www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia
Juan Jose Mogel
1845; 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia, Juan Jose Mogel (Bitor Uragaren edizioa). Euskal Editoreen Elkarte, 1991.

 

 

aurrekoa  

Goixian esnatuta

Aurrerengo lana

Biotza jasotia

Zeure Jaunagana

Guztia eskiñirik

Gorputz ta arima

Bitarteko arturik

Donzella ta ama

 

Jarririk belauniko

Benetan ta gogoz

Errezadu egizuz

Ez bakarrik aoz

Iru Abe Marija

Ta Salbe gozua

Garbija izateko

Arturik asmua

 

Denporia badozu

Alan egiteko

Goguan artu zerbait

Ondo penseetako

Jesusen pasinoetik

Egun atarako

Arazurik bat bere

Ez dozun uneko

 

Baña baldin astirik

Iñundik ezpada

Lanetan zabiltzala

Egiña bardin da

Jaso bada biotza

Benetan gogotik

Entzungo zaituz pozik

Jesusek zerutik

 

Iñolan ezin bada

Meza entzutia

Egunoro al dozu

Gura izatia

Zeure aldetik dana

Egiñik biotzez

Aberastuko zara

Zeruko mesedez

 

Ama ta donzellaren

Errosarijuak

Eukirik ain samurrak

Bai misterijuak

Ez arren iños itxi

Atxakija utsez

Esan baga astiro

Ta guztiz biotzez

 

Jaunaren gomuntia

Arturik goguan

Goixik eta gabera

Alegin osuan

Bere bildur santuba

Gorde biotzian

Pekatuko kateian

Jausi ez zaitian

 

Ezkutu ta zokondo

Gaba nai illuna

Guztia da beretzat

Argi ezaguna

Juzgauko zaitubanak

Eternidadeko

Gauza guztiak deutsuz

Ziur ikusiko

 

Pensamentu andi au

Goguan eukirik

Ez dozu ez egingo

Iños pekaturik

Bere bildur santubak

Zaituz sendatuko

Bizija galdutera

Argaldu orduko

 

Berak emona dogu

Geure bizitzia

Baita bere ostian

Daukagun guztia

Bere honriagaitik

Galtzen ditubanak

Irabaziko dituz

Zoriontasunak

 

Maitetzen badituguz

Munduko ondasunak

Bizitza argal eta

Bere atsegiñak

Jangoikuaz gañetik

Zorigaistokuak!

Ziur ziurrak doguz

Su gar betikuak

 

Ez zaitez iños sartu

Oera gabian

Ondo gomuntau baga

Gauz onen ganian

O zenbat giza seme

Bijarko goixian

Iratzartuko diran

Eternidadian

 

Nok unki niri bere

Beste arenbeste

Baldin bajat munduko

Denporia bete

Gautxu onetan bertan

Igaroko jatan?

Ai! ondo pensaduten

badozu onetan

 

Jaunak nai ez daijala

Alako gauzarik

Baña baldin badozu

Pekatu andirik

Infernuba daukazu

Beian edigirik

Ta Luzifer zure zain

Lekuba prestaurik

 

O, arima gaixua

Alan aurkiturik

Zelan zuaz losara

Garbitu bagarik?

Ez zaitez arren sartu

Oe bigunian

Amodijozko damuz

Garbitu artian

 

Arduraz bizi zaite

Adi ta kontuban

Alperrentzat ez dago

Lekurik zeruban.

Sinistu egidazu

Engañu artian

Munduban gagozala

Ill arte guztian

 

Nok esan ez aditu

Munduko lazubak

Iminten deuskuzanak

Luzifer galdubak?

Labankerija eta

Palagu gozuak

Aragizko olgantza

Atsegin eruak

 

Luzifer aurkiturik

Betiko infernuban

Guztiok gura gaituz

An bere penzuban

Orretarako dituz

Sariak zabaltzen

Ai eta zorigaistuan

Asko katigatzen

 

Zerurako bidia

Zabaldu gurarik

Ez dago zetan artu

Dirausku kezkarik

Geroko proposituz

Biotzak pozturik

Daukaz itxu itxuban

Asko katigurik

 

Itxasoko areiak

Zeinda aiñ ugari

Jausten dirala diñot

Sinistu arren niri

Arima engañaubak

Betiko infernura

Uste ebeenak gero

Onduta zerura

 

Olgantza nasaijetan

Ebiltzan artian

Onari burla egiten

Eureen ustian

Jauna zeru goijetan

Begira geldirik

Baña ez alan gero

Orduba beterik

 

Nai baño lasterrago

Munduba igarorik

Billosik isten ditu

Ezertxu bagarik

Baña euren arimak

Pekatuz beterik

Zeruko glorijatik

Betiko arrozturik

 

Kontadu nai dan beste

Milloiak urtiak

Guztijak uttak ditu

Eternidadiak

Zelan bada munduko

Egun laburretan

Saijatuko ez gara

Arimak salbetan?

 

Artu daigun guztiok

Amatzat Marija

Zeruko erregiña

Donzella garbija

Berak bide onetan

Deusku lagunduko

Leijal orain izanik

Gero zerurako

 

Sarri konfesau eta

Biotz damutubaz

Alan kornulgau bere

Ondo garbitubaz

Grazijaz sendaturik

Oletu artian

Gogor irauteko

Bizitza guztian

 

Lagun ta ibilte txarrei

Betiko itxirik

Adiskide onen bat

Nunbait billaturik

Erraz goituko dira

Munduko lazubak

Alperrik damu izan

Luzifer galdubak

 

Oraiñ egin biar da

Ez itxi geroko

Ez dozu Jangoikua

Iños engañauko

Erein baga azirik

Ez dago fruturik

Lita dendatu baga

Betiko zerurik

 

Beretzat izango dau

Egiten dabenak

Jarraiturik gerora

Onak eta txarrak

Ez da zetan ezarri

Iñori errurik

Norbera bere guraz

Betiko galdurik.

 

Jauna iraatsi egizu

Gure biotzetan

Kantau izan doguna

Zortziko onetan

Bizi gaitian leijal

Bide santubetan

Lurrian eta gero

Zugaz zerubetan

 

aurrekoa