www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

KOMUNIO ESPIRITUALA,
JAINKOAK NAI DUEN BEZELA,
ZUK EGITEKO IRU MODU ERRAZAK

 

 

        O Nere Jesus, Jainko, Eta Gizon egiazkoa! Zure ontasunak, eta nere Amorioak Sakramentu orretan zaukatzki. Federik al dedan bizienarekin sinisten ditut, misterio onetan Zuk egiten dituzun milagro guziak. Al dedan humildade guziaz adoratzen Zaitut. Zure ofensa guziak damu ditut zerren amatzen zaitudan gauza guzien gañean. Or Zaude nigatik, Zu nik nere biotzean rezibitzeko.

        O Nundik, edo nola amorio pagatuko dizut, ezpada nere espirituan; ta deseoz Zu komunioan artu, eta Zure ondasun neurri bageko oriekin baizik? Sakramentu onetan Zu ondo artu, eta betiko komulgatu nai det. Baña ori ezin badet ere, Komunio espiritualean artu nai zaitut, Zure graziarekin esker onak Zuri beti emateko. Amen.

        O nere Jesus amoroso gau, eta egun nere begira Sakramentu orretan Zaudena! Biotz garbia, eta borondate ona duten animai Zure Gorputza hor ematera, etorri zera. O nere Jainko ezkutatua! O zer fabore, ta erregalo dibinoa, Zu nere biotzean artzea! O, eta nork Santu, ta Aingeru guzien birtuteak lituzkean: Eta Ama Birjiñaren garbitasuna, eta amorioa, Komunio espizitual onetan Zu bear bezela artzeko. Atoz nere Jesus, atoz ordu onean: Ta Zure bendizio, eta amorioz nere anima sekulako bete zazu.

        O nere Jaun Soberano Sakramentatua! Betor Zure fede bizi, ta argi bero bat, nere anima, Zu rezibitzeko, ondo presta dedin. Bestela nik merezi ez det, Zu nere biotzeko Etxean sartzea. Baña itz bat esazu, ta guzia egiña dago, eta nere anima salbatuko da. Birtute guztiaz ondo janzi, ta apaindurik Komunioan beti errezibitu nai zinduzket: Eta anima guztiak Zure grazian komulgatzea nai nuke: O zer ditxa! Zu nere Jauna nere biotzean artzea! O, eta zeiñ aberats izango ninzakean, Zure Sakramentuan errezibitzen bazinduzt. Nere animak Zure bearra, eta Zurekin beti egoteko gogoa dauka. Nere Jesus ona! Zu zera nere animaren egiazko bizitza; Zu bage ezin biziko naiz. Beti Zurekin bat eginik bizi, ta ill nai det, Zure eskuetan, Amen.

        Fedeko, eta amoriozko Aktu asko egiñaz zere nodura, errazagoere Komunio Espirituala egin dezakezu naizun geian.

 

aurrekoa hurrengoa