziala apheztu. Ordena sakratiak harturik eta Meza saindia erranik, mundian zen egun oroz karrosan ioaiten zen Parizeko elizetara konfesional batera, hargana jiten ziren oro kosfesatzera; eta zer ere bilzen baitzian diharu bere kosfesionetan, hura oro barazkal ondoan bere bortan paubrer berak bere eskuz emaiten zian eta distribuatzen.

        Bere adezkidez eta bere domeztikoez egun batez interrogatu izan zen, zeren etzian amoina egiten paubrer lehen bere arrandetarik, eziez kofesionetan bilzen zutian duhurietarik. Arrapostu eman zian, haren arrandak hura lo zantzala jiten zirela eta berak bere tribailluz eta penaz irapaizten zutian honetarik haboro plazer hartzen ziala amoina paubrer egitiaz, eziez bere arrandetarik.

        Egiaz, arima debota eta penitenta, iaun handi haren aktionia eta arrapostia biak ederrak ziren eta konforme S. Augustinen sendimendiari, zoiñek baitio: «Ex iustis laboribus eleemosynae faciendte sunt», «amoinak egin behar direla tribaillu iustoez akisitzen diren honetarik», lehen erran dugun bezala; halaber erakustera eman zian iaun handi hark amoinaren moienez bere bekhatiak reparatu nahi zutiala eta Iinkoaren gratia honak irabazi.

        Errumen bertze orduz Kardinal handi eta debot batek hari eman zen aktione eder eta saindu bat egin zian. Bera bizirik zagoela, bere kofretan zian urhia eta zilharra oro Iinkoaren amorekatik paubrer eman zian eta distribuatu, eta hoilla bedera paper zarri kofrekal, zointan beigaudian hitz hoiek eskribaturik: «Dispersit deditque pauperibus», «Eman dutu eta partitu oro paubrer», hoilla paper hurae oro Qaudialarik zerraturik kofretan gillzaren pian. Kardinal debot hura jin zenian hilzera, haren askaziae eta ahaidiak oro jin zirenian haren kofren idekitera eta bisitatzera hura hilez geroz, harriturik eta iziturik oro gelditu ziren, zeren bere esparanza handiae galdurik, ezpaizuten eriden kofre haietan urhiaren eta zilharren plazan hoilla bedera paper baizi; eta Kardinal debot eta liberal hark bere tronperia saindiaz eraekustera eman zian lurreko honak etzirela deus zelukoen konparationian; erakustera eman zian iraekurtu ziala zuhurraren konseillu zuhurra, zoiñek baitio: «Benefac amico ante mortem» (Ecles. 14), «Egin ezak ongi adeskidiari hil baino lehen». Hilzian edo hilez geroz egiten diren ongiak, ongi borxatiak dira, garkoraren pian bertze mundurat ezin eramanez emaiten direnak.

 

 

AMOINAREN INDARRA ETA BERTUTIA

 

        Amoinaren indarra eta bertutia ikusi behar dugu gure hirur prinzesen azken konklusioniaren emaiteko. Orai erran dutugunez ageri da, amoina zonbat eder eta rnaitagarri den Iinkoaren eta giqonen begien aitzinian. Egia haur bera ikusiko duzu jiten diren arrazoiñak eta pensamendiak onsa pezaturik.

        Amoinak bertze kalitate eta perfektione ederren eta handien artian hirur notablerik bera baitan poseditzen ditu: bekatu orotarik eta herio eternaletik delibratzen du eta gratian konserbatzen. Promez hori eman zian ainguriak bi Tobiaz aita-semer: «Eleemosyna ab omni peccato et a morte liberat et non patietur animam ire in tenebras» (Tob.4).

        Eztu amoinak botere hori «ex opere operato», bertze elizako sa-kramendik bezala, zeren hori ezpaita porogatzen Eskritura saindiaz, ez eta Elizaren definitioniaz. Ezta oraino porogatzen «per modum dispositionis», «dispositioniaren bidiaz», kontritioniak eta Inkoaren amorioak gauza ororen gaiñian egiten dian bezala, zeren hori hala baliz, amoina eginik, nehor iustifikatu belizate Apostoliaren erranaren kontre: «Si distribuero in cibos pauperum omnes facultates meas, charitaten autem non habuero, nihil mihi prodest», «Neure honak oro emanik ere paubren entertenitzeko eta eztudan karitatia, eztut batere profeiturik».

        Baina amoinak du indar eta bertute hori «ex parte causae», «kausaren aldetik». Amoinaren ama da miserikordia eta miserikordiaren ama da karitatia. Hanbateki amoinak ditu indar horik kausaren aldetik, zoin baita karitatia, eta hark manatzen ditu eta sortzen amoinak. Harganik ditu bere bertutiak eta indarrak. Salamonek hori porogatzen du: «Perde pecuniam propter fratrem et proderit tibi magis quam aurum» (Ec. 29), «Gal ezak eta eman ezak ore diharia ore anaiegatik, eta hark gehiago profeitu emanen drauk, eziez urhiak»,

        Amoinak oraino indar hori hartzen du «ex parte effectus», «efektoaren aldetik», zeren paubriak amoina hartzen eta rezebitzen dianian, mobitzen da eta kumitatzen Iinkoari othoi egitera, norganik ere rezebitzen baitu amoina, hargatik; eta bere orationiaz Iinkoaganik haren gratia eta haren bekatien remisionia ardiasten du. Hala dio zuhurrak: «Conclude eleemosynam in corde pauperis, haec exorabit te ab omni malo» (Eclesi. 26), «Gorda ezazu amoina paubriaren bihotzian eta haren orationiak gaix orotarik delibratuko zutu». Paubre miserabliak amoina rezebitzen dianian, hanbat boztario eta plazer bere amoinan hartzen du, non egiten baitu mila othoi eta oratione bere ongi egiliagatik, eta obtenitzen Iinkoaganik mila benediktione haren faboretan. Hori da S. Thomasen eta Balentia doktor (handiaren) doktrina ederra.

 

 

BI GERTARI

 

        Egun batez Daniel profeta ioan zen errege Nabukodonozoren edireitera errege haren beraren manux, eta errege hari manu edo konseillu hon haur eman zian profetak, bere bekatietarik hobeki ialgiteko eta Iinkoaren gratiaren ardiasteko: «Consilium meum placeat tibi, et peccata tua eleemosynis redime, et iniquitates tuas misericordiis pauperum, et forsitan delictis tuis ignoscet» (Dan. 4), «Errege handia, ene konseillu hona alde honera rezebi ezazu: zure bekatiak jure amoinez raxeta itzazu eta repara, eta zure inikitatiak paubrer eginen dutuzun miskrikordiez; hala egiten duzularie, agian Iinkoae zutzatz konpasione ukhenen dizu».

        Arima debota: so egizu amoinaren indarra zonbat handi den. Profeta saindu hark etzian bertze remediorik ordenatu errege bekatore hari amoina eta miserikordia baizi, bere bekatien barkamendiaren Iinkoaganik ardiasteko. «Redimere» erran nahi da gauza baten erostia bere balioaren.

        Iinkoaren kontre zonbat bekatu handirik egin dian nehork konsideratu behar du, eta haien arau egin beza amoina haien erosteko eta reparatzeko. Bekatu handirik egin dianak egin beza amoina handirik haien reparatzeko; eta zeren ezpaitugu segurtanzarik zonbat gure bekatiak handi diren, dugun egin ahal bezanbat amoina handirik, gure bekatu handien Iinkoaren aitzinian erosteko eta raxetatzeko.

        Remarkatu behar dugu Daniel profetaren errana: «Consilium meum tibi placeat», «Ene konseillia alde honera har ezazu». Erran nahi du profetak nezesitate eta extremitate handiaz kanpoan, ezkirela obligatu amoina egitera bekatu mortalen penan, baina solamente «per modum consilii», «Ebanjelioaren konseilluz». Baina nezesitatia handi denian paubriaren aldetik, obligatu gira amoina egitera beharrari bekatu mortalen penan, «per modum praecepti», «Ebanjelioaren manus eta bekatu mortalen penan.

        S. Louis Franziako erregiak egun oroz bere mahaiñian hirur paubreri emaiten zian iatera eta edatera, eta bertze paubren nonbre eta kantitate handiri. Edo manuz edo konseilluz, arima debota, dugun egin amoina beharrari. Amoinaren bi manera hurak ongi jin izanen dira, Iinkoaren amorekatik eginak badira ber.

        Egun batez S. Louis errege hura bera interrogatu izan zen, non ziren haren ehizeko horak. Errege estranjer baten anbasadoriaz S. Louisek anbasadore hura eskutik harturik, eraman zian bere palatioko basakortera eta han hari erakusi ehun bat paubre, aiduru beitzaudian bere barazkariaren; eta erregek erran zian anbasadoriari: «Hoyec dutuçu ene horac eta ene ehicia».

        Egiaz, arima debota eta penitenta, errege saindu haren aktionia eta arrapostia ederrak ziren, eta nahi nuke denbora hontan iaun handiek eta aitoren semek, errege saindu haren exenplia bihotzian harturik, bere horetan eta banitatian enplegatzen dutien honak, edo parte hon bat aumens, paubren faboretan enplega bailezate. Enplegu haur ongi jina lizate Iinkoa baitan eta botere handi luke haien bekatien remisioniaren ardiasteko eta Iinkoaren gratia honen obtenitzeko.

        Amoina, baita prinzesa eder bat eta handi bat, zonbat indar eta bertute dian eta zonbat Iinkoak maite dutian amoina egiliak eta hastio amoinaren beharrari refusazaliak, bat edo bi istorien moienez ikusiko dugu, arima debota eta penitenta.

 

 

HIRU ISTORIA

 

        Ebagrius filosofa paganoa zen eta, Sinesius aphezkupu saindu batek fede honiala konbertiturik, iesan kaukon eta enpruntatu hirur hogei libera urhe paubrer emaiteko, konditionereki bertze mundian filosofa hark ukhenen ziala bere somaren doblia. Hartakoz apezkupu hark eman zaukon promesa bat eta zedula bat bere eskuiaz siñaturik. Denbora laburretan filosofa hura jin izan zen hilzera eta hil baino lehen eman zian kargu exprez bere domestikoer, zedula hura eta promesa haren bi eskuien artian estekaturik, haren gorpitza hoberat eta tonbalat ezar lezaten.

        Erran bezala egin. Hirur egunen burian hilez geroz, Evagrius filosofa agertu izan da bisionian eta minzatu Sinesius aphezkupiari gauaz gisa hontan: «Sinesius aphezkupu handia, jin zite ene hobera eta tonbala eta edirenen duzu ene eskuetan zure zedula eta ondarrian ene kitanqa zure hitzaren azpian; neure somaren doblia bertze mundian rezebitu dizut Iinkoaganik; kitatzen zitut iagoitikoz neure soma prestatiaz».

        Bisione hura apezkupu saindu hark ukhen zian bezain sarri, bere kleroa eta populia harturik prozesionian, kurutzia aitzinian, ioan zen filosofa haren hobera eta tonbala, eta agerturik hobia, ediren zuten Evagrius hila, hobian iarririk, zedula eskuan, hedatzen zialarik eskuia zedularen apezkupiari emaiteko, eta nehori ere etzian eman zedula apezkupiari berari baizi, eta zedularen ondarrian kitanza zagoen eskiribaturik forma hontan: «Ego Evagrius philosophus tibi sanctissimo Domino Synesio episcopo salutem. Accepi debitum in his litteris manu tua conscriptum, satisfactumque est mihi, et nullum contra te ius habeo propter aurum quod dedi tibi et per te Christo salvatori». (In prato spirituali, cap. 195), «Nik Evagrius filosofa salutatzen zitut Sinesius aphezkupu saindia eta deklaratione egiten dut eta aithortzen mundu ororen aitzeinian neure hartziaz pagatu nizala, zoin letra hoietan zure ezkuaz ezkiribatia baitzen. Hartakoz aithortzen dut eta kofesatzen eztudala zure kontra deus ere zuzenik urhe haren respektus, zoin eman baitut zuri eta zure personan Iesu Kristo salbazaliari».

        Hilak aphezkupiari bere zedula eskutik eskura rendaturik, hedatu zen berehala bere hobian eta aphezkupiak bere klero eta populu ororekin esker alagerak Iinkoari rendatu, mirakulu handi haren manifestationiaz amoinaren faboretan. Arima debota eta penitenta, konsidera ezazu amoinaren boteria zonbat handi den heben eta bertze mundian, eta exenplu saindu honzaz zure profeitia eginik, egizu ongi beharrari. Gutien uste duzunian zure hona doblaturik emanen drauzu.

        Santa Katherina de Siena egun batez othoitu izan zen paubre batez eman lizon amoina; nezesitate handia ziala. Birjinak, baitzen fraide lakobien eliza batetan Meipa saindiaren enzuten, erran zaukon: «Ene gizona, orai presenzian eztizut deus neurekin; ipoaipa ene exera, han ukhenen duzu». Paubriak presatu zian Birjina eta erran: «Anderia, eztizut aizina zure exera ioaiteko; indazu bertan». Birjinak, bere rozarioan baitzian zilharresko kuruxe bat estekaturik, hura hantik idokirik eman zian paubriari.

        Ondoko gauian gure Iauna agertu zen bisionian birjinari eta hari minzatu, kuruxe hura bera eskuan edukiten zialarik: «Ene alhaba Katharina, ezagutzen duzia kuruxe haur, zoin baitzen ornatia eta garnitia perlaz eta harri preziosez?». Birjinak arrapostu eman zian: «Ene launa, bai, ezagutzen dizut, baina eztuzu enia eta ez zuzun gisa hortan ornatia». «Ene alhaba, atzo karitatez eman zanautan eta azken iuiamendian saindu eta sainda ororen aitzinian representatu izanen zauzu» (Raymund. a cap. in vita eius. S. Anton. 3. p. hist. cap.14). Bisionia itzalturik, birjinak ezker alagestak Iinkoari rendatu zutian hunbleki.

        Arima debota eta penitenta, so egizu amoinaren indarrak eta bertutiak zenbat gloriosas diren, gure launa agertzen eta jiten denaz geroz amoinaren egiliaren remerziatzera. Paubria obligatzen duzunian, Iinkoa obligatzen duzu. zure hon emanaren rekonpensiaren ardiasteko, non nahi duzu berme hoberik ediren? Eta Iinkoari nahi ezpazira fidatu, nori nahi zira fidatu? Nola Iinkoak amoina eta haren egilia, haren amorekatik egiten denian, denbora oroz maitatu baititu eta maitatzen, eta bere rekonpensiak haier emaiten edo lurrian edo zelian edo bietan, hala hala amoinaren refusazaliak, dialarik nontik eta ikusten beharraren nezesitatia, denbora oroz hastio ditu eta punitzen mundu hontan edo bertzian edo bietan rigoroski bere ingratituda eta gogortarzun handiak.

        S.        Gregorio, Errumeko Aita saindiak eta Elizako laur doktoretarie batek, paubriak barnen eta kanpoan leku orotan ajutatzen eta sustengatzen zutian egun oroz bere mahaiñian, eta bere konpaiñian zoinbat errumes eta pelerin rezebitzen, eta haien artian zoinbat ainguru, eta batzutan aingurien Erregia tratatzen zian. Hilez geroz ikusirik Sabinian haren suzesora Errumeko kaideran gaixki gobernatzen zela paubren eretzian, etziala imitatzen haren liberalitatia eta hontarzuna paubren faboretan, baina «au contre» abarizias, gogor eta kruel gertatu zela, paubriak mesperexaturik eta abandonaturik, urhez eta zilharres bere kofriak betatzen zutiala, hiruretako aldiaz agertu zen bisionian Sabinian bere suzesorari reproxatu paubren kontre enplegatzen zian abarizia eta krueltarzun horriblia.

        Ikusirik enfin etzela korrijitzen, baina haren malezia oren oroz goiti zoela, laurgarrenian agertu da eta eman kolpu bat eskuaz burian Sabiniani eta mehaxu handirik egin bere abarizias eta paubrer amoina egin gabiaz, halako maneraz non Iinkoaren permisione iusto batez kolpu haren,minetik eta doloretik hil izan baitzen urthe bat eta bost hilabete Pontifikatian egonik.

        Arima debota eta penitenta, ezta behar trufatu Iinkoaz ez eta paubrez; haren kerela hartzen du Iinkoak eta nork ere gaixki tratatzen baititu paubriak, haien kontre mendekatzen da furioski, Sabinian Aita saindu gogor haren kontre egin zian bezala. Halako malhurik hel eztakizun edo handiagorik, ziren bethiere liberal eta miserikordioz paubretrat eta Iinkoa izanen duzu hala-hala zure behar ordian oro hon, oro bihoz bera, oro liberal eta oro miserikordioz zuganat.

 

 

EHUNETIK BAT

 

        Ezar niro eta allega paper hontan ehun exenplu, behar baliz, porogatzeko gure Iinkoak maite dutiala amoina egiliak eta hastio dutiala eta punitzen amoinaren refusazaliak. Exenplu bakoiz bat nahi dut oraino allegatu, neure prinzesa ederrari eta maitagarriari neure azken adioaren erraiteko.

        Ioanes Ierusalemeko apezkupia hanbat abarizioz eta gogor gertatu zen dignitate hartara iganez geroz, nola baitzen lehen noble, liberal eta bihoz bera. Komunski hala helzen da, zeren proberbio zaharrak dioen bezala «honores mutant mores» (In vita S. Epiphanii), «Ohoriak kanbiatzen baitu umorra». Deusek ere ezin asetzen zian prelat haren anbizionia eta desirkundia. Haren pensamendiak oro ziren urhia urhen gaiñen, zilharra zilharren gaiñen ezarririk, thresor handirik egitia eta bilzia.

        S. Epifanio iaunak, zoin baitzen Konstanzia hiriko apezkupu, enzunik gizon haren gogortarzuna mehaxatu zian eta exortatu paubrer amoina egitera, baina inutila zen haren exhortationia eta frutu gabia, zeren prelat harritu hark guxiago estimatzen baitzian urhia, eziez amoina. Arte hartan paubreak baitziren miseria handitan, S. Epifaniok iesan du eta enpruntatu fineziaz harritu hari soma handi bat eta notable bat, eta berehala barreiatu eta eman paubrer.

        Pagiaren termaiñia akabatu denian, Ionesek presatzen du Epifanio pagua dezan eta renda bere soma lehen bai lehen. Zorduna defendiatzen da eta erraiten eztiala nontik, paubriak eraman diala soma. Hartzedunek dio ezarriko diala iustitian, pagua dezan. Ordian Epifaniok thu egin du begitartera Ioanesi, Zoin bere bi begietako argia galdurik eta utsuturik, lurrera erori izan baitzen eta, bere falta ezaguturik, othoitu hunbleki Epifanio, remeti lizon bista.

        Epifaniok, lonbatere iniurio eta afruntu handirik rezebitu baitzian harganik, bere eskuak haren burian pausaturik, ezkuineko begia remetitu zeron. Begietarik bata ardiatsi zianian Ioanesek, suplikatu zian gizon saindu hura bertzia remeti lizon, baitzen ezkerrekoa, baina refusatu zian eta erran: «Mundia mundu deno, begi bakoitz izanen zira punitione iustotan, porogatzeko zure abarizia uzurri bat dela eta zuk paubrer egin duzun damia eta afrontia bekatu enorme bat dela. Egizu penitenzia eta zure abarizia gaixtoa kitaturik, zure thresorak distribua etzazu Iinkoaren paubrer», Arima debota eta penitenta, haur dela gure azken prinzesa, amoina. Honen edertarzuna eta boteriak ikusirik eta konsideraturik, ohora ezazu eta perexa. Egizu gortia egun oroz, aumens ahal bezain ardura, hirur prinzesa eder hoier: orationiari, barurari eta amoinari; bekatian bazira, hantik bertan ialgiko zira, hirur prinzesa eder hoiek enplega baditzazu Iinkoari zure faboretan.

 

 

AZKEN ERREGUAK

 

        Arima debota, penitenta eta salbatu nahi zirena: egizu Apelles, antikitatian izan den pintari famos eta handi hark bezala. Hark erraiten zian: «Nulla dies sine linea», etziala igaraiten egunik batere iagoitik bere bizian, zoinbat luma ukaldi eman gabe bere artian bere obrari. zuk ere egiozu bere forman Iesu Kristen eskolan eta haren relijionian. Egizu egun oroz gortia hirur prinzesa horier, aumens borondatez edo obraz, ahal dezazun bezala: «Nulla dies sine linea». Moien harzatz Iesu Kristen dizipulu leial eta konplitu bat izanen zira; zure etsai bisible eta inbisible oro garaituko dituzu eta, inferniaren despit eta demonio ororen despit, zeluko resuma zure izanen duzu.

        Arima debota eta penitenta, egiozu Vespasian enperadoriak bezala. Hark erraiten zian: «Oportet imperatorem stantem mori», «Prinze batek eta enperadore batek zuti zagoela eta ez iarririk hil behar ziala». Zuk ere egizu barur, oratione eta amoina Iinkoaren eskolan. Zaude zuti, sentinelan, iratzarririk etsaien kontre Iesu Kristen faboretan. Ordian ilanen zira errege, prinze eta enperadore lurrian eta zelian.

        Egizu, arima debota eta penitenta, Titus enperadore handi hark bezala. Prinze hura hanbat zen liberal eta jeneros, non igaraiten zianian egun bat bere adeskider zerbait ongi edo fabore egin gaberik, arratsian ohorat ioiaitan bere adeskider oihu eta plaintu egiten baitzian: «Amici, diem perdidimus», «Neure adeskidiak,eguna galdu dugu».Kuk ere, arima penitenta, egun bat igaren dugunian, edo oratione edo barur edo amoina edo zerbait obra hon Iinkoaren zerbutzu saindian egin gaberik, arratsian ohorakoan Iinkoari errazu: «Diem perdidi», «Iinko adorablia, egun neure eguna galdu dizut, kuri zerbutzurik rendatu gaberik; egidazu gratia eta miserikordia neure kulpa eta falta handiez; «Diem perdidi», eguna galdu dizut».

        Arima penitenta eta debota, egizu Santa Teresa andere serora espaiñola hark beqala. Andere hark, noiz ere ezpaitzian aski dolore eta tormenta sofritzen Iinkoagatik, usatu zen bezala, edo zerbait solaiamendu bere penetan senditzen baitzian, bere Iinkoari minzo zen gisa hontan: «Domine, aut pati aut mori», «launa, edo hil edo sofri; edo sofri edo hil». Andere sainda hura nahiago zen hil, eziez bizi, zerbait pena eta dolore Iinkoagatik lurrian sofritu gaberik egun oroz. zuk ere, arima debota, errazu Iinkoari: «jauna, edo hil nadin edo obra honik egun oroz zugatik egin dezadan: pati aut mori».

        Egizu, arima penitenta, Louis hameka izen hartako garrenaren pian aitoren seme batek egiten zian bezala. laun hura interrogatu izan zen egun batez, nola errege haren pian ordintu eta xuritu izan zen. Errapostu eman zian: «Iniurias tolerando», «bere denbora luzia igaren ziala afrontien eta iniurioen sofritzen». Nahi zireia, arima penitenta, lurrian bizi eta zahartu Iinkoaren zerbutzian, eta eternitatian Iinkoarekin bizi huros? Egizu utsiarena eta gorrarena. Lurrian egizu obra onik, egizu barur, oratione eta amoina; lurrian biziko zira eta zahartuko Iinkoaren kortisan fidela bezala eta zelian haren kortisan eternas bat bei;ala.

        Enfin, arima penitenta, orhit zite hirur etsai duzula, deabria, mundia eta haragia. Hirur etsai horien kontre arma zite ordu honez hirur Prinzesa eder eta noble hoiez: orationiaz, baruraz eta amoinaz. Hekila batian Iinkoa izanen duzu zure alde, zuk Iinkoaren gratiari eta haren bokatione saindiari emanen duzun kooperatione eta konsendimendu saindia ere bai. Hanbateki izanen zirate bost hiruren kontre. Bosten kontre hirurek zer erranen dute, zer eginen dute?

        Enplega ezazu oraino apure faboretan haien kontre Ama Birjina gloriosaren faboria, kredita eta interzesionia, zoin baita «reffugium peccatorum», «bekatoren sustengia». Iesu Kristo, haren seme adorabliaren eretzian, iunkta eopazu Birjina gloriosaren kreditari zeluko saindu eta sainda ororen kredita. Ordian ikusiko duzu ene hirur Prinzesen kredita zoinbat handi den zelian; eta zure herioaren orena jin dadinian, hirur Prinzesa haiek aingurien eta gizonen Erregiaganik ardiatsiko dute zure arimaren gratia lurrian eta haren gloria zelian. Hara, othoi, hel eta gida gitzala Aitak, Semiak eta Espiritu Saindiak.

 

FINIS CORONAT OPUS

 

aurrekoa hurrengoa