OTOITZ BIREN ITZULPENAK
—I—
Jainko miserikordiosoa, indazu arren zuk nai dituzun gauza guziak nik ere gogotik nai izatea, zogiro billatzea, egiazki ezagutzea eta oso ta oro betetzea, zure izen santuaren alabanza ta gloriarako. Zuzen zadazu nere bizi modua eta nik egitea nai dezun guzia, egizu lendanik jakin dezadan, baita egiñ ere bear dan, ta nere animari dagokan bezala. Nere Jauna ta Jainkoa, arren egidazu grazia, munduko atsegiñetan ta atsekabeetan falta eztezadan, ez ayetan goregi, ez oietan beeregi egin nadin. Ez nadilla ezetzaz poztu edo mindu, ezpada zugana naraman edo zugandik kentzen nauen arzaz. Ez nadilla bildurtu zuri besteri gaitzesteaz, ez eta nai ere zuri besteri ederresteaz. Txatar dakizkidala iragankorrak, eta maitagarri zure gauza guziak, ta areago zu zerori. Gogoan jo nazala zubage dan gozoak, eta zure kanpoan danik eztezadala desea. Azkenik nere Jauna ta Jainkoa, indazu arren, ala zure ongitez balia nadin lurrean, zeñean zure atsegiñez goza nadin gero zeruan. Ala biz.
—II—
San Kasimiroren Birjiñarekiko jaiera hizketa eta erregu biguñez betea
Egun oro Mariaren, nere anima, arren alabantzak esaitzu
Beraren jai ta beargaiak, pozik gogora-itzazu
Ikusazu, mirets-zaite, aren garaitasun osoaz
Esazu, begi doatsu Birjiña zori onekoa
Onets biotzetik bekatu petik atera zaitzan.
Dei zaiozu bizioen ekaitzak onda-etzaizan
Badakit, Ama Birjiña bere diña eztuela iñork alabatzen
Ala ere ero date aotan artu bage daukana.
Au guziak bereiskiro amatu, ta laudatu bear degu
Oni gurr ta erregu bear diogu betiro.
O! Zu andre guztien ohore ta edertasuna,
Badakit ta naidet txit, guziak gallentzen dituzula.
Aditzazu biotz beraatia, biziro dagozkizunak alabatzen
Obendunak garbitu, ta zeruko ondasunen diña egitzitzu
Agur bada, Birjiña, zeñaren bidez zeruko ateak zabaldu zaizkun
Etzinduen suge zarrak, ez kutsatu, ez erakarri
Zu zera anima erorien altxagarri ta konsolagarri
Gaistoen estutasun etorkizun dan artatik atera gaitzatzu
Nigatik eska ezazu, betiko soseguaz goza nadin
ta beti dizekan leiza zuloan onda ta erre ez nadin
Izan nadin kasto, garbi, modest, otzan, bigin, sobrio,
samur (pio), zuzen, oartia, ez birakor, bai bakun
Beraa nazazu, ken auziak, laszibia ayenatu
Gaiztakerien kontra zu nere ihesleku indar egoki, fermua.
|