www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII. KAPITULUA

 

Deabruak zenbat arte gaxto enplegatzen dituen, bekhatuan eror-arazi dituenak, behiñ-bethikotz gal-arazteko eta ostiñatzeko.

 

        Satanek behin arima bat bekhatuan eror-arazi duenean, ez da maleziarik, enplegatzen ez duenik, hura are gehiago itsutzeko, eta haren izpiritutik urhuntzeko bere estatu ondikozkoa ezagut-araz diozoken guzia. Oraiño kontentatzen balitz, Jaiñkoak egortzen diotzan, pensamendu onak haren baitan ithotzeaz; eta hunelakoen lekhuan, gaxtoak inspiratzeaz! Baiñan urrhunago goaten da. Hirriskua den okasionetan barna sar-araztera enzaiatzen da; segadak hedatzen diotza, berriz ere eror dadiñtzat edo bekhatu berean edo bertze bekhatu itsusiagoetan. Hortik heldu da, Zeruko argiez billuzia, geroago eta gehiago berretzen eta emendatzen baititu bere krimak eta desordeak, eta gaxtakerian gogortzen baita. Horlatan uztai baten barnean balitz bezala, gelditu gabe, bira-birada billa, eta buruz behera badoha illhunbetarik illhunbetara, lezetik lezera, bethi urrhuntzen dela hanbatenaz salbamenduko bidetik, eta emendatzen duela bere bekhatuen nonbrea; non ez duen Jaiñkoak, laguntza berezi eta nihoiz ez bezalako batez atxikitzen eta sustengatzen.

        Gaitz huni eman behar zaion erremedio berehalakoa da, hunelako arima gaxo batek errezibi detzan, kontra egiñ gabe, Jaiñkoaren inspirazioneak, zeiñek illhunbetarik ilkhi-araziko baitute argi handira, eta biziotik bertutera: eta su eta khar handirekin berehala oihu egiñ dezan: Ah, Jauna! hel zakizkit; ethor zaite, arren, lauster, ni laguntzera; ez dezazula permeti, nagoen gehiago ehortzia herioaren eta bekhatuaren thonba beltzean. Haiñitz aldiz erran behar ditu hitz hauk berak, edo bertze hunelakoak: eta ahal badegi, goanen da berehala bere Aita izpirituala gana, yakitera zer egiñen duen, eta hersten duen etsaiaren kontra hari armak galdegitera. Baldiñ ordu berean ezin goan baditeke: izan behar du errekortsu Gurutzefika gana, bekhokia lurrarekin yosirik, ahuspez haren oinetan ematen dela. Othoitztuko du oraiño aldartez Zeruko Erregiña, eta errekeritu beharko du urrikal dakion: ezen den bezalako dohakabeak segurki yakiñ ahal dezake diliyenzia huntarik dohala eta dependitzen dela, hark bitoria eramatea; ikhustera goazen bezala heldu den Kapituluan.

 

aurrekoa hurrengoa