DOKTRINA KRISTIANAREN TEXTOA
PATER-NOSTERRA
Aita geurea, Zeruetan zaudena: santifikatua izan bidi zeure izena. Betor zeure reinua gugana. Egin bidi zeure borondatea, nola Zeruan, ala lurrean. Eman egiguzu egun geuren egunoroko ogia. Eta barkatu egizkutzu geuren zorrak, geuk geren zordunai barkatzen diegun bezela. Eta tentazioan erorten eutzi ez gaizatzula. Baizikan libra gaitzazu gaitzetik. Amen.
AINGERUAREN SALUTAZIOA
Abe Maria graziaz betea: Jauna da zeurekin: Bedeikatua zerade zu andee guztien artean eta bedeikatua da zeure sabeleko frutua Jesus: Santa Maria, Jaugoikoaren Ama, regu egizu gu pekatariokgatik orain, eta geure eriotzako horduan. Amen.
KREDOA,
zeñari beste modu batez deritza: amabi Apostolu Santuen Sinboloa
1. Nik sinisten det Jaungoiko Aita guziz poderosoa, Zeruaren, eta lurrraren Kriadoreagan.
2. Eta aren Seme bakar, Jesu Kristo, geure Jaunagan.
3. Zeña konzebitu zan Espiritu Santuaren obraz, ta birtutez, jaio zan Maria Birjinagandik.
4. Padezitu zeban Ponzio Pilatosen agintearen (edo, poderioaren azpian, izandu zan kruzifikatua, illa, eta sepultatua.
5. Jaitxi zan infernuetara, piztu zan illen artetik irugarren egunean.
6. Igo zeben Zeruetara, an dago jarririk Jaungoiko Aita guziz poderosoaren alde eskuietik.
7. Andik etorriko da, biziak, eta illak juzgatzera.
8. Nik sinisten det Espiritu Santuagan.
9. Eleiza Santa Katolika, Santuen komunioa.
10. Pekatuen barkazioa.
11. Aragiaren resurrrekzioa.
12. Eta bizitza eterna. Amen.
JAUNGOIKOAREN LEGEKO MANDAMENTUAK DIRADE AMAR
Leenengo irurak pertenezitzen zaizka Jaungoikoaren honrari, beste zazpirak proximoaren probetxuari
Leenengo Mandamentuak agintzen digu, Jaungoikoa amatu, eta honratu daigula gauza guzien gañean.
Bigarrenak, juramentu alferrik ez dezagula egin.
Irugarrenak, Festak eta Jai egunak santifikatu ditzagula.
Laugarrenak, geuren gurasoak honratu ditzagula.
Bostgarrenak, inor il ez dezagula.
Seigarrenak, luxuriako pekaturik egin ez dezagula.
Zazpigarrenak, gauzarik ohostu ez dezagula.
Zorzigarrenak, testimonio falsorik inori jaso ez diozagula.
Bedaratzigarrenak, proximoaren emazterik (edo konpañiarik) deseatu ez dezagula.
Amargarrenak, besteren gauzarik, ta haziendarik deseatu ez dezagula.
Amar Mandamentu oek daude Mandamentu bitan enzerraturik: Jaungoikoa amatzean, eta serbitzean gauza guzien gañean; eta geure proximoa geren buruak bezela serbitzean, eta amatzean.
ELEIZA AMA SANTUAREN MANDAMENTUAK DIRADE BOST
Leenengo Mandamentuak agintzen digu, Jai, ta Festa egunetan Meza osotoro entzutea.
Bigarrenak, urtean bein (gutxienaz) ondo konfesatzea.
Irugarrenak, Pazkoa Resurrekziokoetan (konzienziako garbitasunarekin) Altareen Sakramentua rezebitzea.
Laugarrenak, Eleiza Ama Santuak agintzen debanean barautzea.
Bostgarrenak, Amarrenak, ta Primiziak osotoro egitea; eta pagatzea.
JESU KRISTOK BERAK INSTITUIDURIK, BERE ELIZAN EUTZI ZIRAUZKUN SAKRAMENTUAK DIRADE ZAZPI
Leenengoa da, Baptisterio Santua.
Bigarrena, Konfirmazioa.
Irugarrena, Penitenzia.
Laugarrena, Eukaristia, (au da, Komunio Santua, edo Altareko Sakramentu Santua).
Bostgarrena, Extremaunzioa.
Seigarrena, Sazerdotearen Ordena.
Zazpigarrena, Matrimonioa.
FEDE SANTUKO ARTIKULUAK DIRADE AMALAU
Leenengo zazpirak pertenetzizen zaizka Dibinidadeari, eta beste zazpirak geure Jesu Kristo Jaungoiko, ta Gizon egiazkoaren Humanidade Santuari
Dibinidadeari pertenezitzen zaizkan Artikuluak dirade oek.
Leenengoa da, sinistea Jaungoiko guziz poderoso bakar bategan.
Bigarrena, sinistea Aita dana.
Irugarrena, sinistea Semea dana.
Laugarrena, sinistea Espiritu-Santua dana.
Bostgarrena, sinistea Kriadorea dana.
Seigarrena, sinistea Salbadorea dana.
Zazpigarrena, sinistea Glorifikadorea dana.
Humanidade Santuari pertenezitzen zaizkan Artikuluak dirade beste oek.
Leenengoa da, sinistea Jesu Kristo gere Jauna Gizona dan partetik konzebitu zana Espiritu Santuaren obraz.
Bigarrena, sinistea jaio zana Santa Maria Birjinagandik, Señora au izanik Birjina (edo donzella, ta garbia) Kristo jaio baño leen, jaiotzean, eta jaio azkero ere beti.
Irugarrena, sinistea Kristok rezebitu zebana eriotzea, ta pasioa gu pekatariok salbatzearren.
Laugarrena sinistea jaitxi zana infernuetara, eta beraren etorrera santuaren itxedeten zeuden Anima justu aek libratu (edo atera) zituana.
Bostgarrena, sinistea il zanetik irugarren egunean resuzitatu zana illen artetik.
Seigarrena, sinistea igo zebana Zeruetara, ta dagoana jarririk Jaungoiko Aita guziz poderosoaren alde eskuietik.
Zazpigarrena, sinistea etorriko dana biziak, ta illok juzgatzera; au da, onai ematera gloria, zerren beraren Mandamentu Santuak guardatu zituen; eta gaiztoai pena sekulakoa (edo beti bein ere bukatu bage iraungo debana) zerren beraren Mandamentu Santuak guardatu ez zituen.
SALBE REGINA
Salbe Regina, miserikordiaren Ama, bizitza, dultzura, ta esperantza geurea, Salbe. Zeurorren deiez gaude Ebaren seme desterratuak. Zeugana gaude suspirioz, sentimentuz, eta negarrez balle triste onetan. Ea bada geure abogada, itzuli egitzatzu geugana zeure begi miserikordiazkoak. Eta destierru onetatik irteten degunean erakutsi eiguzu Jesus, zeure sabeleko frutu bedeinkatua. O Birjina Maria klemenziaz, piedadez, ta miserikordiaz betea! Regutu egizu gugatik, Jaungoikoaren Ama Santua, digno izan gaitezen merezitzeko Kristoren prometimentuak. Amen.
Germanus Patriarcha Constantinopolitanus Encomio in adorationem veneranda Zena Deipara cap. II. ait: Nemo est, qui liberetur â malis, nisi per te, ó purissima: nemo est, cui donum concedatur, nisi per te, ó castissima: nemo est, cuius misereatur gratia, nisi per te, ó honestissima.
Et D. Bernard. serm. de aquaductu in Nativitate Mariae: Totis medùllis cordium, totis quidem praecordiorum affesctibus, & votis omnibus Mariam hanc veneremur, quia haec est voluntas Domini, qui totum nos havere voluit per Mariam.
Cunt ergo omne donum per manus Mariae habeamus, ipsa nobis hoc concedat, ut nostrum calamum dirigat, ut totum hoc opus nostrum, ipsi consecratum, in dilectissimi filij sui, at que ipsius gloriam, ac honorem cedad: Amen.
|