 |
MURUMENDI'KO DAMEA
Mamontxiki'ri.
Sasiak zapalduz
Mendiruntz ninjoalarik,
Errekak jauzkatuz,
Muñoak irabazirik,
Erori nintzan beiñ
Murumendi'ñ gaxorik.
Zeudela nere begiak zoraturik,
Zeru mendi,
Mendi zelai ikusirik,
Aditu nun soñu bat:
Zidarrezko soinekoz jantzirik
Ta urrezko ulediz
Ta arinki ankak erabilliz
Nereganatuz zetorkidalarik.
Etzanda luzerik
Nengoelarik
Indarge ta gaxorik
Maiteki esku leunetan
Artu nindun
ta egaka leizera
Eraman nindun.
Leize arren edertasuna!!
Eta arren edertasuna!!
Iñun ikusi ez det izan,
Ez egiz, ez ametsez,
Ez munduan,
Ez inpernuan,
Ez jauregian,
Eguzkikoa bera baizikan!!
Ain eder zan!!
Ain eder zan!!
Zeruan nengoelarik edo egiz edo ametsez
Ta bere esku leunaren biguintasunez
Iurtzirik eztiki nere uledia
Loak neraman illunduz begia.
* * *
Esnatu nintzanean
Oyu egin nuan
Oyu egin nuan
Nun zaude ene Damea?
Bañan iñork erantzun etzidan...
Iñork erantzun etzidan...
ta tristerik ninjoan,
Tristerik etxeruntz ninjoan,
Tristerik... tristerik...
Makilla eskuan.
* * *
Murumendi'ko Damea,
Bai! Murumendiko Damea,
Zein gustora,
Zein gustora,
Zurekin ezkonduko nintzaken...
Zurekin,
Murumendi'ko damea!!
Ta zein ederki!
Ta zein ederki!
Leizean biziko nintzaken,
Zurekin,
Murumendi'ko Damea!!
Zein poliki berriz!
Zein poliki berriz!
Egaka ibilliko nintzaken,
Zeru goyan ibilliko nintzaken,
Zurekin,
Murumendi'ko Damea!!
OARRA:
—Murumendi'ra joaten bazerate, ta onak bazerate, azkeneko iru bertso saill oiek abots indartsuz esan ta Murumendi'ko Damea azalduko zaizute. Ez ikaratu, oso neska ona ta ederra da ta. Gaiztoak bazerate, ordea, etzaizute azalduko.
El Día, 1935-XI-13
|
 |