|
IRAKURLIARENZAT
Liburubak poz geijagogaz erosi ta irakurri ditezan, euren asieraan imi[ni] oi jakuez lora andi batzuk irakurliarenzat. Onako asierai begiratuten bajakue (Kebedo batenak itxi ezkero ), liburu guztiak dira onak edo oneenak. Alperrik gero mundu guztiak diadar egingo dau liburu a gati: bapere gauza ez dala edo irakurtia merezietan ez dabela; asierako berbetan txito guztizkua izango da. Esaten dotsut bada, irakurlia, bene benetan neuri au jazo dakidan ez dodala gura. Neuk argitara etaratako liburuba txaarra dala esatia etxat niri tokeetan. Baña ona dala bere ez dot esango. Esango dot geure euskeraan oraindino onetarikok urten ez dabela. Esango dot palta asko daukazala. Esango dot obatu leijala. Esango dot Kipuz-erri askotarako bere ez dala. Ta dinot mandamentuben bigarren partia, sakramentuben ta kreduaren dotrinak ta beste sermoe gauza batzuk argitara etarateko txito nai neukiala lelengo onen paltaak ezautia. Ez neuk asko ikusten ez deutsadazalako, ezpada bestiak zein paltazat eukiko dabeen ez dakidalako. Dotrinak laburrak badira, luzatuko nituke. Berbeeta astuna badauka, arinduko neuskijo. Arina badauka, pisu geijago emon bere bai. Kipuz aire bategaz oba balitz, a bere emongo neuskijo, guztiz ondo ez arren. Enpin, edozein bere modutara jirau lei esku betan dauan arti-artian, baleki batek guztien edo geijenen gustua zein dan. Klaru gauzia esatiarren (bada ez da etara jakitunai erakusteko, ezpada jakitunak dakijena ez dakijenai euskeraz erreztuago erakutsi daijuen) ta Bizkaiko berbeetiari daukan indarra emotiarren, letra batzuk doblauta imini dira, gainian erraijagaz baño obeto eitxita. Gauza onik badauka, Jangoikuari eskerrak emon; bapere ezpadauka, inori bere ez. Agur.
|
|