www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BILDOTS DONEA

 

Maite nebazala nik bildotsak

Nintzanen txikerra

Maite dot bere Eukaristian

Nik Bildots Donea.

 

Txikerrak maitatzen daitubela

Berez lez bildotsak,

Orrela maitatzen daitubela

Euren argazkiak.

 

Ni bere ene jauna beti natsu

Gogoan txikerra,

Augaitik maite izango dot beti

Nik Eukaristia.

 

Egunero Eliza Ama Deunak

Esaten daust niri,

Eskeñirik Bildots Donea,

Enetxua tori.

 

Biotzez ta ardurez erantzunik

Aman esanari,

Eukaristian Bildots Donea

Artu gurot sarri.

 

Goi sua ta indarra zera Jesus

Zu Eukaristian,

Lagun zakidaz, goitu dagidan

Gogo erasoan.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa