III Eskal herritan Indiak
Asko gizon da ontzen eskal herrietan;
Zuhurki bizi bedi lanen segidetan;
Handik athera ditu gizon makinunak
Montebidetik bezin untza urre onak.
Eskaldun haurretarik hek bildu dirua
Ez dut ikusi uste nihoiz bihurtua,
Montebiden delarik urre mea gaindiz,
Begiak itsuturik bil diteken aldiz.
Eskaldunekin dire kauterak ungitzen
Hetan xorroztaleak ederki gizentzen;
Hekin ardi ileaz badire gizonak
Egiten dituztenak negozio onak.
Asko kutxa betheak oikal hoberenez,
Jausten dire untzirat gau eta egunez:
Amerika aldetik heldu den urrea
Balisa zokhoetan izaten mehea.
Gerriko, aldagarri, maipolis, galtza
Pezako oikal eder, lauder eta beltza
Athorra, sega, trentxa, gaphelu haizkora,
Nork erran zer den jautsi Bokale behera?
Ni nago gogoetan nola eskalduna
Horren huntzki diteken izan atzemana;
Gibelat ekhar ahal baino gehiago
Untzirat eramana harenik badago.
Ez delarik gaizoa eskaldun umea,
Munduan ez lukena atzeman bermea
Urrunat daramaka bertzentzat ahala:
Herrian balu husten dakharken odola!
Dituen guziez du biluzten herria
Itsaso pasatzeko duenak tirria;
Bildurik daramaka ontasun ozena;
Han arte etzakien zer zuen izana.
Urthe erdi bederen alfer aitzinetik,
Ez da baratu izan bide zapatzetik,
Galdu dituen egun laneko ederrak
Bertzela higaturen zituen beharrak.
Egun galdu hoiekin emanez paketak,
Askok egin zuzketen fortuna pulitak;
Hogoien kutxarekin bat ungi liteke;
Ehunetarik biek zer ekhartzen dute?
Hiru ehun bat gizon untziak darama;
Bakhotxak eramaten dituenen zama;
Guzien artetik bat ez duzu hunako;
Hare, herritik ilkhia ez du ekharriko.
Bana bertze, errex da ematen kontura,
Bakhotxak badarama bortz ehun libera;
Hek guziak balire herrian gelditu
Bazter askok bertzela zuten distiatu!
Hanbat gazte hazkarrek uzten dute lana;
Eskasa ageri da familetan barna;
Mila etxek erreka jo dute hortako;
Ez dire behinere berriz altxatuko.
Langile hoberenak baitire urruntzen,
Lurreko ontasuna hari da mehatzen,
Herria beharko da morthu bilhakatu;
Beso eskasak lurra bethi du agortu.
Ez da eskas tokia, zabal aski sala,
Lanean bada jartzen beharden bezala:
Hogoi urthez nekhean bizi dena hautan
Berasturen nola itsas bertzaldetan.
Gure aitek herriak dituzte altxatu,
Zelhai guziak kasik hesiz inguratu,
Larre arin bazterrak ezarri sorrotan,
Gau atherbeak egin theilazko etxetan.
Eskalduna, zertako nahi haiz kurritu?
Bertzela behar huke herria maitatu;
Hire aitzinekoak hemen dituk bizi;
Gutxiagoko lanen etzituian izi.
Bainan burua bero, ez dute nahiko
Gaztek aditu ere kantatzen hulako:
Bestak direla uste non nahi bertzetan
Irrinzinaz dohazi murruka bidetan.
|